1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
83E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 29E/2026 Foru Agindua, martxoaren 3koa, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. Ideia 2026". DDBN kodea: 891380.
Martxoaren 3ko 29E/2026 Foru Aginduaren bidez, "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. Ideia 2026" izeneko deialdia onetsi zen; deialdi horren xedea da herritarrek kulturarako irispidea eta bizitza kulturalean parte-hartzea izan dezaten bultzatzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea ere, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria dena.
Gaur egun Kultur Ekintza Zerbitzuan giza baliabideen aldetik dagoen egoera dela-eta, unitate horrek proposatu du alda dadila balorazio batzordearen osaera, zeina jasota baitago deialdiaren oinarrietako 7.2 oinarrian (Tramitazioa eta ebaluazioa).
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Aldatzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 3ko 29E/2026 Foru Aginduaren bidez onetsi zen "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. Ideia 2026" deialdiaren 7.2 oinarria. Honela idatzita geldituko da:
"Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak –ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da–. Honako hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeko burua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat. Hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat. Hitza eta botoa izanen ditu.
c) Batzordekideak: kultura edo ekonomia arloetako bi aditu. Aditu horietako bat, gutxienez, izaten ahalko da Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide bat."
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2605699