2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRITZA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.
Ziritzan, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea. Etxauriko, Etxarriko eta Bidaurretako udalekiko zerbitzu bateratua. Burua: Etxauriko Udala. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B2. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %8. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio-egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Deiturak eta izena: Mauleón Goñi, Alberto. Maila: A. Kargua: batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Gradua: 2. Antzinatasuna: 2013ko uztailaren 15a. Jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2606070