2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Zuluetako kontzeju-etxearen desafektazio partziala. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, administrazio-espediente bat hasi zen Zuluetako lehengo kontzeju-etxearen kalifikazio juridikoa aldatzeko, desafektazio partziala egin gogo baita. Ondasun hori Zuluetako Zumadi kaleko 2. zenbakian dago. Desafektazioa hemen egiten da: sotoko solairuan, "sala2" izenekoan (32,37 m²-koa); beheko solairuan, lokal sozialean, sukaldean, biltegian eta komunetan; eta lehen solairuan kontzeju-aretoan, bulegoan, artxiboan eta komunetan. Katastroko 6. poligonoko 437. lurzatia da. Eraikina Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago.
Hasierako onespenaren iragarkia 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 12an. Ez da alegaziorik jaso.
Elortzibarko Udalak, 2026ko apirilaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen desafektazio partziala behin betiko onestea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Noainen, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2605743