89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Zerga-tasak eta karga-tasak 2026rako

Lanzko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen gainekoa, horiek aplika daitezen 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa), interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legediarekin.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,27, katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueraren gaineko zerga: maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuotak aplikatuko dira.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Karga-tasa aplikagarria, %8.

TASAK EDO PREZIO PUBLIKOAK

–Herri-lurzatien errentamendua: 16 euro erreguko.

–Hilerriko zerbitzua: 3 euro familia bakoitzeko, urtearen barrenean heriotzarik gertatuz geroz.

–Telebista tasa: 10 euro familia bakoitzeko.

–Edateko uraren hornidurarako eta banaketarako prezio publikoen tarifa: 30 euroko (BEZa barne) kuota finkoa hargune bakoitzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lantzen, 2026ko apirilaren 14an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2605558