90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

202/2026 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio "ETI San Juan"IBPari DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzan Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

Kontuan hartuta abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua –haren bidez ezartzen dira oinarrizko maila, maila ertaina eta maila aurreratuaren curriculumak, Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzarako–, eta NUHEOko zuzendariaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenen arabera, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du "ETI San Juan" IBPak baimena izan dezan DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egiteko Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea "ETI San Juan" IBPari DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzan Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, 2026-2027 ikasturtetik aurrera; hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

2. Ikastetxeak ebazpen honen eranskinean adierazitako hizkuntzak emateko baimena duela ulertuko da, eta atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculuma bateragarri eginen du hizkuntzen irakaskuntzakoarekin, NUHEOk koordinatuta, ikasturte bakoitzerako onesten den araudian (NUHEOren antolaketarako eta funtzionamendurako jarraibideak) ezartzen den mailen egokitzapenari jarraikiz.

3. Baimendu diren ikastetxeetako ikasleak beren borondatez atxikiko zaizkio programari, eta bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan bai NUHEOn matrikulatu beharko dira. Beraz, modu bereizian ebaluatuko dira eginen duten irakaskuntza bakoitzean.

4. Ikastetxeek bermatuko dute programa honetan hasten diren ikasleek aukera izanen dutela programan jarraitzeko harik eta Hizkuntzen Irakaskuntzen ikasketak burutu arte, gai horri buruz indarra duen araudia kontuan harturik.

5. Hezkuntza Departamentuak bukatutzat eman dezake ebazpen honen 1. puntuan aipatzen den baimena, honako kasu hauetan:

–Ikastetxeak arrazoibidez eskatuz gero. Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta NUHEOren txostenak beharko dira.

–Baimena bukatutzat emateko moduko gorabeherak gertatuz gero. Horretarako, NUHEOk egindako ebaluazioa hartuko da kontuan.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 21ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEN ZERRENDA, ZEINEI ONESTEN BAITZAIE NAFARROAKO URRUTIKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAREKIN (UNUHEO) LANKIDETZAN ARITZEA BIGARREN HEZKUNTZAKO CURRICULUMAK ETA HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO CURRICULUMAK BATERATZEARREN ADIERAZTEN DIREN HIZKUNTZETAN, 2026-2027 IKASTURTETIK AURRERA

–"ETI San Juan" IBPa (Tutera): ingelesa.

Iragarkiaren kodea: F2606053