2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Aditzera ematen da udal honetako zinegotzi Iñigo Villafranca Lambertoren esku utzi dela ezkontza zibil bat egiteko eskumena, alkateak 2026ko apirilaren 23an emandako 2026-0024 Ebazpenaren bidez. Ezkontza hori 2026ko maiatzaren 16an egitekoa da, udaletxean. Hori guztia, arau hauekin bat: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa, 9.3 artikulua; eta 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena, 44. artikulua.
Adiosen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2606206