90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Urbanizazio-proiektua Soraurengo SOR-11 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2026ko apirilaren 20ko 75. zenbakiko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Soraurengo SOR-11 exekuzio unitateko urbanizazio-proiektuaren agiriak.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira udalaren idazkaritzan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.2 eta 5, 74, 134, 152, 169 b) eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2605812