89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko epea, 2026an

Honen bidez Bargotako herritarrei aditzera ematen zaie maiatzaren 2an hasi eta maiatzaren 31n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko maiatzaren 30ean kargatuko dira baimendutako banku-kontuetan.

Epe hori iragandakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak derrigorrezko diru-bilketarako agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Bargotan, 2026ko apirilaren 10ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2605474