2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (kirol-instalazioak) plaza bat. Izendapena
Deialdi bat egin zen, bete zedin, oposizio-lehiaketaren bidez, honako plaza hau, lan-kontratudun finkoaren araubidean: zerbitzu anitzetako enplegatua (kirol-instalazioak), 40-03 kodea duena plantilla organikoan. Hala, Uharteko Udaleko Alkatetzaren 2026/0526 Ebazpenaren bidez, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Javier Romero Etayo izendatzen da, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako eta deialdiaren oinarriak betetzen dituelako. Deialdi hori 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.
Izendatutako izangaiak 2026ko maiatzaren 12an jabetu beharko du plazaz. Aditzera ematen zaio ezen, jabetzen ez bada (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko aipatutako plaza horren gainean.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2026ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2606148