90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalaren Osoko Bilkurak, 2026ko otsailaren 25ean egindako bilkuran, 2026ko ekitaldiko aurrekontu arrunta hasieran onestea erabaki zuen. Onespen erabaki hori 2026ko martxoaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (49 zenbakia).

Jendaurrean jarria, alegaziorik egin gabe, behin betiko onartua gelditzen da Irurtzungo Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontua, zeinaren kapituluen araberako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean txertatzen baita, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 641.760,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zerga: 70.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 285.850,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.668.088,00 euro.

5. kapitulua.–Ondarezko diru-sarrerak: 15.115,00 euro.

6. kapitulua.–Ondare-besterentzeak: 19.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 296.025,00 euro.

Diru-sarrerak: 2.995.838,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langile-gastuak: 1.414.665,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 612.650,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 394.660,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 568.863,00 euro.

7. kapitulua.–Transferentzia errealak: 5.000,00 euro.

Gastuak: 2.995.838,00 euro.

Irurtzunen, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Unai Razkin Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2606092