90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1386/2026 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, errepideetako zaintzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3701/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen bost plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 8ko 55/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 614/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 2796/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Txanda irekiko izangai batek ez zituen deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatu, eta, horrenbestez, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen deialdian eskatutako betebeharrak betetzeaz gainera hautapen prozesua gainditu eta deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2025eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan; Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 3734/2025 Ebazpenaren bidez egin zen izendapena.

Era berean, igoera txandako izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, plazaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako, araubide finkoan.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen duenez, izangaiak funtzionario bihurtzen direnean eta, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, borondatezko eszedentzia egoeran deklaratzen dituztenean plazaz jabetzen diren egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori modu berean beteko da, deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat. Hori oinarri hartuta, 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, eta hartan sartu ziren gainditu duten izangaien zerrendan ondorengoak ziren izangaiak.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan Miguel Lacueva Arriaga jauna, igoera txandakoa, eta Miguel Senosiáin Imízcoz jauna, txanda irekikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, errepideetako zaintzaileen lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako betebeharrak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak.

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela plazaren jabetza, dagokionaren arabera, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

GIDABAIMENA

LACUEVA ARRIAGA, JUAN MIGUEL

Igoera txanda

0007718

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Tafalla

X

SENOSIAIN IMIZCOZ, MIGUEL

Txanda irekia

0002116

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Tutera

X

Iragarkiaren kodea: F2606244