90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Bidaurretan, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

2026KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: idazkari/kontu-hartzailea; Ziritzako, Etxarriko eta Etxauriko udalekiko batasunean sarturiko zerbitzua. Burua: Etxauriko Udala. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B2. Bateraezintasuneko osagarria. %35. Lanpostuko osagarria: %8. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio-egoera: jardunean.

Administrazio-kontratudunak

Deiturak eta izena: Mauleón Goñi, Alberto. Maila: A. Kargua: batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Gradua: 2. Antzinatasuna: 2013ko uztailaren 15a. Jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2606067