90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

UE-10 (1) exekuzio unitatearen birpartzelazioaren behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena

Behin betiko onetsi da UE-10 (1) exekuzio unitatearen birpartzelazioaren behin betiko likidazio kontua, alkatearen 2026ko apirilaren 15eko 2026-0031 Ebazpenaren bidez, zeina alkateordeak eman baitzuen, eskuordetze bidez (2023ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 10ean, argitaratu zen eskuordetzea). Udalak sustatu zuen birpartzelazio hori.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Untzuen, 2026ko apirilaren 15ean.–Alkateordea, Iñaki Pérez de Ciriza Soteras.

Iragarkiaren kodea: L2605631