90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2026 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Berako Udalak oinarrizko datuen berrikuntza kolektiborako aurkeztutako proposamena. Proposamen hori Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan ezarritako prozedura izapidetzearen emaitza da.

–Aurrekariak.

Lehenengoa.–Katastroko oinarrizko datuak berritzeko beharraren justifikazioari dagokionez, Udalaren aholkulari den katastroko mantentze-lanetarako enpresak egindako lehenengo txostenetik honako hau ondorioztatzen da:

"Zalaingo biltegitik Berako Foru Plazaraino ura banatzeko sarea berritzeko obren ondorioz, zenbait akats antzeman dira 3. poligonoko 4., 13., 17., 18., 22., 84., 150., 151., 152., 153., 154., 155., 156., 157., 158., 159., 317., 357., 358., 439., 443. eta 446. lurzatien katastroko mugaketetan.

Akats horietan, hango bide publikoak gaizki jasota daude katastroko planoetan, eta, beraz, bideak mugatzen dituzten lurzatiek ere gaizki dute katastroko mugaketa".

Bigarrena.–2026ko urtarrilaren 19an, Berako Udalak oinarrizko datuen berrikuntza kolektiborako prozedurari buruzko dokumentazioa aurkeztu zuen zerbitzu honetan, zeinak eragiten baitie 3. poligonoko 4., 13., 17.,18., 20., 22., 84., 150., 151., 152., 153., 154., 155., 156., 157., 158., 159., 317., 357., 358., 439., 443. eta 446. lurzatiei. Prozedura hori Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan araututa dago.

Dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztu zen, eta 2026/53278 erregistro zenbakia eman zitzaion. Aurkeztutako agirien artean, honako hauek daude:

1. Catastros-Estudio 5 SL enpresak 2022ko irailaren 22an egindako txostena. Enpresa hori Udalaren aholkularia da katastroko mantentze-lanetarako.

2. Alkatetzaren azaroaren 30eko 320/2022 Ebazpena, Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa abiarazten duena, kontuan izanik xedatuta dagoena Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan.

3. Ebazpen horren argitalpena (2022ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 16koa).

4. Udal idazkariak 2023ko urtarrilaren 18an egindako eginbidea, non adierazten baita mugaketa grafiko berria jendaurrean jartzeko epea bukatu ondoren ez dela alegaziorik aurkeztu.

5. Catastros-Estudio 5 SLk 2023ko otsailaren 15ean egindako txostena.

6. Aldatzeko proposamena.

7. Iragarkiaren argitalpena (2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa), 15 egun balioduneko epeko jendaurreko aldiaren ondorioetarako.

8. Eliz-Aldea SLk eta Conservas Martiko SAk proposamenari egindako alegazioak, 2024ko abenduaren 14an aurkeztuak.

9. Catastros-Estudio 5 SL enpresak 2025eko irailaren 3an egindako txostena, non jasotzen baitira Udalak aurkeztu zen alegazioari erantzuteko eginiko jarduketak. Alderdiak ados jarri ziren, eta beste mugaketa-proposamen bat egin zen.

10. Nasuvinsako arkitektoaren agiria, argitzen duena hirigintzako zer baldintzatan dauden 3. poligonoko 153., 156., 157., 158. eta 159. lurzatiak, eraikigarritasunari dagokionez, planteatzen den aldaketarekin.

11. Banantzeko eskritura, 2011ko otsailaren 28koa, Ana Araiz Rodriguez notarioaren aurrean egina (169 protokolo-zenbakia).

12. Aipatutako lurzatien irudikapen grafiko berria erakusten duten artxibo grafikoak (hasierako eta bukaerako kartografia bakarrik).

13. Espedientea Lur-ondasunen Zerbitzura helaraztea.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak zuzenketa-ofizio bat egin zuen, behar diren gainerako artxibo digitalak eskatzen zituena datu-basera pasatzeko. Horren ondoren, 2026ko martxoaren 12an, 2026/321828 eta 2026/324490 sarrera-erregistroko zenbakia duten instantziak aurkeztu ziren, eta beste bat 2026ko martxoaren 18an, 2026/354271 sarrera-erregistroko zenbakia duena. Instantzia horiei, hurrenez hurren, aipatutako artxiboak eta udal arkitektoaren txostena erantsi zitzaizkien, hiri-muga egokitu zedin proposatutako irudikapen grafiko berrira.

–Inguruabar juridikoak.

Lehenengoa.–Udal espedientearen dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da Berako Udalak bete dituela Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan ezarritako izapideak, alegia:

1. Prozedura hasteko ebazpena (28 bis artikulua, 2. apartatua). Esan bezala, 2022ko azaroaren 30ean eman zen (320/2022 Ebazpena).

2. Ebazpen horren argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean (28 bis artikulua, 2. apartatua). Ebazpen hori 2022ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16koan, eta horrekin hilabeteko deklarazio epe bat hasi zen, ukitutako titularrek beren jabetza tituluak eta egokitzat jotzen dituzten gainerako agiriak aurkeztu ahal izateko.

3. Aipatutako deklarazio epea bukatu delarik, udalak ukitutako eremuaren mugaketa grafiko berria egin du (28 bis artikulua, 3. apartatua).

4. Mugaketa grafiko berria jendaurrean jartzea, iragarkia argitara emanez 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koan, 15 egun balioduneko epeko jendaurreko aldiaren ondorioetarako.

5. Zerbitzu honetara bidaltzea udal espedientearen dokumentazioa, aurkeztutako alegazioekin eta mugaketa grafiko berriaren proposamenarekin batera (28 bis artikulua, 5. apartatua). Hain zuzen, 2026ko urtarrilaren 19an bidali zen.

Alegazioei dagokienez, alegaziogileekin hainbat bilera egin ondoren, Udalak berak ebatzi ditu, eta hala jaso da planteatutako proposamenean.

Aurkeztutako dokumentazioaren barruan, ukitutako lurzatien konfigurazio grafiko eta karakterizazio berria erakusten duten artxiboak daude.

Bigarrena.–Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, oinarrizko datuak berritzeko udal proposamena aski funtsaturik dagoela iritzita, bidezkoa da hura onesteko ebazpena ematea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluko 7. apartatuari jarraikiz.

Horrenbestez, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36. artikulua eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 43. artikulua eta hurrengoak eta 74. artikulua.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Berako Udalaren proposamena, lurzati hauei buruzko oinarrizko datuak kolektiboki berritzekoa: 3. poligonoko 4., 13., 17., 18., 20., 22., 84., 150., 151., 152., 153., 154., 155., 156., 157., 158., 159., 317., 357., 358., 439., 443. eta 446. lurzatiak.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 28 bis artikuluko 7. apartatuan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau zerbitzu honetako Lur-ondasunen Erregistroaren Ataleko buruari igortzea, ofizialki argitaratu ondoren erregistro horretako datu-basean haren mantentze-lana egin dadin.

Laugarrena.–Ebazpen hau Berako Udalari igortzea, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 18.4 artikuluarekin bat.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluaren 7. apartatuaren 2. paragrafoan ezarritakoarekin.

Iruñean, 2026ko apirilaren 15ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2605591