2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Finken normalizazio proiektua, 1. poligonoko 19. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, alkatearen 2026ko urtarrilaren 23ko 2026-0117 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen finken normalizazio proiektu bat Uharteko 1. poligonoko 19. lurzatian, Daniel Blas Álvarez Guembrek sustatuta.
Iragarkia 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, argitaratu ondorengo jendaurreko aldian ez denez alegaziorik aurkeztu, Uharteko Udalak, 2026ko martxoaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu finken normalizazio proiektua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2026ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2605595