1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1385/2026 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1846/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 2968/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 3805/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3327/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, deialdian eskatutako betebeharrak betetzeaz gainera hautapen prozesua gainditu eta deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22koan; Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 223/2026 Ebazpenaren bidez egin zen izendapena.
Izendapenaren ondoren, Francisco Javier Echarte Ayerra jaunari, Itziar Cía Pino andreari, Luis Antonio Tarrafeta Sayas jaunari eta Izai Redín Lekunberri jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan beste lanpostu batean zerbitzu finkoak ematen ari zirelako.
Adierazi beharra dago, halaber, txanda irekiko Juan Antonio Quintana Lorite jauna ez zela plazaz jabetu.
Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen duenez, izangaiak funtzionario bihurtzen direnean eta, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, borondatezko eszedentzia egoeran deklaratzen dituztenean plazaz jabetzen diren egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, plaza huts horiek deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat beteko dira. Halaber, deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen du ezen, ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituztela, eta kasuan kasuko plaza hutsak ere modu berean beteko direla, deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat. Hori oinarri hartuta, 2026ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, eta hartan sartu ziren gainditu duten izangaien zerrendan ondorengoak ziren izangaiak.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, honako izangai hauek, haiek baitira plazetako betebeharrak betetzeaz gainera hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak: Inmaculada Fortanet Cervera andrea, Asier Fernández de Arroyabe Olaortua jauna eta Jon Esparza Martín jauna, igoera txandakoak, eta igoera txandan izangai gehiagorik ez dagoenez, txanda irekiko Óscar Melgosa García jauna eta Daniel Artázcoz Núñez jauna.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek plazaren jabetza hartu beharko dutela, bakoitzari dagokionaren arabera, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko apirilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
FORTANET CERVERA, INMACULADA | Igoera txanda | 0000844 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Sarriguren | | | |
FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, ASIER | Igoera txanda | 0011477 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Sarriguren | | | |
ESPARZA MARTIN, JON | Igoera txanda | 0039953 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | DIGITALIZ. ETA HEZK. ZERBITZUETAKO ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Iruña | | | |
MELGOSA GARCIA, OSCAR | Txanda irekia | 0039950 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | DIGITALIZ. ETA HEZK. ZERBITZUETAKO ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Iruña | | | |
ARTAZCOZ NUÑEZ, DANIEL | Txanda irekia | 0040016 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | DIGITALIZ. ETA HEZK. ZERBITZUETAKO ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Iragarkiaren kodea: F2606248