89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Don Tadeo kaleko 311., 308., 307., 306. eta 305. lurzatien desjabetzea. Behin betiko onestea

2026ko urtarrilaren 30eko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, erabaki zen hasiera ematea Azkoiengo Don Tadeo kaleko 3. poligonoan dauden 311., 308., 307., 306. eta 305. lurzatiak nahitaez desjabetzeko eta balio justua emateko espedienteari; hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; eta zerrenda hori jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an. Jendaurreko epean, inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Espedientean jasota dago Alonso Lezaun anai-arrebek idatziz onartu zutela 3. poligonoko 307 lursaila desjabetzea. Gainerako jabeek, berriz, ez zuten gai horri buruzko adierazpenik egin.

Legez ezarritako izapideak egin ondoren, eta Hirigintza Batzordearen 2026ko martxoaren 23ko aldeko txostena ikusirik,

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea desjabetu beharreko ondasun eta eskubide ukituen zerrenda eta, ondorioz, horien onura publikoa eta okupatzeko beharra adieraztea.

Bigarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoei aurre egiteko.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki-oholean.

Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

I. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

3. poligonoko 311. lurzatia.

–Azalera: 54,40 m².

–Erregistroko (edo katastroko) titularra:

–Titulartasunaren portzentajea: %100.

–Kargak: ez.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: bai.

–Balorazioa: 540 euro.

–Eraistearen kostua: 7.800 euro.

3. poligonoko 308. lurzatia.

–Azalera: 74,7 m².

–Erregistroko (edo katastroko) titularra:

–Titulartasunaren portzentajea: %100.

–Kargak: ezezagunak.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: bai.

–Balorazioa: 747 euro.

–Eraistearen kostua: 3.750 euro.

3. poligonoko 307. lurzatia.

–Azalera: 48,96 m².

–Erregistroko (edo katastroko) titularra: Francisco Javier Alonso Lezaun, María José Alonso Lezaun eta Rosa María Alonso Lezaun.

–Titulartasunaren portzentajea: %33,33 bakoitzak.

–Kargak: ezezagunak.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: ez.

–Balorazioa: 489,60 euro.

3. poligonoko 306. lurzatia.

–Azalera: 101,05 m².

–Erregistroko (edo katastroko) titularra:

–Titulartasunaren portzentajea: %100.

–Kargak: ezezagunak.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: bai.

–Balorazioa: 1.010,50 euro.

–Eraistearen kostua: 5.600 euro.

3. poligonoko 305. lurzatia.

–Azalera: 21,40 m².

–Erregistroko (edo katastroko) titularra:

–Titulartasunaren portzentajea: %100.

–Kargak: ezezagunak.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: ez.

–Balorazioa: 214 euro.

Espedienteari hasiera emateko erabakian adierazi bezala, lurzatietan eraitsi beharreko eraikinik bada eta horiek eraisteak lurzation balioa gainditzen badu, Azkoiengo Udalak bere gain hartuko du eraistearen kostua, baina aukera hori onartuz gero, lurzatien jabeei ez zaie ezer ordainduko desjabetzeagatik.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Azkoienen, 2026ko apirilaren 8an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2605310