1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
84E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 37E/2026 Foru Agindua, martxoaren 10ekoa, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak-948 MINTEGIAK". DDBN kodea: 892082.
Martxoaren 10eko 37E/2026 Foru Aginduaren bidez, "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak-948 MINTEGIAK" izeneko deialdia onetsi zen; deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoa ematea kultura gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, baldin eta gune horietan programa bat gauzatzen bada, jarduera sortzaileak etengabe eta modu egonkorrean babesten dituena.
Gaur egun Kultur Ekintza Zerbitzuan giza baliabideen aldetik dagoen egoera dela-eta, unitate horrek proposatu du alda dadila balorazio batzordearen osaera, zeina jasota baitago deialdiaren oinarrietako 6.2 oinarrian (Tramitazio eta ebaluazio organoak).
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Aldatzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 10eko 37E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsi zen "Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak-948 MINTEGIAK deialdiaren 6.2 oinarria. Honela idatzita geldituko da:
"Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak –ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da–. Honako hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, edo, hura izan ezean, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko teknikari bat, hitza eta botoa izanen dituena.
c) Batzordekideak: kultura arloko ekimenean, sustapenean eta berrikuntzan eta sormen industria kulturalen garapenean adituak diren 2 pertsona.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2605706