2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa xehetasun-azterketan (Intxaustia kaleko 1ean eta 3an eta Arropa garbitzaileen kaleko 2an, 4an, 6an, 8an eta 10ean dauden eraikinetan). Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 16ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea xehetasun-azterketa batean. Haren helburua da eraikuntzetan onar daitezkeen obra motak eta baldintzak arautzea, eraginkortasun eta efizientzia energetikoari, bolumenen antolamendu eta konposizioari eta fatxaden antolamenduari dagokienez, Intxaustia kaleko 1ean eta 3an eta Arropa garbitzaileen kaleko 2an, 4an, 6an, 8an eta 10ean (katastroko erreferentziak: 2. poligonoko 75, 76, 77, 78, 79, 80, 81, 82, 83 eta 85. lurzatiak). Navarra de Suelo y Vivienda SAk aurkeztu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2605801