89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4D/2026 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Asociación de Restaurantes de la Verdura Tudelana izeneko enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000308; lehengo gordailu zenbakia: NA/473).

Onartu da aipatu elkarte horren desegitea gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ana María Beriain Apesteguia andreak egin zuen, 31/2026/000051 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2026ko otsailaren 6an egindako Batzar Orokor Bereziak aho batez erabaki zuen elkartea desegitea, eta, ondorioz, elkarteak galdu egiten du bere nortasun juridikoa.

Ziurtagiria Virgilio Martínez jaunak sinatuta dago, idazkaria baita, eta Luis Salcedo Irala batzarreko buru jaunak ontzat emana.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2026ko apirilaren 14an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2605678