89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BEIRE

Oposizio-lehiaketa murriztua, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat. Izendapen-proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak Joaquín Gorria Artaso izendatzeko proposamena egin du, bera baita hautaketa-prozesuan puntuaziorik handiena lortu duena, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.

Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 9. oinarrian aipatzen den dokumentazioa (deialdia argitaratu zen 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an).

Beiren, 2026ko apirilaren 28an.–Alkatea, Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2606282