90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (2026ko lehen seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (2026ko lehen seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea 2026ko ekainaren 10ean bukatuko dela, eta epe hori bukatu ondoko hilabetean zerga hori kobratuko dela %5eko errekarguarekin.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ordaintzen ahalko dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2026ko ekainaren 10ean kargatuko dira kontuetan.

Berriobeitin, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2605742