90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

57E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean bukatuko diren kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. DDBN kodea: 895313.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak 3. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol politikaren helburuen artean Foru Komunitatean kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzea dago, bai eta administrazio publikoen artean eta horien eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko zein pribatuen artean kirolaren arloan koordinazioa, lankidetza eta elkarlan arduratsua bultzatzea ere.

Deskribatutako beste helburuetako bat da premia bereziak direla-eta kirol jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsonek kirol jarduerak egitea lehentasunez sustatzea, hala nola adinekoek, desgaitasuna dutenek, etorkinek eta babesgabeko kolektiboek. Horrez gain, desgaitasuna dutenen kirol jarduerak sustatu nahi dira, pertsona horiek erabat gizarteratzen laguntzeko.

Halaber, emakumeak behar bezalako errepresentazioa ez duten kirol jardueren eremuetan sartzea lehentasunez bultzatzeko helburua ezarri da.

Eta, modu berean, ingurune naturalaren aprobetxamendu egokia eta orekatua sustatu eta zaindu nahi da, zenbait kirol jarduera egiteko beharrezko gune gisa. Kirol jarduera eta ingurumenaren babesa bateragarriak izan daitezen zaintzea da asmoa une oro.

Azkenik, uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak kirol jarduera sustatzea planteatzen du, laguntzen eta dirulaguntzen bitartez.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez ematen diren laguntzei esker, gizartearen, kirolaren eta ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren kirol ekitaldiak eta jarduerak antolatu eta egiten ahal dira. Hori guztia, Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legearen helburuekin bat, zuzenean edo zeharka kirol jardueren sustapena eta programen antolakuntza eta garapena azpimarratzen duten formulak hartuz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz, horrek ezartzen baitu araubide esparru orokorra Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko.

Era berean, aipagarria da Foru Komunitatearentzat sona handiko kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeak eta egiteak duen eragin ekonomiko zuzena, bai eta zeharkakoa ere, Nafarroaren kirol irudiaren zabalkundeari begira.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, baremoa eta aplikazio- eta balorazio-irizpideak, zeinak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan bildu baitira, hurrenez hurren.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaeren arabera:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5100-4819-336130: Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza

2026

200.000,00

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean bukatuko diren kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea.

2. Laguntza hauek onura publikokoak dira nafarren artean kirol jarduera sustatu eta zabaltzen laguntzen dutelako, arreta berezia jarriz emakume eta kolektibo zaurgarrienei, eta zuzeneko zein zeharkako eragin ekonomikoa dutelako.

3. Deialdi honen ondorioetarako, kirol ekitalditzat hartuko da 5 talde hauetako baten ezaugarriak betetzen dituen jarduera fisiko edo kirol jarduera bat antolatzea Nafarroan:

–A) TALDEA. Autonomia erkidegoko, autonomia erkidegoen arteko edo nazio mailako txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko promozioak antolatzea, kirol garrantzi bereziko eta federatutako lehiaketetan. Federazioak ofizialki onartu beharko du txapelketa, eta dagokion federazioaren egutegian agertu beharko du. Horrez gain, kirol autoktonokoa izan beharko da (herri kirolak eta euskal pilota), edo kirol modalitateak diruz laguntzeko moduan egon behar du jasota Kirol Kontseilu Gorenaren 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenean (Kirol Kontseilu Gorenaren dirulaguntzen deialdietan finantzatu daitezkeen kirol modalitate, espezialitate eta proben katalogoa onesten du), 9. eranskinean.

–B) TALDEA. Nazioan edo nazioartean duten oihartzunagatik Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarentzat kirol garrantzi berezia duten proba edo txapelketak antolatzea, estatuko zein nazioarteko federazioen kasuan kasuko egutegien barnean daudenak. Federazioak ofizialki onartu beharko du txapelketa. Horrez gain, kirol autoktonokoa izan beharko da (herri kirolak eta euskal pilota), edo kirol modalitateak diruz laguntzeko moduan egon behar du jasota Kirol Kontseilu Gorenaren Ebazpenean (9. eranskinean).

–C) TALDEA. Jarduera fisiko eta kirol jarduera irekiak antolatzea, gutxienez 100 kirolarirekin, edo interes berezia dutenak Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik. Talde horretan sartuko da, gainera, federazioak ofizialki onartu dituen txapelketen antolaketa, Kirol Kontseilu Gorenaren aipatu ebazpenean (9. eranskinean) diruz laguntzeko moduko jotzen ez diren kirol modalitateena, baldin eta gutxienez 100 kirolarik parte hartuko badute.

–D) TALDEA. Emakumeen jarduera fisikoa eta kirol jarduera sustatzeko eta ikusarazteko interes bereziko jarduera fisikoak eta kirol jarduerak antolatzea. Talde horretan sartuko dira emakumeen %100eko partaidetza duten eremu federatuko jarduera fisikoak eta kirol jarduerak, edo emakumeen %100eko partaidetza eta gutxienez 30 emakumerena duten jarduera fisiko eta kirol jarduera irekiak.

–E) TALDEA. Talde zaurgarrietako pertsonen kirol jarduera bultzatzeko interes bereziko jarduera fisiko eta kirol jarduera irekiak antolatzea. Gutxienez 40 partaide izan beharko dituzte, eta kolektibo zaurgarriren bateko pertsonek partaide guztien %60 izan beharko dute gutxienez. Kolektibo zaurgarritzat hartuko dira, besteak beste, adinekoak, desgaitasuna duten pertsonak, pobrezia eta gizarte bazterketako egoeran daudenak, iraupen luzeko langabeak, etorkinak eta asilo eskatzaileak edo lan eremuan zaurgarriak diren pertsonak (esperientziarik gabeko gazteak, 45 urtetik gorakoak, etab.).

4. Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Nafarroako Kirol Jokoetan edo Nafarroako txapelketetan oso-osorik sartuta dauden kirol ekitaldiak.

b) Beste deialdi berariazkoago baten xede diren ekitaldiak.

c) Herrietako jaien programetan sartuta dauden kirol ekitaldiak. Ekitaldiak ez dira muga honen menpe egonen kirol federazio baten txapelketa ofizialak baldin badira.

d) Izaera soziala duten kirol ekitaldiak edo jarduerak, «bazkidearen eguna», «klubaren eguna» edo antzekoen harira programatzen direnak, baita entitatetik kanpoko pertsonen partaidetzarik ez duen beste edozein ekitaldi ere.

e) Soilik beteranoentzat edo masterrentzat diren kirol ekitaldi edo jarduerak.

f) Parte-hartzaileen %60tik gora kirolari adingabeak (2010. urtean eta geroago jaiotakoak) diren edozein ekitaldi, baldin eta Espainiako txapelketak edo horren aurretiko faseak ez badira. Ez dira atal honetan sartuko kirolariak ez diren partaideak, hala nola teknikariak, arbitroak, ofizialak, etab.

g) Lagunarteko partidak eta/edo erakustaldiak.

h) Prestakuntza jarduerak: klinikoak, mintegiak, masterclass-ak, etab.

i) Apustu enpresek (apustu makinen operadore diren enpresak barne) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten ekitaldiak. Halaber, bazter uzten dira enpresa mota horien edozein publizitate mota duten ekitaldiak, dela ekitaldia egiten den instalazioetan, dela parte-hartzaileen ekipamenduetan eta materialean.

Atal honetako c), e), f) eta h) letretan adierazitako bazterketak ez zaizkie aplikatuko E taldeko kirol ekitaldiei.

2. Helburuak.

Aurreko oinarrian aipatutako dirulaguntzak Nafarroan kirol ekitaldiak eta jarduerak antolatzeagatik sortutako gastuak hein batean laguntzeko izanen dira soilik. Gastuek espresuki izan beharko dute dirulaguntza eskatu den jarduera antolatzeko.

3. Onuradunak eta betebeharrak.

1. Laguntza hauek jasotzen ahalko dituzte Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatutako kirol klubek, kirol klub filialek eta kirol sustapenerako erakundeek. Salbuespen gisa, 1.3 oinarriko E taldeko ekitaldietarako, Nafarroako elkarte, fundazio eta lanbide elkargoen erregistroetan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko entitateek aurkezten ahalko dituzte eskaerak.

2. Entitate horiek 1. oinarrian adierazitako kirol ekitaldiak eta jarduerak antolatu behar dituzte Foru Komunitatean, eta horiek 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean bukatu beharko dute.

2025eko urriaren 1a baino lehenagoko gastuak sartzen ahalko dira, baldin eta 2025eko urriaren 1etik aurrera amaitzen diren ekitaldietakoak badira.

3. Entitate eskatzaileek beren gain hartu, kudeatu eta gauzatu beharko dute eskatzen den dirulaguntzaren xedeko jardueraren antolaketa.

4. Onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarri diren gainerako debeku egoeretan ez izatea. Aurreko inguruabar hori dirulaguntza eskaeran egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egiazkotasuna ikertzeko duen ahalmena.

c) Laguntza eskatzen denean ez egotea administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik. Era berean, ez dira onuradun izaten ahal laguntza eskatzen denean arrazoi horiengatik ezarritako zehapen bat edo kondena epai irmo bat bete zain dauden entitateak. Aurreko inguruabar hori dirulaguntza eskaeran egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egiazkotasuna ikertzeko duen ahalmena.

d) Kirol entitateak kirol jarduerak egin ohi baditu adingabeekin, ezinbestean bete beharko ditu ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak, 48. artikuluan ezartzen dituen obligazioak. Horretarako, erantzukizunpeko adierazpenaren laukitxoa markatu beharko da eskaeraren eranskinean, edo adierazpen hori entregatu, Administrazioak aurkeztutako aitorpenen edo egiaztagirien egiazkotasuna ikertzeko dituen ahalmenei kalterik egin gabe.

4. Gastu diruz lagungarriak.

1. Diruz lagungarriak izanen dira bakar-bakarrik dirulaguntzaren kirol jarduerari dagozkion gastuak, zehazki, honako hauek:

a) Jarduera antolatzeko berariaz kontratatutako langileen eta laguntzaileen gastuak. Gastu horri 1.000 euro arteko dirulaguntza emanen zaio. Zenbateko hori handiagoa izaten ahalko da, baina ezin izanen da inolaz ere gainditu jardueraren gastu aurrekontuaren %25.

Ez dira kontuan hartuko entitate antolatzaileko langileen nominak, salbu eta nominaren barruan adierazten bada berariazko aparteko orduak egin direla diruz lagundutako ekitaldia antolatzeko, edo berariaz kontratatu badira ekitaldia antolatzeko.

b) Kasuan kasuko espezialitateko kirolari edo kirol talde garrantzitsuak kontratatzeak eragindako gastuak, barne direla horien mantenu eta ostatatze gastuak. Gastu hori 1.3 oinarri arautzaileko B taldeko ekitaldietan bakarrik onartuko da diruz lagungarritzat.

c) Arbitro, epaile, kirol komisario, federazio kanon eta jarduera gauzatzeko behar diren baimen ofizialen kontzeptuaren kontura ordaindutako gastuak, joan-etorrien, mantenuaren eta ostatu gastuak barne.

d) Garaikur, domina eta antzekoak (kirol modalitate bakoitzaren ezaugarrien arabera: txapelak, maillotak eta abar).

e) Eskudiruzko sariak, jardueran onartu diren gastu diruz lagungarrien aurrekontuaren %25 gehienez ere. Kontzeptu horrek ez du dirulaguntzarik jasoko baldin eta gizonentzako eta emakumeentzako sariak egonik parekoak ez badira.

f) Osasun arreta, kirol modalitate bakoitzaren arriskuen araberakoak (anbulantzietako gastua eta/edo osasun arloko langileena), eta istripu eta/edo erantzukizun zibilaren aseguruaren kontratazioa, jarduerak irauten duen aldiari dagokiona.

g) Anoetarako gastuak.

h) Instalazioak eta azpiegiturak: jarduerarako instalazioa egokitzeko guztiz beharrezkoak diren gastuak (lurra markatzea eta sasi- garbitzea barne, halakorik behar bada), baita hesiak, podiuma, koltxonetak eta antzekoak garraiatu eta jartzea ere, modalitate bakoitzaren berezitasunen arabera. Kontuan hartuko den gastua jardueraren gastu osoaren %30ekoa izanen da gehienez.

Ez dira kontuan hartuko jarduera antolatzen duen entitatearen instalazioetako gastu arruntak (alokairua, argia, gasa eta abar).

i) Karteletako gastuak eta webgunea eta sare sozialak aldatzekoak, horretan kirol proba txertatzeko eta jardueraren berri emateko.

j) Diruz lagundutako jarduera streaming bidez zuzenean emateko gastuak, argazkienak eta esatariarenak.

k) Finantza gastuak eta notariotzakoak, halakorik bada, diruz lagungarriak izaten ahalko dira, baldin eta mailegua deialdi hau argitaratu ondoren kontratatzen bada, onuradunak diruz lagundutako kirol jarduera dela-eta hartutako betebeharrei erantzuteko baliabiderik ez duela frogatzen badu, eta maileguaren zenbatekoa osorik erabiltzen bada jarduerarekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzeko. Horiez guztiez gain, finantza kostuak ezin du merkatuaren balioa gainditu. Bakarrik jasotzen ahalko dute dirulaguntza faktura jaulkitzen den egunetik sortzen diren finantza gastuek, edo, kasua bada, laguntza ematen den egunetik aurrerakoek, hura geroago emanez gero, eta dirulaguntza ordaintzeko ebazpena ematen den arte.

l) Oro har, diruz lagungarria den kirol jarduera antolatzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa den beste edozein gastu.

m) Atal honetan aurreikusitako gastuei dagokien BEZa, berreskuratu edo konpentsatu ezin denean.

2. Honako hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak:

a) Material inbentariagarria eta kirol jantziak erostea.

b) Protokoloko eta luxuzko arretarako gastuak (harrerak, opariak, erregaluak eta otorduak).

c) Dohaintzak eta eskuzabaltasunak.

d) Banku kontuetako interes zordunak.

5. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio-irizpideen arabera zehaztuko da.

2. Dirulaguntzak ez dira inola ere kirol ekitaldia edo jarduera egitetik heldu den defizita baino handiagoak izaten ahalko, eta hala bada murriztu eginen da haren zenbatekoa.

3. Deialdi honen xedeko jardueretarako laguntza 200.000 eurokoa izanen da guztira, eta 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza" izeneko A50002-A5100-4819-336130 partidaren kargura ordainduko da. Diru kopuru hori deialdiaren 1.3) oinarrian jasotako atalen artean banatuko da, taldetan antolaturik; honakoak izanen dira talde bakoitzerako kopuruak:

–A TALDEA: 83.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 12.000 euro arteko laguntza jasoko du.

–B TALDEA: 40.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 20.000 euro arteko laguntza jasoko du. Ekitaldiak nazioarteko zirkuituen parte badira (horretarako kasuan kasuko federazio internazionalak edo nazioarteko erakunde baliokide batek ofizialki onartuak izan beharko dute) 24.000 euro arteko dirulaguntza jasotzen ahalko dute, gehienez ere, Nafarroako Foru Komunitaterako duten proiekzio, eragin eta itzulketa ahalmen handiagoa dela-eta.

–C TALDEA: 50.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 7.000 euro arteko laguntza jasoko du.

–D TALDEA: 17.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 7.000 euro arteko laguntza jasoko du.

–E TALDEA: 10.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 5.000 euro arteko laguntza jasoko du.

4. Aurreko edozein taldetan 2. eranskinean ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen partida agortzen, soberako kopurua gainerako multzoen artean banatuko da, hasieran esleitutako kopuruaren proportzioan.

6. Eskaerak aurkezteko dokumentazioa.

1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzenduko zaizkio, eta telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagokion esteka erabiliz.

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren web-orria ere baliatu daiteke horretarako: (https://www.deportenavarra.es/eu/acontecimientos).

Eskaera Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzendu beharko zaio, eta ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin bat. Ez da aurkeztutzat joko telematika bidez aurkezten ez den eskaerarik. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Dirulaguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskaera orria, 3. eranskinaren araberakoa.

b) Kirol federazio baten lehiaketa ofiziala bada, kirol federazioaren ziurtagiria, kirol ekitaldiaren modalitateari dagokiona (4. eranskina betez).

c) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero (lehen aldia bada edo ordura arte ordainketa egiteko erabiltzen zen kontua aldatu bada bakarrik).

d) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari ekitaldiaren garapeneko 3 argazki emanez gero (sari-banaketarenak ez dute balio, azpiegiturarenak), entitatearen ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpen bat erantsi beharko da, entitateak antolatutako jardueretan parte hartzen duten pertsonen datu pertsonalak babesteari buruzko araudia uneoro errespetatzen duela adieraziz. Eta, era berean, adierazi beharko du argazkiak lagatzeko unean Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari lagatako argazkietan agertzen diren pertsonen berariazko baimena duela eta lagapen horren berri eman diela, bai eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak argazki horiek webguneetan eta/edo sare sozialetan argitaratzen ahalko dituela ere. Eskaeraren 3. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena betetzen ez bada, entitate eskatzailearena izanen da adierazpen hori aurkezteko ardura.

4. Otsailaren 28a baino lehen bukatu diren ekitaldiek ere aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau:

–Eranskin honen 12. oinarrian jasotzen diren frogagiriak.

–Eranskin honen 14. oinarrian jasotzen den gardentasun dokumentazioa.

5. Dirulaguntza eman ondotik, 2026ko otsailaren 28tik aurrera bukatzen diren jarduerak dituzten eskaerek telematikoki aurkeztu beharko dute jardueraren justifikazioa, 12. oinarrian ezarritakoa betez.

7. Antolamendua eta instrukzioa.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza da dirulaguntza hauek emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna.

2. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako edo eskatutako agirietako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die eskatzaileei Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, errekerimendua eginen da dokumentazioa osatu edo akatsak zuzentzeko hamar egun balioduneko epean, eta, halaber, ohartaraziko da ezen, hala egin ezean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

3. Gaitutako helbide elektroniko bakarrera (GHEB) jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

8. Dirulaguntza emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9. Balorazioa.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak eginen ditu dirulaguntzen espedienteak tramitatu eta ebazteko bidezkoak diren ebaluazioak eta egiaztapenak, horretarako ezarritako baremoari jarraikiz.

10. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko du dirulaguntza ematearen gainean, deialdi honetan eskaerak jasotzeko muga-egunetik hiru hilabeteko epean gehienez ere. Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

2. Deialdi honen barnean ematen diren ebazpen guztiak bide elektronikoak erabiliz jakinaraziko dira, entitate interesdunen gaitutako helbide elektroniko bakarrera (GHEB).

Hala ere, ebazpen horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan kontsultatzen ahalko dira (www.nafarroa.eus).

3. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura ere dirulaguntzarik eskuratzeko.

11. Ordainketa.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera eginda eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 12. oinarrian adierazitako frogagiriak; ematen den laguntza ez da jardueraren ondoriozko defizita baino handiagoa izanen. Ordaintzeko, transferentzia eginen zaio onuradunari, dagokion ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, gehienez ere.

2. Ez badira gastu guzti-guztiak justifikatzen, dirulaguntza ordaintzean kopurua gutxituko da, multzo bakoitzerako 2. eranskinean adierazitako jarraibideekin bat. Horretarako, kontuan hartuko da onuraduna nabarmen hurbildu den baldintza guztiak betetzera eta, orobat, bere betebeharrak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

12. Frogagiriak.

1. Diruz laguntzen den kirol ekitaldia edo jardueraren garapena zein egunetan amaitzen den, horren arabera ezarriko da frogagiriak aurkezteko epea:

–Ekitaldiak 2026ko otsailaren 28a baino lehen amaitzen badira, frogagiriak hasierako eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira.

–Ekitaldiak 2026ko otsailaren 28tik aurrera eta 2026ko maiatzaren 31 bitarte amaitzen badira, frogagiriak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 4ra artekoa izanen da.

–Ekitaldiak 2026ko ekainaren 1etik aurrera bukatzen badira, frogagiriak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31ra artekoa izanen da.

2. Onuradunak behar bezala beterik aurkeztu beharko du "5. eranskina. Justifikazioa", lehen aipatutako web-orrian eskuratu daitekeena, eta dirulaguntza hartzen duen entitatearen legezko ordezkariek sinatu beharko dute. Eta emandako informazioa egiaztatzeko behar den dokumentazioa erantsi beharko du.

3. Honako hauek jasoko dira frogagirietan, adierazpen-egilearen erantzukizunpean:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda xehe eta zenbakituai, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna (6. eranskina).

b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien jatorrizko faktura/frogagiri eskaneatuak, aipatu zerrendan duten ordena berean. Fakturak jatorrizkoak izan beharko dira edo frogatarako balio bera duten agiriak.

2025eko urriaren 1a baino lehenagoko gastuak sartzen ahalko dira, baldin eta 2025eko urriaren 1etik aurrera amaitzen diren ekitaldietakoak badira.

c) Ordainagiri eskaneatuak honako hauek izan daitezke, aukeran: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri, kontabilitate orriak barne.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei (6. eranskina).

e) Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan aukeratu direla frogatzea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluarekin. Kasu horretan, 7. eranskina bete beharko da.

f) Kasua bada, diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin azpikontratatu dela egiaztatzea, osorik edo zati batean. Kasu horretan, 8. eranskina bete beharko da.

g) Entitate antolatzaileak datuak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen badu eta parte-hartzaileei jakinarazi eta baimena eskatu badie, ekitaldiaren garapeneko 3 argazki bidaltzen ahalko dira, gutxieneko HD kalitatearekin.

Argazkiak ez dira onartuko baldin eta entitate antolatzaileak ez badu erantzukizunpeko adierazpen bat aurkezten esateko datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen duela. Erantzukizunpeko adierazpena egiten ahalko da justifikazioaren 5. eranskinean dagokion laukitxoa markatuta.

–Bestelako agiriak:

Entitate eskatzaileak edo/eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentazio ere aurkeztuko da, gauzatutako jarduerekin zerikusia badu.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Entitate interesdunaren gaitutako helbide elektroniko bakarrera (GHEB) jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan aipatzen dena.

13. Betebeharrak.

1. Dirulaguntzen onuradunek dirua nahitaez dirulaguntzaren helburuetan erabili beharko dute, eta hala egin dela justifikatu dokumentuen bidez. Gainera, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz.

2. Entitate onuradunak behartuta daude hartutako dirulaguntza beren kontabilitatean edo erregistro-liburuetan erregistratzera, diru-sarrerak nondik jaso dituzten eta inbertsioa edo gastuak zertarako diren azalduta. Egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko asmoz, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta bestelako agiriak behar bezala auditatuak eduki beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

3. Gainera, dirulaguntzaren onuradunak gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, 14. oinarri arautzailean azaltzen den moduan, bestela ezin izanen baitzaio aldez aurretik onartutako dirulaguntza ordaindu.

4. Entitate onuradunek, beren ekitaldietan, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala (urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan ezarria) zabaldu beharko dute, honako bitarteko hauetakoren bat erabiliz:

a) Nafarroako Gobernuko langileak, prentsaurrekorako edo sariak emateko.

b) Publizitate dokumentazioan, hots, kartel, eskuorri, emankizun, jantzi eta parte-hartzaileentzako oparietan, Nafarroako Gobernuaren logoa agerraraziko da, eta/edo Nafarroa 2027ko Kirolaren Europako Eskualdea izateko hautagaitzaren logoa.

Nafarroako Gobernuaren ikurra hemen aurki daiteke: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.

Eta Nafarroa 2027ko Kirolaren Europako Eskualdea izateko hautagaitzarena hemen: https://www.deportenavarra.es/eu/logotipoak.

c) Aipamena egitea webgunean edo sare sozialetan (@deporte_na, @deporte_kirolana, @gob_na, etab.).

d) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak utzitako materiala erabiltzea instalazioaren azpiegiturarako eta/edo ekitaldia antolatzeko. Material hori (podiuma, dortsalak, zinta mugatzailea, helmuga-arkua, pankartak eta hesiak) honen bidez eska daiteke: https://www.deportenavarra.es/eu/nkjfiri-material-eskaera.

Genero-ikuspegiaren tratamenduari dagokionez, hizkuntza berdinzalea erabiliko da komunikazio, argitalpen, programa eta antzeko guztietan; emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro saihestuko da, eta berdintasunari, aniztasunari, rolen pluraltasunari eta erantzukidetasunari lotutako balioak sustatuko dira.

Gainera, ekitatea izanen da lehiaketetan emakumeei eta gizonei ematen zaizkien sarietan.

5. Pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko, edozein ekitaldi antolatzen duten kirol klubek euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatuko dute komunikazio guztietan, araudian ezarritakoa betez: paperak, inskripzio orriak, kartelak, hedapenerako bitartekoak, megafonia eta publizitateko logotipoak.

6. Begiratuko da, antolatzen diren kirol ekitaldietan, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana betetzen dela, baita Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea ere. Era berean, hondakinak prebenitzeko, bereizteko eta kudeatzeko neurriak bete beharko dira, bai eta Ekitaldi Publikoei eta Jasangarritasunari buruzko apirilaren 17ko 36/2024 Foru Dekretuan ezarritako komunikazio eta sentsibilizazio neurriak ere. Adibide gisa, ingurumen jasangarritasuneko neurri horietako batzuk adierazten ditugu:

–Ez da baimenduko edariak (ura barne) doan banatzeko erabilera bakarreko ontzirik. Edariak salduz gero, erabilera bakarreko ontzietarako alternatibak ezarriko dira.

–Beti eskainiko da txorrotako ura duen ontzi bat, bai eta edalontzi berrerabilgarriak ere, edo botila berrerabilgarriak ura kontsumitzeko, doan.

–Ezin izanen da erabilera bakarreko edalontzirik saldu eta banatu. Ontzi berrerabilgarriek UNE-EN 13429:2005 arauaren baldintzak bete beharko dituzte, eta, gainera, behar diren bitartekoak jarri beharko dira berreskuratu eta ondoren garbitu eginen direla bermatzeko.

–Ezin izanen dira erabilera bakarreko plastikozko ontziak erabili elikagaietarako, salbu eta UNE-EN 13432:2001 arauaren baldintzak betetzen dituen material biodegradagarriz edo konpostagarriz eginak daudenak.

–Erabiltzen den baxera berrerabilgarria izan beharko da, edo, hori ezinezkoa bada, UNE-EN 13432:2001 arauaren baldintzak betetzen dituen material biodegradagarriz edo konpostagarriz egina, edalontziak izan ezik, horiek berrerabilgarriak izan beharko baitira.

–Hondakinak uzteko eremuak jarri beharko dira edukiontzi egokiekin, kasuan kasuko toki entitateekin bat etorriz. Gutxienez honako hondakin-frakzio hauek bereizteko aukera eman beharko da: materia organikoa, ontzi arinak (edo ontzi eta materialak, erreferentzia-sistema hori duten entitateetan), papera eta kartoia, beira, eta gainerako hondakinen frakzioa.

–Ekitaldia egin aurretik, entitate antolatzaileak edo sustatzaileak ezarri diren jasangarritasun neurriak jakinaraziko ditu eskuragarri dauden bitarteko guztien bidez (web-orriak, sare sozialak, prentsa, inskripzio-orriak eta abar). Komunikazio guztietan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko da, eta genero-rolekin lotuta ez dagoen berdintasunezko irudia transmititzen dela zainduko da, bai eta emakumeen zein gizonen askotariko irudia eskaintzen dela ere. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean, argi eta garbi jakinaraziko dira hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko ezarritako neurriak.

7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, dirulaguntzen onuradunek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte.

14. Gardentasun betebeharrak.

Entitate onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera, hain zuzen ere, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, bi inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek arestiko foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute, modu telematikoan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen fitxa espezifikoaren bitartez, entitatearen legezko ordezkariak sinatuta.

2026ko otsailaren 28a baino lehen bukatu diren ekitaldiei lotutako eskaerek gardentasun dokumentazioa eta gainerako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskaera egiten den unean bertan.

2026ko otsailaren 28tik aurrera bukatu diren ekitaldiei lotutako eskaerek dirulaguntza onartzeko ebazpena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean aurkeztu beharko dute dokumentazioa.

Adierazpenaren eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko deialdiaren fitxaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira.

15. Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, estatukoek zein nazioartekoek, ematen dituzten bestelako dirulaguntzekin. Hala, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen da inola ere garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan.

16. Azpikontratazioa.

Entitate onuradunek hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko dituzte diruz lagundutako jarduerak, osorik edo partez, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin. Langileen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko, kontratazio zuzena edo autonomoena bada.

17. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza osorik edo zati batean galtzea ekarriko du berekin, eta jasotako dirua itzuli beharra eta aurrerago helburu bereko edo bertsuko dirulaguntzen eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, aplikatu beharreko arauek ezartzen dituzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Onuradunek frogagiriak epez kanpo aurkezten badituzte, bidezkoa izanen da dirulaguntza osorik edo partez galtzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen arabera.

Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik betetzen dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

18. Datu pertsonalak babestea.

1. Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia. Deialdi honen 3. eranskineko 11. atalean, informazioa ematen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruz.

Entitate antolatzailea da erabiltzen dituen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, baita irudi, argazki edo bideoen bidez eskuratzen diren datuen tratamenduarena ere (bereziki adingabeenak badira). Eta horien arduradun diren heinean, nahitaez bete behar dute datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia. Araudi hori betetzen ez bada, entitate antolatzailearena izanen da erantzukizun osoa.

3. Entitate antolatzaileak kirol ekitaldiaren argazkiak lagatzen badizkio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, argazkietan agertzen diren pertsonen berariazko baimena beharko du. Hain zuzen, lagapen horren berri emanen die, baita jakinarazi ere helburu bakarra Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak argazki horiek 2029ko abenduaren 31ra arte bere webgunean, urtekarian eta sare sozialetan argitaratu ahal izatea dela, interes publikoarekin artxibatzeko asmoz.

19. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez foru agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

20. Araudi osagarria.

Foru lege honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA.–Baremoa eta aplikazio- eta balorazio-irizpideak, dirulaguntzaren xede diren kirol ekitaldi eta jardueren kalitate maila ezartzeko

Eranskin honetako I. ataleko aplikazio-irizpideak erabiliko dira 1.3 oinarriko A, C, D eta E ekitaldietarako. Aldiz, 1.3 oinarriko ekitaldien B talderako, eranskin honetako II. ataleko aplikazio-irizpideak erabiliko dira.

I.–A, C, D eta E taldeko ekitaldietarako
aplikazio- eta balorazio-irizpideak

a. Baremoa (gehienez 97 puntu):

1.–Eragina gizartean: (gehienez 15 puntu).

A) Eragin-eremua: 5 puntu gehienez.

ERAGIN-EREMUA

TOKIKOA

NAFARROA

ERKIDEGO ARTEKOA

NAZIONALA

NAZIOARTEKOA

Puntuak

1

2

3

4

5

B) Hedabideetan agertzea: 5 puntu gehienez (atalez atal batuko dira agerpenak).

HEDABIDEETAN AGERTZEA

KARTELAK

HEDABIDE
TRADIZIONALAK

(prentsa, irratia eta/edo telebista)

INTERNET

(jardueraren berri ematen da entitatearen webgunean eta/edo sare sozialetan)

INTERNET

(webgunea eta/edo probarako berariazko sare sozialak)

ZUZENEKO
EMANKIZUNA (streaminga)

Puntuak

1

2

3

4

5

C) Edizio kopurua: 5 puntu gehienez.

5 eta 10 bitartean

11 eta 20 bitarte

21 eta 30 bitarte

31 eta 40 bitarte

40 baino gehiago

1

2

3

4

5

2.–Lehiaketa maila: (gehienez 11 puntu).

A) Herrikoiak: 7 puntu gehienez.

B) Federatuak: 4 puntu gehienez.

TOKIKOA

NAFARROA

ERKIDEGO ARTEKOA

NAZIONALA

NAZIOARTEKOA

1.–Herrikoiak

3

4

5

6

7

2.–Federatuak

1

2

3

4

3.–Parte-hartzea: (gehienez 15 puntu).

A) Parte-hartzaile kop.: 6 puntu gehienez.

B) Kalitatea: 9 puntu gehienez.

1.–Parte-hartzaile kop.

< 50

50 - 149

150 - 249

250 - 399

400 - 699

700 - 1.499

> 1.500

Puntuak

0

1

2

3

4

5

6

2.–Kalitatea

Herrikoia

Federatua

Lehen maila
nazionala

Nazioarteko
lehen maila

Puntuak

1

3

5

9

4.–Baliabide ekonomikoak: (gehienez 18 puntu).

A) Gastu diruz lagungarriaren bolumena: 11 puntu gehienez.

B) Haztatu beharreko defizita (onuradunak jarritako baliabideak): 7 puntu gehienez.

1.–Gastu diruz lagungarriaren bolumena

> 500
euro

> 1.500 euro

> 4.000 euro

> 8.000 euro

> 13.000 euro

> 20.000 euro

≥ 40.000 euro

Puntuak

1

2

3

4

7

9

11

2.–Haztatu beharreko defizita (1)

> %60

%50etik %60ra

%40tik %49,99ra

%30etik %39,99

%20tik %29,99

< %20

Puntuak

0

1

3

5

6

7

(1) Defizitari lotutako irizpidea aplikatzeko, ekitaldiaren berezko gastuak sartuko dira aurrekontuan. Gastu horiek behar bezala justifikatu beharko dira, nahiz eta diruz laguntzeko modukoak ez izan, haietarako inskripzioen diru-sarrerak edo kontzeptu jakin batzuetarako berariazko babesletzak (adibidez, parte-hartzaileei egindako opariak: kamisetak, lasterkariaren poltsak, etab.) erabiltzen direnean.

5.–Kirol ekitaldiaren berezitasuna eta garrantzi berezia: (gehienez 33 puntu).

–Ekitaldiak antolatzen dituen entitatea:

Antolatutako ekitaldi kop.

1 eta 5
bitarte

6 eta 10
bitarte

11 eta 15
bitarte

16 eta 20
bitarte

20 baino
gehiago

Puntuak

0

1

2

4

5

–Honako hau duten klubak:

A) Antolatu den jardueraren modalitatean, lehiaketa nazionaletan parte hartzen duten kategoria absolutuko taldeak (2 puntu).

B) Antolatu den jardueraren modalitatea, lehen maila nazionaleko lehiaketetan parte hartzen duten kategoria absolutuko taldeak (4 puntu).

–Kolektibo zaurgarrienen partaidetza:

A) Kolektibo zaurgarriren bateko kideen partaidetza (gutxienez 10 pertsona) aurreikusten duten ekitaldiak: (5 puntu).

Kolektibo zaurgarrietako pertsonen partaidetzaren %

> %0 - < %10

%10 - < %20

%20 - < %30

%40 - < %60

%60 edo gehiago

Puntuak

1

2

3

4

5

–Berdintasun printzipioa:

A) Ekitaldia bai emakumeentzat bai gizonentzat baldin bada: (5 puntu gehienez).

Sexu baten partaidetzaren %

%0

> %0 - < %20

%20 - < %40

%40 - < %48

%48 - < %52

Puntuak

0

1

2

4

5

–Kirola eta emakumea:

A) Ekitaldian emakumeek bakarrik parte hartzen badute (5 puntu).

–Kirol autoktonoak:

A) Kirol autoktonoko modalitateen ekitaldiak: pilota edo herri kirolak (5 puntu).

–Ekitaldiaren iraupenaren (2) arabera:

A) Bi egun (1 puntu).

B) Hiru egun (2 puntu).

C) Lau egun (3 puntu).

D) Lau egunetik gora (4 puntu).

(2) Iraupenari lotutako irizpidea aplikatzeko, lehiaketa egun bat zenbatuko da lehiaketaren txanda/fase/jardunaldi bakoitzeko. Adibidez, lehiaketan final-laurdenak, finalerdiak eta finalak egiten badira, 3 egun zenbatuko dira nahiz eta kanporaketa horiek 10 egunetan jokatu.

6.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin lankidetzan aritzea (institutuari kirol ekitaldiaren argazkiak lagatzea): (gehienez 5 puntu).

A) Ekitaldiaren garapenaren 3 argazki lagatzen dituzten ekitaldiak (HD kalitatean gutxienez). (5 puntu).

Ekitaldia antolatzen duen entitateak ekitaldiaren argazkiak lagatzen ahalko dizkio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari. Argazki horiek ekitaldiaren garapenarenak izanen dira; parte-hartzaileak ager daitezke, ezagutzeko moduan edo ez. Irudietan agertzen diren pertsona fisikoak identifikatzen ahal direnean soilik hartuko dira datu pertsonaltzat; kasu horretan, datu pertsonalak babesteko araudia aplikatuko da. Hala bada, jarduera antolatzen duen entitatea izanen da tratamenduaren arduraduna, eta interesdunei jakinaraziko die argazki horiek Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari laga diezazkiokeela. Lagapen horren helburua da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak argazki horiek argitaratzea eta zabaltzea bere sare sozialetan, urtekarian eta web-orrian 2030eko abenduaren 31ra arte, interes publikoarekin artxibatze aldera. Dokumentazio grafikoa ematean, jardueretan parte hartu dutenen datu pertsonalak babesteko araudia beteko da. Haien datuen tratamenduari buruzko informazioa emanen zaie, eta, beharrezkoa denean, baimena eskatu.

b. Mailaren eta ekitaldietako puntuen arteko korrelazioa.

1.–Kalitate maila hauek ezarri dira:

I. maila: 20 puntu arte.

II. maila: 21 - 30 puntu.

III. maila: 31 - 40 puntu.

IV. maila: 41 - 50 puntu.

V. maila: 51 - 60 puntu.

VI. maila: 61 - 70 puntu.

VII. maila: 71 puntutik aurrera.

KOEFIZIENTE BIDERKATZAILEA

PUNTUAK, GUZTIRA

I. maila

0 - 20 puntu

40

800 arte

II. maila

21 - 30 puntu

80

1.600 arte

III. maila

31 - 40 puntu

150

3.100 arte

IV. maila

41 - 50 puntu

300

6.100 arte

V. maila

51 - 60 puntu

700

13.100 arte

VI. maila

61 - 70 puntu

1.500

28.100 arte

VII. maila

71 puntutik aurrera

3.000

2.–Puntuak, guztira:

I. maila: puntu bakoitza 40z biderkatu eta hala lortuko dira guztirako puntuak.

II. maila: aurreko mailako 800 puntuei 80 puntu gehitu behar zaizkie 20tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 1.600 puntu gainditu gabe.

III. maila: aurreko mailako 1.600 puntuei 150 puntu gehitu behar zaizkie 30etik gorako puntu bakoitzeko, guztira 3.100 puntu gainditu gabe.

IV. maila: aurreko mailako 3.100 puntuei 300 puntu gehitu behar zaizkie 40tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 6.100 puntu gainditu gabe.

V. maila: aurreko mailako 6.100 puntuei 700 puntu gehitu behar zaizkie 50etik gorako puntu bakoitzeko, 13.100 puntu bitarte guztira.

VI. maila: aurreko mailako 13.100 puntuei 1.500 puntu gehitu behar zaizkie 60tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 28.100 puntu gainditu gabe.

VII. maila: aurreko mailako 28.100 puntuei 3.000 puntu gehitu behar zaizkie 70etik gorako puntu bakoitzeko.

c. A, C, D eta E taldeetarako dirulaguntzaren kalkulua.

Puntuaren balioa zein bere aldetik lortzen da 1.3 oinarrian adierazitako taldeetako bakoitzean.

Aurkeztutako eskaera guztiak jaso ondoan, 1.3 oinarriko ekitaldi taldeen artetik dagokienari esleituko zaizkie, eta aurreko ataleko irizpideen arabera puntuatuko dira, lehentasun-hurrenkera ezartzeko. Puntuetan berdinketarik izanez gero, lehentasun-irizpide hauek aplikatuko dira: 1. gastu diruz lagungarrien bolumen handiagoa; 2. haztatu beharreko defizitaren ehuneko txikiagoa; 3. ekitaldi gehiago antolatzen dituen kluba edo entitatea. Hala ere berdinketak badirau, lehentasuna izanen du lehenbizi aurkeztu zen eskaerak.

Talde bakoitzari erreserbatutako zenbatekoa zatituko da talde horretako eskaera guztiek lortutako puntuen baturarekin, eta horren emaitza talde bakoitzaren puntuaren balioa izanen da.

Taldeko eskaera bakoitzak lortutako puntuekin biderkatuko da talde bakoitzaren puntuaren balioa. Biderkadurak ezin izanen du gainditu jardueraren defizita ez eta 5.3 oinarriak ezarritako muga ere.

Eragiketa horiek egin ondoan ez bada ekitaldi talde bakoitzerako dagoen kreditu erabilgarria agortu, geratzen den saldoa banatuko da, lehentasun-ordenaren arabera, defizit egiaztatu eta onartuaren zenbatekora eta 5.3 oinarrian ezarritako dirulaguntzaren mugara iristen ez diren eskaeren artean. Banaketa horretan, dirulaguntza gisa onesten den zenbatekoa ez da 2.000 eurotik gorakoa izanen, ezta defizitaren %50etik gorakoa ere. Horrez gain, dirulaguntzak ezin izanen du inongo kasutan gainditu 5.3 oinarrian ezarritako muga.

Edonola ere, oraindik ere kreditu erabilgarririk bada taldeetako edozeinetan, erabilgarri dagoen kopurua beste taldeen artean banatuko da, proportzioan, 5.3 oinarrian multzo bakoitzari esleitutako zenbatekoaren arabera.

Ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitzen ahalko da, egiaztatzen bada hasieran lortutako puntu guztien kopurua onuradunak aurkeztutako frogagiriak kontuan hartuta legokiokeena baino handiagoa dela. Zenbatekoa proportzioan gutxituko da, murriztutako puntuek zenbat jo eta horren arabera.

Aitzitik, ez da kopururik gutxituko kalkulua berregindakoan epigrafe batean galdutako puntuak beste batean eskuratutakoez konpentsatzen baldin badira.

II.–B TALDERAKO APLIKAZIO- ETA BALORAZIO-IRIZPIDEAK

a. Baremoa.

Dirulaguntzaren portzentajea kalkulatuko da ekitaldia antolatzeko onartu den guztizko kostuaren arabera, honako baremo honi jarraikiz:

–Gastu diruz lagungarriak 30.000 eurotik beherakoak direnean: %35.

–Gastu diruz lagungarriak 30.000 euro edo gehiago direnean: %30.

Ekitaldiak nazioarteko zirkuituen parte badira (horretarako kasuan kasuko federazio internazionalak edo nazioarteko erakunde baliokide batek ofizialki onartuak izan beharko dute), dirulaguntzaren zenbatekoa %10 handituko da.

b. B) taldeko dirulaguntzaren kalkulua.

Aurkeztutako eskaera bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko onartutako gastu diruz lagungarriak biderkatuko dira arestiko baremotik dagokion ehunekoaz.

Esleitutako kopuruen guztizko baturak gainditzen baldin badu b) talderako ezarritako aurrekontua, murrizketa aplikatu beharko zaie eskaera guztiei, proportzioan.

Edonola ere, dirulaguntzen zenbatekoek ezin izanen dute gainditu jardueraren defizita, ez eta 5.3 oinarriak ezarritako banakako muga ere.

Hori egin ondoren ez bada aurrekontu erabilgarria agortu, geratzen den saldoa proportzionalki banatuko da, defizit egiaztatu eta onartuaren zenbatekora eta 5.3 oinarrian ezarritako dirulaguntzaren mugara iristen ez diren eskaeren artean.

Edonola ere, oraindik ere kreditu erabilgarririk bada taldeetako edozeinetan, erabilgarri dagoen kopurua beste taldeen artean banatuko da, proportzioan, 5.3 oinarrian multzo bakoitzari esleitutako zenbatekoaren arabera.

Justifikazioan onartutako gastu diruz lagungarria eskaeran onartutakoa baino txikiagoa baldin bada, ordaindu beharreko zenbatekoa murriztuko da, zer portzentajetan murriztu den justifikazioa hasierako aurrekontuarekiko, horrenbeste.

Iragarkiaren kodea: F2604739