90. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1285/2026 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, basogintzako ingeniari teknikoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 72/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 24ko 869/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 1423/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 306/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, basogintzako ingeniari teknikoaren lanpostuan aritzeko: Jon Barriola Ezcurra jauna, igoera txandakoa, eta Irantzu Sagrario Primicia Álvarez andrea, Stella López de Vinuesa Gavilán andrea eta María Viela Echarri andrea, txanda irekikoak, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Halaber, interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

GIDABAIMENA

BARRIOLA EZCURRA, JON

Barne igoera

0010564

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

PRIMICIA ÁLVAREZ, IRANTZU SAGRARIO

Irekia

0010565

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

LÓPEZ DE VINUESA GAVILÁN, STELLA

Irekia

0006096

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

VIELA ECHARRI, MARÍA

Irekia

0006612

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

Iragarkiaren kodea: F2605787