89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Borondatezko birpartzelazio proiektua, SU-2 sektorean. Behin betiko onespena

Adiosko Udalak 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat Adiosko SU-2 sektorean, Javier Rípodas Ansak, Juan Ansa Retak eta Adiosko Udalak sustatua eta Rodolfo Jareño Zuazuk eta Iñigo Araiz Ucar eta Pablo Floristán Ustárroz arkitektoek idatzia. Proiektuaren helburua da Adiosko Udal Plan Orokorraren bizitegi-lurzoru urbanizagarriaren SU-2 sektorearen kargak eta onurak ekitatez banatzea eta sektore hori birpartzelatzea, eta, horrela, lursailak berriro banatzea, plangintzarekin bat etor daitezen.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Adiosen, 2026ko apirilaren 10ean.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.

Iragarkiaren kodea: L2605457