2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Epatzea, Nafarroako Administrazio Epaitegian, 25/00283 gora jotzeko
errekurtsoa dela eta
Fernando Garrido Murugarrenek gora jotzeko 25/00283 errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Martzillako Udaleko alkateak 2026ko otsailaren 4an emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horretan informazio eta dokumentaziorako irispidea ukatu zitzaion.
Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Martzillan, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, María Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2606207