2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza. Izendapena
Alkatetzaren 2026ko apirilaren 30eko ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Alkatetzaren 2025eko irailaren 18ko ebazpen baten bidez onetsi zen deialdi bat, bete zitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, Santakarako Udalerako.
Deialdia argitaratu zen 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9an.
Hautapen-prozesua izapideturik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin zuen 2026ko martxoaren 31n, eta hura argitara eman zen 2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an.
Egiaztatu da proposatutako izangaiek aurkeztu dituztela eskatzen diren agiriak eta betetzen dutela 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); hala bada, honako ebazpen hau ematen dut:
EBAZPENA:
1. Santakarako Udaleko funtzionario izendatzea Adrián Maali Centeno, 4 zenbakidun plazarako: zerbitzu anitzetako enplegatua.
2. Santakarako Udaleko funtzionario izendatzea Julián María Algarra Lizán, 5 zenbakidun plazarako: zerbitzu anitzetako enplegatua.
3. Izendatutakoek plazaz jabetu beharko dute behin ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean.
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario eta lan-kontratudun izateko, deialdia egin duen erakundean.
4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, zeinak hizpide baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Santakaran, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2606382