89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ordenantza fiskala, arautzen duena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2026ko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena Odietako Udalaren lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek hura azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan (Odieta), 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2605233