89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea, 2026an

Aditzera ematen da 2026ko apirilaren 20tik ekainaren 1era izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2026ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 1ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2026ko apirilaren 10ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2605471