89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Lekualdatze-lehiaketa berezia, zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza betetzeko. Izendapena

Cintruénigoko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 28an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 2an, erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, Cintruénigoko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko." Deialdia 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Alkatetzak 2026ko martxoaren 23an emandako 2026-0108 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien zerrenda onetsi zen, zehaztu zen non, noiz eta zein ordutan izanen zen lehen proba, eta izangaiei hartara agertzeko deia egin zitzaien. Ebazpen hori argitara eman zen erakundearen atarian deialdiari dagokion web-fitxan eta udaletxeko iragarki-taulan.

Hautaprobak amaituta, aurkeztu diren izangaien merezimenduak baloraturik eta plaza hutsen hautaketa egin ondoren, kalifikazio epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena egin du:

–Francisco Javier Garbayo Fuentes jauna-A80 plaza.

–Luis Moreno Aliaga jauna-A72 plaza.

Proposamen hori argitara eman da erakundearen atarian deialdiari dagokion web-fitxan eta udaletxeko iragarki-taulan, "Akta-Kontrataziorako izendapen proposamena" izeneko aktan.

Udaleko kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zen, eta hark txostena eman zuen 2026ko apirilaren 27an. Hartan, espedientearen aldeko fiskalizazioa egin zuen, eta baieztatu zuen kreditu egokia eta nahikoa dagoela plaza hori betetzeak dakartzan betebeharrak finantzatzeko, eta gastua horren arabera fiskalizatu.

Deialdiko 12.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da plazak lehiakideei esleitzea, bakoitzari dagokiona, interesdunen eskaeren arabera eta lehiaketan lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, izendapenak egin dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko manatu da.

Deialdiaren 12.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta eraginkortasun administratiboagatik komeni baita, bidezkoa da plazaz jabetzeko egun finko bat ezartzea.

Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Amaiera ematea Cintruénigoko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko prozedurari; plaza hutsak honako izangai hauei esleitu zaizkie:

ESLEITUTAKO PLAZAK

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

DEITURAK ETA IZENA

A80

Zerbitzu anitzetako enplegatua –igeltseroa–

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

GARBAYO FUENTES, FRANCISCO JAVIER

A72

Zerbitzu anitzetako enplegatua –urak–

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

MORENO ALIAGA, LUIS

2. Izendatutako lehiakideei adierazten zaie 2026ko maiatzaren 5ean jabetu beharko dutela esleitu zaien plazaz, 08:00etan.

3. Zerbitzu anitzetako enplegatuen lekualdatze-lehiaketa bereziko prozeduran, deialdiko A77 plaza (zerbitzu anitzetako enplegatua –iturgina–) bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangaiek ez baitute hori hautatu.

4. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Udaleko Langileria Alorrari eta udal kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 12.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta agintzea argitara dadila erakundearen atarian deialdiari dagokion web-fitxan eta iragarki-taulan.

6. Erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruénigon, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2606312