89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Imozko Udalak, 2026ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, honako lan-egutegi hau onetsi zuen Udalaren zerbitzuko langileentzat, eta egun baliogabe deklaratu zituen honako jaiegun hauek, 2026an epeak kontatzeari dagokionez:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 17a, 18a, 19a eta 20a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–2026ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Jendea hartzeko ordutegia.

Imozko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia da 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Urteko lanorduen banaketa.

1.592 ordukoa da Imozko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Lanaldi hori 7:00etatik 16:00etara egiten ahalko da.

–Onetsitako lan-egutegiaren arabera, Udaleko langileek izanen dituzte 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun.

Imotzen, 2026ko apirilaren 7an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2605163