90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA 148/2026 prozedura arruntaren barruan, zeina jarri baita 2024ko abuztuaren 5ean jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Errekurtso hori Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak espezialitateko (gaztelaniaz) behin betiko puntuazioen aurka jarri zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan honako kidego hauetan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko egin diren hautapen prozeduren barnean: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa. Hautapen prozedura horren deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidaliko zaio 148/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea, hots, María Ochoa Martínez andreak 2024ko abuztuaren 5ean jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka jarritako prozedurari buruzkoa. Gora jotzeko errekurtso hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez araututako hautapen prozesuko oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen baturaren ondoriozko behin betiko puntuazioen argitalpenaren aurka jarri zen, baita emaitza horiek hautapen prozesu horretan hautatutako izangaien zerrendetan duten eraginaren aurka ere. 244/2022 Ebazpen horren bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, honako kidego hauetan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2606200