89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 961., 962., 1000., 1001., 1002. eta 969. lurzatietan. Behin betiko onespena

Iragarkia argitara eman zen 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an, eta jendaurreko aldia iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

ERABAKI ZEN:

1.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Arbizuko Leziza etxe-saileko 1. poligonoko 961., 962., 1000., 1001., 1002. eta 969. lurzatien xehetasun-azterketa aldatzen duena, zeina Enean Arkitektura Estudioa Monente Arquitecturak idatzi eta Itsaso Ginea Berastegik sustatu baitu.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arbizun, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2604812