2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
2026ko zerga-tasak
Anueko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa), interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legediarekin.
Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,12.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
- %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
- %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako eta obra berrietarako, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra edo lehen etxebizitza bada, baita nekazaritza edo abeltzaintza enpresetarako eta enpresa txiki eta ertainetarako ere.
- %5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta exijitutako gutxieneko kuoten gainean.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira. Karga-tasa aplikagarria, %8.
Anuen, 2026ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.
Iragarkiaren kodea: L2605594