90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzua emateko. Prezioen zenbatekoaren inguruko aldaketa da, eta prezio berriak indarrean egonen dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Aurreko erabakia 2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa.

Zenbatekoak eta ordenantzaren aldaketa indarrean egonen dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2026ko apirilaren 9an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ALDAKETA, JOSÉ RAMÓN ZALDUENDO ZAHAR ETXEAREN ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

ZAHAR ETXEAREN 2026KO TASAK

Oinarria

BEZa

BEZa

TASAK

BEZik gabe

%10

%4

2026

Mendekotasunik ez dutenak

1.608,46 euro

160,85 euro

1.769,31 euro

I. maila

2.099,86 euro

209,99 euro

2.309,85 euro

II. maila

2.653,77 euro

106,15 euro

2.759,92 euro

III. maila

2.653,77 euro

106,15 euro

2.759,92 euro

Zailtasuna

Itunduak

2.653,77 euro

106,15 euro

2.759,92 euro

Egun. Egon. Pribatua

901,18 euro

36,05 euro

937,22 euro

Egun. Egon. Itundua

901,18 euro

36,05 euro

937,22 euro

Baliokidetasunak:

II. maila = Larria.

III. maila = Mendekotasun handia.

Iragarkiaren kodea: L2605447