2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi partikularreko 54.2.2, 57. eta 58.3 artikuluetan. Araudia
Lurralde Kohesiorako kontseilariak emandako otsailaren 19ko 6E/2026 Foru Aginduaren, bidez behin betiko onetsi zen Erriberriko Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, lurzoru urbanizaezinaren araubidea aldatzeari buruzkoa, zehazki, Erriberriko hirigintzako araudi partikularraren 54.2.2, 57. eta 58.3 artikuluei dagokienez. Aldaketaren sustatzailea Nabadia ENS (707 NA) izan zen.
Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintzako araudia eta katalogoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Hirigintzako araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Erriberrin, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2604852