90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Udalaren Ur Batzordearen 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa partzial bat Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoaren 2026ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Tuteran, 2026ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2605604