2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa hiri-antolamenduko plan orokorrean, 2. poligonoko 191-A lurzatian. Hasierako onespena
Uharteko Udaleko Hirigintza, Mugikortasun, Ingurumen eta Trafiko Batzordeak, 2026ko otsailaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal katastroko 2. poligonoko 191-A lurzatiko determinazio xehatuak aldatzea Uharteko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, "Muroa Proyectos y Edificaciones 2019 SL" enpresak prestatutako proiektuaren arabera (193/2026 espedientea).
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2605707