2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen 3 plaza betetzeko. Izendapen-proposamen osagarria
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen 3 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiarekin bat –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera. Izendapenak Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 16an hartutako erabakiaren bidez [JOB 16-FEB-26 (25/RH)] egin ziren, eta 2026ko 74. NAOn, urriaren 17koan, argitaratu.
Izendatutakoen artean, Victoria Sangüesa Azconak borondatezko eszedentzia eskatu zuen, lanpostua noiz hartu eta egun horretatik aitzina (2026ko apirilak 20). Deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen du izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela deialdiaren 9.4 zenbakian xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 20an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Izendapen proposamena osatzea, barne hartuta igoera txandako hurrengo izangaia, bete beharreko plazaren betekizunak betetzen baititu:
ABIZENAK ETA IZENA | PLAZA |
PASCUAL CALVO, MIGUEL | 1-407500-8 |
Epaimahaiaren proposamena ikusita, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
Eskatzea proposatutako izangaiari aurkez ditzala Iruñeko Udalaren erregistro orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, honako dokumentu hauek:
1. Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluetako baten jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena, edo, bestela, eskabidea aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko moduan egon izana ziurtatzen duen agiria.
2. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.
3. Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun edo arazo fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzekoa.
4. Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
5. Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2606226