2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Deialdi hau iragartzen da, aurkez daitezen Berriobeitiko udal-mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluei (Botere Judizialari buruzko Legea) eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei (Bake Epaileei buruzko Erregelamendua).
Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten guztiek Udalaren bulegoetan aurkez ditzaten bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak, eta, haiekin batera, titulu akademikoa, eskarmentua eta merezimenduak jasotzen dituen espediente pertsonal bat (Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan eman zen argitara).
Berriobeitin, 2026ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2605577