2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Udaltzainburua. Izendapena
Alkatearen 2026ko apirilaren 9ko 363. Ebazpenaren bidez, eta honako hauek betez: apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki Araubidearen Oinarriak ezartzen dituen Legea) eta azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea),
EBAZTEN DA:
Lehenbizikoa.–Iker Arroyo Arrosagaray Berriozarko udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin. Indarreko legerian ezarritako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta Udalaren gaur egungo indarreko aurrekontuan jasotako lansariak.
Bigarrena.–Izendapenak 2026ko apirilaren 13tik aurrera izanen du eragina, eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte, tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez bada. Kargua alkatetza honen mende egonen da zuzenean.
Hirugarrena.–Juan Ceballos Itoizi eskerrak ematea udaltzainburu gisa Berriozarri emandako zerbitzuagatik eta dedikazioagatik.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, Udal honen Pertsonaleko eta Poliziako alorrei eta Nafarroako Gobernuko Herritarren Segurtasunaren Arloari, horren berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Berriozarren, 2026ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2605453