2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2026ko apirilaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoan aldaketa egiteko espedientea; horrek berekin dakar "Lanpostuen zerrenda. Lan-kontratudun finkoak" apartatua aldatzea.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoaren aldaketa jendaurrean egonen da udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, aurretiaz iragarkia paraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen ediktuen taulan eta web-orrian, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2606229