2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Oteitzako Udalak, 2026ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori argitaratu zen 2026ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ean.
Aurrekontura gehitzea, eta erabakitzea ulertuko dela aurrekontu luzatuan egindako aldaketak egin direla behin betiko aurrekontuko hasierako kredituetan. Hori dena, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 25.3 artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, aurrekontua behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz. Hona aurrekontuaren laburpena:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 367.134,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 624.480,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 71.850,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 390.192,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 242.650,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 60.800,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 711.981,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak. 110.720,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 267.505,00 euro.
Oteitzan, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2606079