89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2026rako zerga-tasak eta tasak

Genevillako Udalak, 2025eko abenduaren 23an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Genevillako Udalaren 2026ko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.

Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 27an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.

–Hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko udal indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, jarraikiz balio-gehikuntzaren sortzealdiari. Hain zuzen, izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20koa, alegia.

Tasei eta prezio publikoei dagokienez, erabaki da 2025eko tarifa berak uztea.

Genevillan, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2605643