2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Oposizioa, udaltzain-agenteen bi plaza betetzeko, plaza kopurua handitzeko aukerarekin. Izendapena
2023ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, deialdi bat, udaltzain-agenteen bi plaza (plaza kopurua handitzeko aukerarekin) betetzeko, oposizio bidez, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, bat etorriz deialdi horretako proben kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin, Barañaingo Udalak, udaltzain-agente izendatu ditu Iñaki Araque Unanua, Aitor Perales Moreno eta Aitor Navarro González, Barañaingo Udalaren zerbitzura aritu daitezen, 4.38, 4.32 eta 4.37 plazetara atxikita, hurrenez hurren, alkateak 2024ko abenduaren 9an emandako 1229/2014, 1230/2024 eta 1231/2024 ebazpenen bidez. Hori guztia, bat etorriz 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Barañainen, 2026ko apireilaren 20an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2606031