89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

148/2026 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko ohiko prozesua garatzeko jarraibideak, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloak egiteko.

Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 11n emandako 40/2024 Foru Aginduak arautzen eta garatzen du ikasleak onartzeko prozesua, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan funts publikoekin finantzatutako ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduetan zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean baimena duten ikastetxe publikoetan eta entitate nahiz ikastetxe pribatuetan ikasketak egin ditzaten, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sisteman eskaintzen diren A, B eta C graduetan. Hala, foru agindu horren 4.5 artikuluak ezartzen du onartzeko prozesua aipatu foru aginduaren xede diren irakaskuntzen eta prestakuntzen arloko eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez garatuko dela, eta, besteak beste, prozesu horren jarraibideak eta garatzeko modua jasoko dituela.

Ikasleak Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko ohiko prozesua apiriletik uztailera bitarte egiten da, biak barne. Horretarako, ohiko prozesu hori garatzeko jarraibideen ebazpena eman da, 2026-2027 ikasturtean erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuaren egutegia onetsi ondoren, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenaren bidez.

Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz (foru dekretu horrek ezarri zuen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1.º Ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ohiko onartze prozesua garatzeko jarraibideak onestea, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloak egiteko 2026-2027 ikasturtean. Ebazpen honen eranskinean daude jasota.

2.º Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atalera, Zerbitzu Osagarrien Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3.º Ebazpen honen eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4.º Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTEAN LANBIDE HEZIKETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO ERDI MAILAKO ZIKLOAK EGITEKO OHIKO ONARTZE PROZESUA GARATZEKO JARRAIBIDEAK. AURREZ AURREKO MODALITATEA

Alderdi orokorrak.

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuari dagokionez, foru agindu honetan xedatutakoa da aplikatzekoa: 40/2024 Foru Agindua, apirilaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Horren bidez, ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua arautu eta garatzen da, funts publikoen bidezko irakaskuntzak egiteko, aurrez aurreko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta orobat, ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatuetan eta entitateetan, Nafarroako Foru Komunitatean baimenduetan, aurrez aurreko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako Sistemako A, B, eta C graduei dagozkien irakaskuntzak egiteko.

2. Erdi eta goi mailako zikloetara sartzeko betekizunak apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 50., 58., 66. eta 74. artikuluetan ezarri dira.

Izena ematea.

3. Izena emateko eskabidea ikasleak aurkeztu beharko du, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoreek.

Ikasle bakoitzak izena emateko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar bezala beteta. Bertan, lehen aukera gisa hautatutako aukera adieraziko da, bai eta, gehienez, beste bost aukera ere, lehentasun ordenaren arabera. Eskabidean paratutako datu horiek eskabideak aurkezteko epe arrunta bukatu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

Ohiko onarpen prozesuan izena emateko epea agorturik, ez dira inola ere aldatzen ahalko hautatu diren aukerak (adierazitako aukerak ezabatzea, aukera berriak gehitzea, hautatu den aukerako hizkuntza aldatzea, hautatu den aukerako ikastetxea aldatzea, hautatu den aukerako txanda aldatzea, hautatu den aukerako maila aldatzea, hautatu diren aukeren lehentasun ordena aldatzea, etab.).

4. 2. mailako aukerak adierazi beharko dira bakarrik ikasleak hautatu duen zikloko lehen maila egin badu edo hautatu duen zikloko bigarren mailara sartzeko aukera ematen duten lanbide modulu erkide nahikoa dituen beste ziklo bat egin badu. Ikasle batek bigarren mailako aukerak hautatzen baditu bigarren mailara sartzeko aukerarik izan gabe, ez du aukera horretan parte hartuko, eta ezin izanen du aukera aldatu.

Ziklo bateko bigarren mailako aukera bat eskatu duen ikasle batek zalantza badu bigarren mailara igaroko den ala ez, inprimaki berean eskatzen ahalko ditu, aukera moduan, bai zikloko lehen maila eta baita zikloko bigarren maila ere. Horrelakoetan, ikasleak hautara dituen 6 aukeretatik bi hautatu dituela zenbatuko da.

5. Batxilergoko irakaskuntzetan sartzeko prozesuan izena emateko eskabidea aurkeztu duten ikasleek Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan sartzeko prozesuan izena emateko eskabidea aurkezten ahalko dute ere. Kasu horretan, bi onartze prozesutan parte hartuko dute, eta horietako bakoitza bere egutegiaren eta berariazko jarraibide ezberdinen bitartez arautuko da.

6. Eskatzaileak erdi mailako zikloetara eta goi mailako zikloetara sartzeko baldintzak betetzen baditu, bi eskabide aurkezten ahalko ditu, erdi mailako zikloetan sartzeko ohiko prozesuan izena emateko bat eta goi mailako zikloetan sartzeko ohiko prozesuan izena emateko beste bat. Kasu horretan, bi onartze prozesutan parte hartuko du, eta horietako bakoitza bere egutegiaren eta berariazko jarraibide ezberdinen bitartez arautuko da.

7. Erdi mailako heziketa zikloetan izena emateko eskabidea aurkezteko moduak:

a) Telematikoki, online, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitu duen webgunean, hots, "Educa" atarian. Ikaslea, adinez nagusia bada, edo, bestela, guraso ahala duten gurasoek edo ikaslearen legezko tutoreek, bi modutara aurkezten ahalko dute izena emateko eskabide telematikoa:

–2025-2026an matrikulatuta egon den Nafarroako ikastetxe publiko edo itunduaren bitartez, lehenik aukeratutako zikloa eskaintzen duen ikastetxea edozein dela ere.

–Bere kabuz, zuzenean "Educa" atariaren bitartez, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxera zuzendua.

b) Aurrez aurre, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.

"Leihatila bakarraren" bidez egindako eskabide telematiko bidez, 2025-2026 ikasturtean ikaslea eskolatuta dagoen Nafarroako ikastetxean. Eskabidea ikasleak aurkeztuko du, adinez nagusia bada, edo, bestela, guraso ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek eginen dute.

8. 2025-2026 ikasturtean ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeek prozedura bat ezarri beharko dute, erdi mailako zikloetan sartzeko ohiko prozesuan izena eman nahi duten ikasleen taldeko tutoreekin batera, ikastetxeak telematikoki "leihatila bakarraren" bidez aurkeztu beharreko ikasleei izena emateko eskabidea osorik egin dadin, Educa kudeaketa sistemak emandako jarraibideak betez eta behar den dokumentazio guztiarekin.

Ikasleek 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dauden ikastetxean aurkeztu beharko dute izena emateko eskabidea aurkezteko behar diren agiri guztiak:

a) Erdi mailako zikloetan izena emateko inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta, hautatu diren aukerak jasotzen dituena. Jatorrizko ikastetxeak gordeko du eskabidea ohiko onarpen prozesua burutu arte.

b) Nortasun agiriaren fotokopia, bi aldeetatik.

c) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria:

–Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen ziurtagiria.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duen ikaslea dela egiaztatzen duen ziurtagiria (ikastetxeko orientatzaileak sinatua).

9. 2025-2026 ikasturtean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak aurkeztuko du izena emateko eskabidea, telematikoki Educa atarian, "Onartzea → Aurreinskripzioa → Leihatila bakarra" izapidearen bitartez eta lehenik hautatu den aukerako ikastetxeari zuzendua, betiere jarraian adierazi dena eta eranskin honetako hurrengo jarraibideak betez:

a) Izena emateko inprimakia, beteta, hautatu diren erdi mailako zikloen aukerekin. Ikasleak jatorrizko ikastetxean entregatu beharko du inprimakia, beteta eta sinatua, hautatu dituen aukerak jasota uzteko, eta jatorrizko ikastetxeak gordeko du inprimakia ohiko onarpen prozesua burutu arte, egin litezkeen erreklamazio posibleak ebazteko helburuz. Izena emateko inprimakia aurkezteari dagokionez, inprimakia baliozkotzat eta eraginkortzat hartuko da, ikasle adingabeen kasuan, hauetakoren bat betetzen badu:

–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin".

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik ondorioztatu beharko da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Jatorrizko ikastetxeak, izena emateko eskabidea telematikoki egitean "leihatila bakarraren" bitartez, Educa atalean hautatu beharko ditu izena emateko inprimakian adierazi diren aukerak eta horien lehentasun ordena, izena emateko gainerako datuekin batera; ez da beharrezkoa izanen izena emateko inprimaki betea eranstea.

Adierazitako aukerak eta lehentasun ordena ezin dira aldatu ohiko onarpen prozesuan izena emateko epea agortu ondoren.

b) Copia del documento de identidad (DNI/NIE/Pasaporte). Ohiko onarpen prozesuan izena emateko epe barruan aurkeztu behar da, bi aldeetatik, eta ikastetxeak eskabide telematikoari erantsiko dio.

c) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria, hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo desgaitasunagatik. Eskabide telematikoari ikaspostua gordetzeko dagokion egiaztagiriaren kopia bat erantsiko zaio (eranskin honetako hurrengo apartatuko jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik"). Egiaztagiri hori onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan entregatuko da, batez ere hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostua gordetzeko egiaztagiria, ikastetxeak aurkeztu behar baitu ikastetxeko orientatzaileak sinatu ondoren. Ikaspostua gordetzeko beste bi kasuetarako egiaztagiria ere izena emateko epe barruan entregatuko da, ahal bada, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

d) Erdi mailako zikloetara sartzeko nota. DBHko graduatu titulua lortzeko azken maila egiten ari diren ikasleek ez dute aurkezten ahalko onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan, ikasturtea oraindik burutu gabe egonen delako. Sartzeko nota ofizioz gehituko du Educa kudeaketa sistemak izena emateko eskabidean ikasturtea burutu ondoren eta jatorrizko ikastetxeak Educa atarian azken kalifikazioak erregistratu ondoren. Horretarako azken eguna 2026ko ekainaren 22a izanen da.

10. "Leihatila bakarraren" bidez egiten diren eskabide telematikoak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, izapidea bukatu behar da dokumentazioa erantsiz eta "Aurkeztu" botoia sakatuz.

"Aurkeztu" botoia sakatu ezean, eskabide telematikoa "Zirriborro" egoeran geldituko da, hots, aurkeztu gabe, eta ez da eskabide baliozkotzat eta eraginkortzat joko eta, beraz, ez du onartzeko prozesuan parte hartuko.

Aurkeztu ondoren, ikastetxeak eskabidearen frogagiria inprimatuko du; kopia bat ikastetxean gordeko du eta beste kopia bat ikasleari emanen dio, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso ahala duten gurasoei edo haren legezko tutoreei.

Ikasleak berak, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoreek autonomoki egindako izena emateko eskabide telematikoa.

11. Aurreko jarraibideetan aipatzen diren ikasleek izena emateko eskabide telematikoa beren kabuz egiteko aukera izanen dute ere, adinez nagusiak badira, edo, adingabeak badira, guraso ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek egiten ahalko dute, zuzenean "Educa" atarian.

Halaber, beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetan eskolatuta egon diren ikasleek Nafarroako erdi mailako zikloetan izena emateko eskabide bat aurkeztu nahi badute, izena emateko eskabidea telematikoki egiten ahalko dute "Educa" atarian.

12. ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea’ tramitearen fitxan "Educa" atarirako esteka bat egonen da aktibo izena emateko epean zehar. Nafarroako Gobernuko tramiteen fitxa hori helbide honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea

13. Izena emateko eskabide telematikoa egiteko "Educa" atarira sartzeko "Educa erabiltzaile izena eta pasahitza" kodeak beharko dira (azken urteetan Nafarroan eskolatuta egon diren ikasleek bakarrik dituzte) edo Espainiako Gobernuaren "Cl@ve identifikazio sistemako" kodeak (halakorik ez izatekotan, webgune honetan aipatzen diren erregistro modalitateetako baten bidez egin daiteke erregistroa: https://clave.gob.es/registro/como-puedo-registrarme).

14. Izena emateko eskabide telematikoa hautatu den lehen aukerako ikastetxeari zuzendua egonen da. Ez da beharrezkoa izanen bete den izena emateko inprimakia eranstea; izan ere, eskatzen diren datuak "Educa" atalean sartzen dira zuzenean. Aldiz, agiri hauek erantsi beharko dira:

a) Nortasun agiriaren fotokopia, bi aldeetatik.

b) Erdi mailako zikloetara sartzeko notaren kopia edo sartzeko baldintza betetzearen kopia.

c) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria:

–Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen ziurtagiria.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duen ikaslea izatearen ziurtagiria (burutu dituen ikasketen ikastetxeko orientatzaileak sinatua, hori izanik erdi mailako zikloetara sartzeko baldintza).

15. Izena emateko eskabide telematikoa "Educa" atarian ageri diren jarraibideak betez eginen da, eta "Educa" atarian sartuko dira zuzenen eskatzen diren datuak. Eskabidea hautatu den lehen aukerako ikastetxeari zuzenduko zaio, eta jarraian ageri diren eranskin honetako jarraibideak bete beharko dira erantsi beharreko agiriei dagokienez.

a) Izena emateko inprimakia. Ez da beharrezkoa inprimaki hau eranstea izena emateko eskabide telematikoa egitean; izan ere, datu pertsonalak, sartzeko datuak eta hautatu diren aukerak eta lehentasun ordena "Educa" atarian adierazten dira zuzenean.

Adierazitako aukerak eta lehentasun ordena ezin dira aldatu ohiko onarpen prozesuan izena emateko epea agortu ondoren.

b) Erdi mailako zikloetara sartzeko nota. Nafarroan DBHko graduatu titulua lortzeko azken maila egiten ari diren ikasleek ez dute aurkezten ahalko ohiko onarpen prozesuan izena emateko epe barruan, ikasturtea oraindik burutu gabe egonen delako. Sartzeko nota, ofizioz gehituko du Educa kudeaketa sistemak izena emateko eskabidean, ikasturtea burutu ondoren eta jatorrizko ikastetxeak Educa atarian azken kalifikazioak erregistratu ondoren. Horretarako azken eguna 2026ko ekainaren 22a izanen da.

Erdi mailako zikloetara sartzeko derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko beste titulu bat (lanbide heziketako teknikaria, arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria, kirol irakaskuntzetako teknikaria, batxilergoa) aurkezten duten ikasleek, betiere ikasketa horiek Nafarroan egin badituzte 2025-2026 aurretiko ikasturteetan edo 2025-2026 ikasturtean azken maila egiten ari badira, ez dute sartzeko nota erantsi beharko, Educa kudeaketa sistemak sartuko baitu, ofizioz, aurreko ikasturteetako sartzeko batez besteko nota, edo jatorrizko ikastetxeak Educa atarian erregistratu duen sartzeko nota (horretarako epemuga 2026ko ekainaren 22a izanik) ikasketak 2025-2026 ikasturtean burutzen ari badira.

Erdi mailako zikloetara sartzeko beste autonomia erkidego batzuetako tituluak, 2025-2026 ikasturtean beste autonomia erkidego batzuetan lortzen diren tituluak, Espainiako titulazioekiko homologazioak (horren barne direla ikasketak beste herrialde batean egin dituzten pertsonak eta DBH beste herrialde batean burutu duten ikasleak), baldintzapeko izen ematearen agiriak edo unibertsitate tituluak aurkezten dituzten ikasleek titulu/homologazio/agiri horren kopia erantsi beharko dute eta, egokia bada, dagokien sartzeko notaren ziurtagiria ere, erdi mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan. Titulu horiek 2025-2026 ikasturtean lortuko badira, dokumentazioa Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean aurkeztu beharko da.

c) Nortasun agiriaren kopia (NAN/AIZ/Pasaportea). Onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan erantsi behar da, bi aldeetatik.

d) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria, hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo desgaitasunagatik. Eskabide telematikoari ikaspostua gordetzeko dagokion egiaztagiriaren kopia bat erantsiko zaio (eranskin honetako hurrengo apartatuko jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik"). Egiaztagiri hori ohiko onarpen prozesuan izena emateko epe barruan erantsiko da, batez ere hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostua gordetzeko egiaztagiria, ikastetxeak aurkeztu behar baitu ikastetxeko orientatzaileak sinatu ondoren. Ikaspostua gordetzeko beste bi kasuetarako egiaztagiria ere izena emateko epe barruan erantsiko da, ahal bada, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

16. "Educa" atariaren bidez egiten diren eskabide telematikoak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, eskatzaileak izapidea bukatu behar du dokumentazioa erantsiz eta "Aurkeztu" botoia sakatuz.

"Aurkeztu" botoia sakatu ezean, eskabide telematikoa "Zirriborro" egoeran geldituko da, hots, aurkeztu gabe, eta ez da eskabide baliozkotzat eta eraginkortzat joko eta, beraz, ez du onartzeko prozesuan parte hartuko.

Aurkeztu ondoren ("Aurkeztu" botoia sakatu ondoren), izena emateko eskabidearen frogagiri bat deskargatzen ahalko da.

Ikasleak berak, adinez nagusia bada, edo, adingabea bada, guraso ahala duten gurasoek edo haren legezko tutoreek aurrez aurre egindako izena emateko eskabidea.

17. Hala nahi duten ikasleek eta izena emateko eskabidea telematikoki egin ezin dutenek aurrez aurre aurkeztuko dute eskabidea lehen aukeran hautatu duten zikloa eskaintzen duen ikastetxean.

18. ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea’ tramitearen fitxan dago izena emateko eskabidea aurrez aurre egiteko behar den informazioa eta dokumentazioa, besteak beste, izena emateko inprimakia. Nafarroako Gobernuko tramiteen fitxa hori helbide honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea

19. Izena emateko aurrez aurreko eskabidea hautatu den lehen aukerako ikastetxean eginen da. Izena emateko inprimakia beteta aurkeztu beharko da, jarraian adierazi den dokumentazioarekin batera:

a) Nortasun agiriaren fotokopia, bi aldeetatik.

b) Erdi mailako zikloetara sartzeko notaren kopia edo sartzeko baldintza betetzearen kopia.

c) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria:

–Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen ziurtagiria.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duen ikaslea izatearen ziurtagiria (burutu dituen ikasketen ikastetxeko orientatzaileak sinatua, hori izanik erdi mailako zikloetara sartzeko baldintza).

20. Aurreko jarraibidean aipatzen den dokumentazioa aurkezteko, jarraian ageri diren eranskin honetako jarraibideak bete beharko dira:

a) Izena emateko inprimakia. Behar bezala beteta aurkeztu beharko da izena emateko eskabidea aurrez aurre egitean; izan ere, datu pertsonalak, sartzeko datuak eta hautatu diren aukerak eta lehentasun ordena izena emateko inprimaki horretan adierazten dira.

Inprimakia, beteta eta sinatuta, hautatu den lehen aukerako ikastetxean entregatu beharko da. Izena emateko inprimakia aurkezteari dagokionez, inprimakia baliozkotzat eta eraginkortzat hartuko da, ikasle adingabeen kasuan, hauetakoren bat betetzen badu:

–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin".

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik ondorioztatu beharko da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Adierazitako aukerak eta lehentasun ordena ezin dira aldatu ohiko onarpen prozesuan izena emateko epea agortu ondoren.

b) Erdi mailako zikloetara sartzeko nota. Nafarroan DBHko graduatu titulua lortzeko azken maila egiten ari diren ikasleek ez dute aurkezten ahalko ohiko onarpen prozesuan izena emateko epe barruan, ikasturtea oraindik burutu gabe egonen delako. Sartzeko nota, ofizioz gehituko du Educa kudeaketa sistemak izena emateko eskabidean, ikasturtea burutu ondoren eta jatorrizko ikastetxeak Educa atarian azken kalifikazioak erregistratu ondoren. Horretarako azken eguna 2026ko ekainaren 22a izanen da.

Erdi mailako zikloetara sartzeko derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko beste titulu bat (lanbide heziketako teknikaria, arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria, kirol irakaskuntzetako teknikaria, batxilergoa) aurkezten duten ikasleek, betiere ikasketa horiek Nafarroan egin badituzte 2025-2026 aurretiko ikasturteetan edo 2025-2026 ikasturtean azken maila egiten ari badira, ez dute sartzeko nota erantsi beharko, Educa kudeaketa sistemak sartuko baitu, ofizioz, aurreko ikasturteetako sartzeko batez besteko nota, edo jatorrizko ikastetxeak Educa atarian erregistratu duen sartzeko nota (horretarako epemuga 2026ko ekainaren 22a izanik) ikasketak 2025-2026 ikasturtean burutzen ari badira.

Erdi mailako zikloetara sartzeko beste autonomia erkidego batzuetako tituluak, 2025-2026 ikasturtean beste autonomia erkidego batzuetan lortzen diren tituluak, Espainiako titulazioekiko homologazioak (horren barne direla ikasketak beste herrialde batean egin dituzten pertsonak eta DBH beste herrialde batean burutu duten ikasleak), baldintzapeko izen ematearen agiriak edo unibertsitate tituluak aurkezten dituzten ikasleek titulu/homologazio/agiri horren kopia erantsi beharko dute eta, egokia bada, dagokien sartzeko notaren ziurtagiria ere, erdi mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan. Titulu horiek 2025-2026 ikasturtean lortuko badira, dokumentazioa Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean aurkeztu beharko da.

c) Nortasun agiriaren kopia (NAN/AIZ/Pasaportea). Onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan aurkeztu behar da, bi aldeetatik.

d) Hala badagokio, ikaspostua gordetzeko egiaztagiria, hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo desgaitasunagatik. Eskabide telematikoari ikaspostua gordetzeko dagokion egiaztagiriaren kopia bat erantsiko zaio (eranskin honetako hurrengo apartatuko jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik"). Egiaztagiri hori ohiko onarpen prozesuan izena emateko epe barruan erantsiko da, batez ere hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostua gordetzeko egiaztagiria, ikastetxeak aurkeztu behar baitu ikastetxeko orientatzaileak sinatu ondoren. Ikaspostua gordetzeko beste bi kasuetarako egiaztagiria ere izena emateko epe barruan erantsiko da, ahal bada, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako dokumentazioa aurkezteko beste bi epeetako batean.

21. Izena emateko eskabidea aurrez aurre aurkeztu ondoren, ikastetxeek izena emateko eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria emanen diote eskatzaileari, edo eskabidearen fotokopia zigilua eta sarrera data jarrita, eta horrek ere izena emateko eskabidea aurkeztu izanaren frogagiri gisa balioko du.

Onarpen prozesuan parte hartzea.

22. Onarpen prozesuan parte hartuko dute ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean bi aukera hauetako bat egin duten eskatzaileek:

a) Eskabide telematikoa egitea. Educan "aurkeztuta" bezala agertu behar da (zirriborroak diren eskaera telematikoak ez dira aurkeztutako izena emateko eskaeratzat joko), izena emateko eskaera telematikoki aurkezten bada.

b) Izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea, eskaera aurrez aurre egiten bada.

Gainera, bi kasuetan, nortasun agiriaren kopia ezarritako epeetan aurkeztu behar izanen da, eta dagozkion sartzeko baldintzak bete izana egiaztatu behar izanen da.

23. Ez dute onartzeko prozesuan parte hartuko onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epea agortzean bi kasu hauetako batean dauden eskatzaileek:

a) Eskabide telematikoa egin eta eskabide hori "zirriborro" egoeran agertzea Educa atarian, izena emateko eskabidea telematikoki egin dutenen kasuan.

b) Eskabide telematikoa behar bezala egin edo izena emateko inprimakia behar bezala aurkeztea eta ez aurkeztea, ezarritako epe barruan, nortasun agiriaren kopia eta dagozkion sartzeko baldintzak bete izanaren egiaztagiria.

24. Izena emateko ohiko epea otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritakoa da. Aurreko paragrafoan aipaturiko epeak izena emateko ohiko epea eta aipatu ebazpenean adierazten diren agiriak aurkezteko bi epeak dira.

Erdi mailako zikloetan izena emateko eskabidean adierazi behar diren aukeren alderdi komunak.

25. Erdi mailako zikloetan izena emateko eskabideetan Lanbide Heziketako nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetako aukerak adierazten ahalko dira soil-soilik. Izena emateko eskabide horietan goi mailako zikloetako edo beste irakaskuntzetako aukerak adierazten badira, eskabidea jaso duen ikastetxeak ez ditu erregistratuko Educako izen ematean.

26. Izena emateko eskabidean lehentasunaren araberako hurrenkeran adieraziko dira aukerak; hala, 1. aukera lehentasun handienekoa izanen da eta 6. aukera lehentasun txikienekoa. Adierazten den lehentasun hurrenkera garrantzitsua da onartze prozesuan ikaspostuak esleitzeko:

–Onartze prozesuko zerrendetan onartutako pertsonak ahalik eta lehentasun handieneko aukeran izanen dira onartuak zerrenda bakoitzean (kasuan kasuko onartze prozesuko onarpen irizpideak aplikaturik), halako moduan non aukera jakin batean onartutako pertsona ezin baita onartua izan lehentasun txikiagoko aukera batean.

–‘Aukera hobetzea’ prozesua: norbait lehentasun txikiagoko aukera batean onartua izan bada, lortutako ikaspostuan matrikula egiterakoan ‘aukera hobetzea’ edo ‘aukera ez hobetzea’ hautatzen ahalko du. Matrikula egiterakoan ‘aukera hobetzea’ hautatu bada, horrek esan nahi du jarraituko duela parte hartzen onartze prozesuko hurrengo zerrendetan, halakorik bada, eta, beraz, ikaspostua lor lezakeela lehentasun handiagoko aukera batean. Ikaspostu bat lortuz gero ezin da hautatu lehentasun txikiagoa duen beste bat.

27. Aukera batek elementu hauek guztiak biltzen ditu:

–Lanbide Heziketako ikastetxea.

–Erdi mailako heziketa zikloa.

–Maila: lehen maila edo bigarren maila.

–Ikasteko hizkuntza: gaztelania (G) / euskara (D) / gaztelania, elebiduna (G-elebiduna) / euskara, elebiduna (D-elebiduna).

–Txanda: goizekoa / arratsaldekoa / goizekoa, arratsaldeko ordu batzuekin / arratsaldekoa, goizeko ordu batzuekin / goiz eta arratsaldez denbora bera.

28. Aukera baten osagai guztiak hautatzeko erabil daitekeen informazio ofizial bakarra, lehen mailako aukeren kasuan, 2026-2027 ikasturteko eskaintzari buruzko liburuxka ofizialek dakarten informazioa da. Liburuxka horiek Hezkuntza Departamentuaren web orri hauetan eta Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoko tramite fitxa hauetan argitaratzen dira (izen emate telematikoa online egiten bada, informazio ofizial hori Educa atarian agertuko da):

–Hezkuntza Departamentuaren web orria:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ciclos-formativos

–Tramiteen fitxa: ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea’: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea.

Izena emateko eskabidean adierazi den helbide elektronikoa. Jakinarazpenak jasotzea.

29. EDUCAk onartzeko ohiko prozesuan bidaltzen dituen komunikazioak posta elektronikoz jasotzeko, ezinbestekoa eta nahitaezkoa izanen da izena emateko eskabidean aktibo dagoen helbide elektroniko baliodun bat adieraztea (bai eskabidea aurrez aurre egin bada eta baita telematikoki egin bada ere). Izena emateko eskabidean helbide elektroniko baliodun eta aktiborik ez adierazteak ekarriko du jakinarazpen horiek jasotzeari uko egitea.

30. Hautatu den lehen aukerako ikastetxeak jasoko ditu izena emateko eskabideak, bai telematikoki egin direnak, bai aurrez aurre egin direnak. Ikastetxe hori arduratuko da eskabideak onartzeko prozesua kudeatzeko erabiltzen den sistema informatikoan erregistratzeaz; posta elektronikoa izanen da komunikazio bide ofiziala, eta haren bidez jakinaraziko dizkio izen ematea erregistratzen duen ikastetxeak aurkeztutako izena emateko eskabidearekin lotutako gorabeherak eskabidea aurkeztu duen pertsonari.

31. Aurreko jarraibideetan aipatzen diren komunikazioak eta EDUCAk ematen dituen gainerako komunikazioak onartzeko ohiko prozesuko komunikazioak izanen dira, eta eskatzailearen izena emateko eskabidearen izapidetzea errazte aldera eginen dira. Komunikazio horiek ez dituzte inola ere ordezkatuko erdi mailako zikloetan sartzeko ohiko prozesuan ikaspostua eskatzen duen pertsonaren erantzukizuna eta parte hartze aktiboa, prozesu hori erregulatzen duen araudiaren eta 2026-2027 ikasturteko onartze prozesua garatzen duten egutegiaren eta jarraibideen arabera. Araudi horretan zehazten dira onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epea eta dokumentazioa aurkezteko beste bi epeak ere, aurkeztu den izena emateko eskabidean zuzenketaren bat egin behar izatekotan.

Kasuan kasuko sarrerako baldintza adierazteko jarraibideak.

32. Izena emateko eskabidean sarrerako baldintza adierazi beharko da, eta, hala badagokio, eskatutako irakaskuntzak eta mailak egiteko beste baldintza batzuk ere bai, baldin badaude. Sarrerako baldintzak, betekizunak eta nota honako data hauetan frogatu beharko dira:

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazten den onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan, data horretan sartzeko baldintzak, betekizunak eta nota betetzen dituzten pertsonen kasuan.

–Aipatu ebazpenean adierazten diren ekaineko epeetan, 2025-2026 ikasturteko ikasketak edo probak izena emateko epea agortu ondoren burutzen dituzten pertsonen kasuan.

Sartzeko notaren egiaztapenari dagokionez, eranskin honen 9.d), 15.b) eta 19.b) jarraibideetan xedatutakoa kontuan hartu beharko da.

33. Adieraziko da zer motatako irakaskuntzetan izena eman nahi den:

–‘Lanbide Heziketa’, Lanbide Heziketako zikloetako aukerak bakarrik hautatu nahi badira.

–‘Arte Plastikoak eta Diseinua’, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukerak bakarrik hautatu nahi badira.

–‘Lanbide Heziketa’ eta ‘Arte Plastikoak eta Diseinua’, bai Lanbide Heziketako zikloak bai Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak hautatu nahi badira.

34. Sarrerako baldintza gisa adierazi behar da norberak daukan maila akademiko handieneko titulazioa, ohiko onartze prozesuan hari dagokion sarrera taldean egoteko. Aurrekoa betetzen ez bada, izena emateko eskabidea ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

Batxilergo titulua homologatu duten edo homologazio bidean duten (eta baldintzapeko izen ematearen agiria duten) ikasleek, DBHko graduatu tituluaren homologazioa ere baldin badute edo homologazio bidean badute (eta baldintzapeko izen ematearen agiria badute), onartze prozesuan parte hartu beharko dute maila akademiko altueneko tituluaren homologazioarekin edo baldintzapeko izena emateko agiriarekin, hots, batxilergoari dagokiona.

Era berean, onartze prozesuan sarrera probaren bitartez parte hartzen dutenek sarrerako baldintza gisa adierazi behar dute maila akademiko handieneko ikasketak egiteko bidea ematen duen proba, onartze prozesuan hari dagokion sarrera taldean egoteko. Aurrekoa betetzen ez bada, izena emateko eskabidea ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

35. Izena emateko inprimakian ez da eskatzen ahalko sartzeko beste baldintza batzuen bidezko erdi mailako ziklorik; salbuespen bakarra izanen dira 2. mailako profesionaltasun ziurtagiri baten bidez ziurtagiri hori barne duen ziklo batera sartzen diren pertsonak, gainerako erdi mailako aukeretara sartzeko beste baldintza bat bete beharko dutelarik, aukera ezberdinak adierazten badituzte.

36. DBHko graduatu titulua baino maila akademiko handiagoko titulua duen pertsonak, edo hura 2025-2026 ikasturtean eskuratzea ahalbidetzen duen mailan matrikulaturik dagoenak, izena emateko eskabidean aipatu egin beharko du hori sarrerako baldintza gisa, onartze prozesuaren barnean hari dagokion sarrera taldean parte har dezan. Aurrekoa betetzen ez bada, izena emateko eskabidea ofizioz baliogabetuko da, edo, ikaspostua lortuz gero, hura galduko da.

37. Sarrerako baldintza behar bezala adieraztea ziurtatzeko, informazio gida bat jarriko da eskura ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea’ tramitearen fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea.

Sartzeko nota aurkezten den titulazioak/ziurtagiriak egiaztatzen duena izanen da. Sartzeko baldintza moduan erabiltzen diren ikasketak/probak 2025-2026 ikasturtean burutzen/egiten badira, ez da beharrezkoa izanen izena emateko epean adieraztea. Aldiz, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazitako datetan egiaztatu beharko da, eranskin honen 9.d), 15.b) eta 19.b) jarraibideetan xedatutakoarekin bat.

Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako zikloetako aukerak.

38. Arte plastikoetako eta diseinuko zikloetako aukerak eskatzen dituztenek gaitasun artistikoaren probari dagokion atala bete beharko dute, eta hiru aukera hauetako bat adierazi:

–‘Erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba’, lehenagoko ikasturteetan erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba gainditu bada.

–‘Egiteke’, 2025-2026 ikasturtean egitekoa bada erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba; berariazko izen ematea egin behar da proba hori egiteko, eta tramite fitxa honetan dago informazioa:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

–‘Salbuetsia’, gaitasun artistikoaren proba egin beharretik salbuesteko baldintzaren bat betetzen bada. Baldintzak aurreko apartatuko tramite fitxan azaltzen dira.

Erdi mailako zikloen bigarren mailako aukerak.

39. Erdi mailako ziklo bateko 2. mailako aukerak eskatzen dituztenek "2. mailako izen ematea" atala bete beharko dute, eta bi aukera hauetako bat adierazi:

–‘Lehen maila gaindituta’: zikloko lehen mailako lanbide modulu guztiak gainditu badira edo gaindituko badira.

–‘2. mailara igotzeko moduan’: baldin eta, zikloko lehen mailako lanbide modulu guztiak gainditu ez badira ere, mailaz igotzeko betekizunak betetzen badira, martxoaren 5eko 21/2019 Aginduaren 20.5 artikuluan ezarriak (agindu horrek Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako ebaluazioa arautzen du).

40. Ziklo bateko bigarren mailako aukera bat eskatu duen ikasle batek zalantza badu bigarren mailara igaroko den ala ez, inprimaki berean eskatzen ahalko ditu, aukera moduan, bai zikloko lehen maila eta baita zikloko bigarren maila ere. Horrelakoetan, ikasleak hautara dituen 6 aukeretatik bi hautatu dituela zenbatuko da.

41. Erdi mailako zikloko bigarren mailan izena ematea eskatzeko, interesdunek frogatu behar dute Lanbide Heziketako titulu bateko gaitasun profesionaleko estandar guztiak (lehengo konpetentzia unitateak) betetzen dituztela, eta sartzeko baldintzak betetzen dituztela.

Izena emateko eskabidearen inprimakian ‘2. mailara igotzeko moduan’ aukera adierazi beharko dute. Beraz, lehentasunaren araberako zerrendan bigarren sarrera taldean egonen dira, sarrera nota daukan azken pertsonaren atzetik, eta 1 adierazi beharko dute sarrerako nota gisa; 2026-2027 ikasturterako onartze prozesuetan berdinketak hausteko erabiltzen den zozketaren arabera ordenatuko dira.

Izena emateko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

42. Izena emateko eskabidearen ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, deusetan galarazi gabe atzerritarren eskubidea espainiarren baldintza berberetan sartzeko derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman, halaxe xedatu baita Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.

43. Izena emateko eskabideari erantsi zaion dokumentazioa adierazi beharko da, ondorengo jarraibideetan xedatutakoa betez.

44. Hona, erdi mailako zikloetan izena emateko eskabideari nahitaez erantsi beharreko dokumentazioa:

a) Izena emateko inprimakia beteta (aurrez aurreko eskabidea) / Eskatzen diren datuak Educa atarian betetzea (eskabide telematikoa).

b) NAN/AIZ/Pasaportearen edo pareko agiri baten fotokopia (aurrez aurreko eskabidea eta eskabide telematikoa).

c) Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen agiria:

–Sarrerako baldintza gisa erabiltzen den tituluaren ziurtagiri akademikoaren fotokopia, batez besteko nota agertzen duena (tituluari eransten zaiona norgehiagoka bidezko sarrera prozesuetarako). Horrela frogatuko dira sarrerako betekizun akademikoak eta sarrerako nota. Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola kudeaketarako EDUCA sisteman. Informazioa eskola kudeaketarako EDUCA sisteman badago, ofizioz sartuko da izena emateko eskabidearen erregistroan.

–Atzerriko tituluak eta ikasketak DBHko graduatu tituluarekin edo batxiler tituluarekin homologatzeko agiriaren fotokopia.

–"Baldintzapeko izen ematearen agiria"ren fotokopia. Agiri horrek behar bezala beteta eta zigilua jarrita egon behar du.

–Erdi mailako zikloetarako sarrerako proba edo sarrerako ikastaroa edo goi mailako zikloetarako sarrerako proba edo sarrerako ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagirian agertuko da proban edo ikastaroan lortutako nota. Horrela frogatuko da sarrerako probaren edo ikastaroaren bidezko sarrerako baldintza, bai eta sarrerako nota ere. Dokumentazio hori aurkeztu beharko da baldin eta dakarren informazioa ez bada ageri eskola kudeaketarako EDUCA sisteman. Informazioa eskola kudeaketarako EDUCA sisteman badago, ofizioz sartuko da izena emateko eskabidearen erregistroan.

–25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proban GAI kalifikazioa lortu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, lortutako nota adierazita. Ziurtagirian ageri den nota erregistratuko da izena ematean, bi dezimalekin, ehunen hurbilenera biribilduta, eta, zenbakia bi ehunenen erdian badago, gora. Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola kudeaketarako EDUCA sisteman.

–2. mailako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, ziurtagiri hori erabat barne duen erdi mailako ziklora sartzeko betekizun moduan baliatuko dena.

–Adierazitako aukeren artean Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloren bat baldin badago: erdi mailako edo goi mailako gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren edo proba salbuetsita izatearen ziurtagiriaren fotokopia. Dokumentazio hori beti aurkeztu beharko da, ez dagoelako jasorik eskola kudeaketarako EDUCA sisteman.

45. Ikaspostua gordetzeko aukera izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

–Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak: hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, hurrengo apartatu honetako jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Desgaitasuna: desgaitasun egoera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, hurrengo apartatu honetako jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

–Hezkuntza laguntzako berariazko premia: hori frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia aurkeztuko da, hurrengo apartatu honetako jarraibideetan adierazitakoaren arabera: "Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik".

46. Nahitaezko dokumentazioa noiz aurkeztu:

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazten den onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan, data horretan sartzeko baldintzak, betekizunak eta nota betetzen dituzten eta aurkeztu beharreko dokumentazioa duten pertsonen kasuan.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean aurkeztu ez den dokumentazioa entregatzeko adierazten diren bi epeetako batean, ikasketak edo probak 2025-2026 ikasturtean, izena emateko epea agortu ondoren burutzen dituzten pertsonen kasuan; edo aurkeztu beharreko dokumentazioa izena emateko epea agortu ondoren eskuratzen duten pertsonen kasuan.

Dokumentazio hori adierazitako hiru epeetako baten barruan aurkeztu ezean, pertsonak ez du parte hartuko erdi mailako zikloetan sartzeko ohiko prozesuan.

47. Ikaspostua gordetzeko dokumentazioa noiz aurkeztu:

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean adierazten den onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epe barruan, data horretan aurkeztu beharreko dokumentazioa eskura duten pertsonen kasuan.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean aurkeztu ez den dokumentazioa entregatzeko adierazten diren bi epeetako batean. Ikastetxeak frogagiria emanen dio ikasleari.

Dokumentazio hori adierazitako hiru epeetako baten barruan aurkeztu ezean, ez dute aukerarik izanen erdi mailako zikloetan sartzeko ohiko prozesuan eskatutako ikaspostua gordetzeko.

Sartzeko baldintzak eta betekizunak aldatzea.

48. Izena emateko eskabidean adierazten diren sarrerako baldintzak, behin onartzeko ohiko prozesuan izena emateko epea agortuta, kasu hauetan soilik aldatzen ahalko dira:

a) 2025-2026 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko ikasketak egiten ari diren ikasleak (DBHko 4. maila, HBHa, oinarrizko ziklo bateko 2. maila, DBH titulua eskuratzeko proba). Ikasle horiek ez badute eskuratzen DBHko graduatu titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta baldintza gisa zikloetan sartzeko proba adierazi, baldin eta sarrera proba hori gainditu badute.

Kasu horretan, eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela DBHko graduatu titulua lortu 2025-2026 ikasturtean; ikasleak ez badu DBHko graduatu titulua lortu, EDUCAn ez da agertuko erdi mailako zikloetara sartzeko nota eta, beraz, sartzeko baldintza aldatzen ahalko da. Jatorrizko ikastetxeak ez baditu ikaslearen DBHko azken kalifikazioak EDUCA sisteman erregistratzen, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2025-2026 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, frogatzen duena ez duela eskuratu DBHko graduatu titulua.

b) 2025-2026 ikasturtean teknikari titulu bat (LH, Arte Plastikoak eta Diseinua edo Kirol Teknikaria) eskuratzeko ikasketak egiten ari diren ikasleak. Ikasle horiek ez badute eskuratzen teknikari titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta sartzeko beste baldintza bat adierazi.

Eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela teknikari titulua lortu 2025-2026 ikasturtean; ikasleak ez badu teknikari titulua lortu, EDUCAn ez da agertuko zikloko batez besteko nota eta, beraz, sartzeko baldintza aldatzen ahalko da. Jatorrizko ikastetxeak ez baditu ikaslearen ziklo hondarreko kalifikazioak EDUCA sisteman erregistratzen, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2025-2026 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, frogatzen duena ez duela eskuratu teknikari titulua.

c) 2025-2026 ikasturtean batxilergo titulua eskuratzeko ikasketak (batxilergoko 2. maila) egiten ari diren ikasleak. Ikasle horiek ez badute eskuratzen batxilergoko titulua, erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza aldatzen ahalko dute, eta sartzeko beste baldintza bat adierazi.

Eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA sisteman egiaztatu beharko du ikasleak ez duela batxilergoko titulua lortu 2025-2026 ikasturtean; ikasleak ez badu batxilergoko titulua lortu, EDUCAn ez da agertuko zikloko batez besteko nota eta, beraz, sartzeko baldintza aldatzen ahalko da. Jatorrizko ikastetxeak ez baditu ikaslearen ziklo hondarreko kalifikazioak EDUCA sisteman erregistratzen, ikasleak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, 2025-2026 ikasturtean ikasketak egin dituen ikastetxeak emana, frogatzen duena ez duela eskuratu batxilergoko titulua.

d) Lehenago aipatutakoen antzeko beste kasu batzuetan, izena emateko inprimakian adierazitako sarrerako baldintza frogatzerik ez dagoenean baina sarrerako beste baldintza bat frogatzen ahal denean, sarrerako baldintza aldatzen ahalko da, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak kasu bakoitzerako xedatutakoarekin bat.

49. Aurreko jarraibidea aipatzen diren kasuetan, sarrerako baldintza aldatzea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenak ekainean adierazten dituen bi epeetako batean eginen da, lehen aukerako ikastetxean.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik.

50. Desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostuak gordetzeko araudia apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9., 12., 13. eta 14. artikuluetan ezarrita dago.

51. Desgaitasuna izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoa da.

52. Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa, kontuan hartuta goi mailako edo errendimendu handiko zer mailako kirolariak diren, honako hau da:

a) Goi mailako kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, a) letra). Kirolaren Kontseilu Nagusiko buruaren ebazpenaren fotokopia, agertzen duena interesduna badagoela goi mailako kirolarien zerrendan, edo Kirolaren Kontseilu Nagusiak emandako ziurtagiriaren fotokopia.

b) Errendimendu handiko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, b) eta c) letrak). Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena, dagokion maila adierazita.

c) Errendimendu handiko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, d) letra). Nafarroako Kirolaren Institutuaren ziurtagiriaren fotokopia, edo beste autonomia erkidego bateko kirol administrazioaren ziurtagiriarena, egiaztatzen duena dagokion autonomia erkidegoan errendimendu handiko kirolaria dela.

d) Errendimendu handiko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, e), f) eta g) letrak). Kirolaren Kontseilu Nagusiaren ziurtagiriaren fotokopia, errendimendu handiko kirolaria dela egiaztatzen duena, dagokion maila adierazita.

e) Errendimendu handiko kirolaria (apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 13.6 artikulua, h) letra). Nafarroaren kasuan, Nafarroako Kirolaren Institutuak emandako ziurtagiriaren fotokopia, honako maila hauetakoren bateko kirolaria dela egiaztatzen duena (talde horretako maila handienetik txikienera): kirolari teknifikatua, kirolari kualifikatua, hobekuntzako kirolaria, oinarrizko errendimenduko kirolaria.

53. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik ikaspostuak gordetzea eskatzen ahal duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa, Educa kudeatzeko sistema guztiz garatu eta erdi mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, ‘Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria’ izanen da, 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeko orientatzaileak sinatua, eta agiri horretan egiaztatu beharko da ikasleak hezkuntza laguntzako berariazko premia duela eta 2025-2026 ikasturtean ohikoak ez diren hezkuntza neurri ezberdin bat behar izan duela.

Ikastetxeek ohiko onartze prozesuan hezkuntza laguntzako berariazko premia egiaztatzeko aukera emanen diete 2025-2026 ikasturtean ikastetxean matrikulatuta egon diren eta erdi mailako zikloetan sartzeko prozesuan izena eman duten ikasleei, baldin eta 2025-2026 ikasturtean ohikoak ez diren hezkuntza neurri ezberdinak behar izan badituzte. Helburu horretarako, jatorrizko ikastetxeek hala eskatzen duten eta erdi mailako zikloetan izena eman duten ikasleei emanen diete, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen barne prozedurari jarraituz, ‘Hezkuntza laguntzako berariazko premia duen ikasle izatearen egiaztagiria’ behar bezala beteta. Egiaztagiri hori nahikoa aurrerapenarekin entregatuko da, ikasleek garaiz aurkeztu ahal izateko.

54. Desgaitasuna izatearen, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatearen edo hezkuntza laguntzako berariazko premia izatearen egiaztagiria izena emateko eskabidea aurkeztu den lehen aukerako ikastetxean aurkeztuko da.

55. Dokumentazio hori izena emateko epean entregatu ez bada, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenak ekainean adierazten dituen bi epeetako batean entregatuko da.

Dokumentazio hori ezarritako epeetan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen ohiko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

56. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetako ikaspostu bat eman diezaiotela, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko premiagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

–Laugarrenik: ikaspostua gordetzea gutxiegi ageri den sexuko pertsona izateagatik.

Ikaspostua gordetzea gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat.

57. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 9. eta 15. artikuluek lanbide heziketako eskaintza bakoitzean gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzako ikaspostuak gordetzea arautzen dute. Ikaspostuak gordetzea ofizioz aplikatuko da izena emateko eskabideetan.

58. 2026-2027 ikasturterako eskaintzaren erdi mailako ziklo bakoitzean, gutxiegi ageri den sexutzat hartzen da 2026-2027 ikasturte aurreko hiru ikasturteetan matrikulatutako emakumezko ikasleen edo matrikulatutako gizonezko ikasleen ehunekoa %40 edo txikiagoa bada.

59. Gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzat honako ikaspostu hauek gordetzen dira:

a) Lanbide heziketako erdi mailako zikloak:

–Sei ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %10 edo txikiagoa bada.

–Lau ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %10etik gorakoa eta %25ekoa edo txikiagoa bada.

–Bi ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %25etik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa bada.

40/2024 Foru Aginduak, apirilaren 11koak, 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, onartzeko ohiko prozesuan gordetako ikaspostu horiek bereizita aplikatuko dira, esklusiban, DBHko edo horren pareko sarrera taldean. Gordetako ikaspostu horiek eskatzen dituen izangairik ez badago, ikaspostuak erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaizkie, dagokien taldean.

2026-2027 ikasturteko eskaintzaren dokumentazio ofizialean adierazten dira gehienez ere 12 ikasle sartu berri onartzen dituzten erdi mailako zikloak. Talde horietan, gutxien ageri den sexuko pertsonentzat gordetako ikaspostuak apartatu honetan adierazten direnen erdia izanen dira.

b) Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako graduak:

–Lau ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %20 edo txikiagoa bada.

–Bi ikaspostu, zikloan gutxiegi ageri den sexuaren ehunekoa %20tik gorakoa eta %40koa edo txikiagoa bada.

40/2024 Foru Aginduak, apirilaren 11koak, 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, onartzeko ohiko prozesuan gordetako ikaspostu horiek bereizita aplikatuko dira, esklusiban, DBHko edo horren pareko sarrera taldean. Gordetako ikaspostu horiek eskatzen dituen izangairik ez badago, ikaspostuak erreserbarik gabeko ikaspostu orokorrei gehituko zaizkie, dagokien taldean.

60. 2026-2027 ikasturtean erdi mailako zikloetan onartzeko ohiko prozesuan gutxiegi ageri den sexuko pertsonentzako ikaspostuak gordetzen dituzten erdi mailako zikloak eta ikasleen lehen mailako talde bakoitzerako gordetako ikaspostuen kopurua honako hauek dira:

ERDI MAILAKO ZIKLOAK

GORDETAKO IKASPOSTUAK

GIZONAK

GORDETAKO IKASPOSTUAK

EMAKUMEAK

Oliba olioak eta ardoak

2 ikaspostu

Merkataritzako jarduerak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Natura ingurunea ustiatzea eta kontserbatzea

4 ikaspostu

Inprimatutako produktu grafikorako laguntza

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Produktu grafiko interaktiborako laguntza

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Mendekotasuna duten pertsonei arreta egitea

4 ikaspostu

Zurgintza eta altzarigintza

6 ikaspostu / 3 ikaspostu 12 ikasleko taldean

Karrozeria

6 ikaspostu

Sukaldaritza eta gastronomia

2 ikaspostu

Elikagaiak merkaturatzea

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Jantzigintza eta moda

4 ikaspostu

Eraikuntza

6 ikaspostu

Erizaintzako zainketa lagungarriak

4 ikaspostu

Elikagaien prestakuntza

4 ikaspostu

Ibilgailu automobilen elektromekanika

6 ikaspostu

Osasun larrialdiak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Estetika eta edergintza

6 ikaspostu

Hondeaketak eta zundaketak

6 ikaspostu

Farmazia eta parafarmazia

4 ikaspostu

Forja-lan artistikoa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Kudeaketa Administratiboa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Ingurune naturaleko eta aisialdiko gidaria

2 ikaspostu

Inprimaketa grafikoa

4 ikaspostu

Instalazioa eta altzari hornikuntza

4 ikaspostu / 2 ikaspostu 12 ikasleko taldeetan

Beroa sortzeko instalazioak

6 ikaspostu / 3 ikaspostu 12 ikasleko taldeetan

Telekomunikazio instalazioak

6 ikaspostu

Instalazio elektrikoak eta automatikoak

6 ikaspostu

Hozteko eta girotzeko instalazioak

6 ikaspostu / 3 ikaspostu 12 ikasleko taldeetan

Lorezaintza eta loregintza

2 ikaspostu

Elektromekanikako mantentze lanak

6 ikaspostu

Mekanizazioa

6 ikaspostu

Laborategiko lanak

2 ikaspostu

Okintza, pastelgintza eta gozogintza

2 ikaspostu

Ile apainketa eta ilearen kosmetika

2 ikaspostu

Kimika instalazioa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Aurreinprimaketa digitala

2 ikaspostu

Nekazaritza ekologikoko ekoizpena

4 ikaspostu

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Uren tratamendurako sare eta araztegiak

6 ikaspostu

Harrizko erreprodukzio artistikoak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Serigrafia artistikoa

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Jatetxe arloko zerbitzuak

Ez da ikasposturik gordetzen

Ez da ikasposturik gordetzen

Sistema mikroinformatikoak eta sareak

4 ikaspostu

Soldadura eta galdaragintza

6 ikaspostu

Bideoa, disc-jockey-a eta soinua

2 ikaspostu

EDUCAn erregistratutako izen emateen behin-behineko egoera kontsultatzea.

61. 2026-2027 ikasturterako erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuaren egutegia onesten duen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean xedatzen den bezala, 2026ko maiatzaren 29tik aurrera, izena emateko eskaera bat aurrez aurre edo telematikoki aurkeztu duen pertsonak EDUCAn erregistratutako izen emateen datuak kontsultatzen ahalko ditu (EDUCAn erregistratutako izen emateen behin-behineko egoera kontsultatzea).

Kontsulta egiteko, ‘Educa’ atarira sartu behar da, izena emateko eskabideari lotutako erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez.

Zenbait ikastetxeren kasuan, data hori atzeratzea gerta liteke, izen emate asko egon badira edo erregistroan gorabeheraren bat izan bada. Hala bada, maiatzaren 29an iragarriko dira kontsultaren data berriak aipatu tramitearen fitxan.

62. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkezten ahalko dira lehen aukerako ikastetxean, ekainaren 1etik 5era bitarte, 14:00ak arte.

Epe horretan, izena emateko ohiko epean eskaera egin zutenek izena emateko ohiko epean aurkeztu ez zuten dokumentazioa aurkezten ahalko dute.

Educa kudeatzeko sistema erabat garatu eta erdi mailako zikloetan onartzeko prozesura egokitu arte, aurrez aurre aurkeztu beharko dira erreklamazioak eta/edo zuzenketak eta izena emateko ohiko epean aurkeztu ez zen dokumentazioa.

63. Erreklamazioa eta/edo zuzenketa aurkezten ahalko da baldin eta interesdunak edo haren gurasoek edo legezko tutoreek akatsen bat hautematen badute honako hauetakoren batean:

–Ikaslearen datu pertsonalak: izen-abizenak, NAN/AIZ/pasaportearen zenbakia, sexua, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoak.

–Desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premia izateagatik ikaspostua gordetzea eskatzeko laukitxoa markatzean okertzea.

–2025-2026 ikasturtean egindako ikasketetan eta sartzeko baldintzan okertzea.

–Gaitasun artistikoaren proba adieraztean okertzea (Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako aukera bat hautatu bada).

–Ikastetxeak gaizki jartzea izena emateko inprimakian hautatutako aukerak edo aukeren lehentasun ordena (aurrez aurre egindako izena emateko eskaeren kasuan soilik).

Erreklamazioak aurkezteko epean aurkezten ahal den ohiko epean aurkeztu gabeko dokumentazioa honako hau da (izena emateko inprimakia ezin da epe horretan aurkeztu):

–Nortasun agiriaren fotokopia.

–Erdi mailako zikloetara sartzeko ikasketen eta notaren ziurtagiria.

–Sartzeko probaren/ikastaroaren ziurtagiria eta gaitasun artistikoaren proba.

–Eskatutako ikaspostua gordetzeko egiaztagiria.

64. Erreklamatzeko eta/edo zuzentzeko epe horretan, ez da eskatzen ahalko aldatzeko izena emateko ohiko epean adierazitako aukerak edo horien lehentasun ordena.

65. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak egiteko epean, ofizioz zuzentzen ahalko dira izena emateko eskabideen Educako erregistroan administrazioak antzemandako akatsak.

66. Erreklamatzeko eta/edo zuzentzeko epea eta izena emateko ohiko epean aurkeztu ez zen dokumentazioa aurkezteko epea agortutakoan, izen ematearen erregistroak EDUCAn duen egoera baliatuko da onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda osatu eta argitaratzeko.

Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetara sartzeko nota.

67. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetara ohiko prozesuan sartzeko erabiliko den nota kalkulatzeko 40/2024 Foru Aginduak, apirilaren 11koak, ziklo horietara sartzeko prozesua arautzen duenak, 53. eta 61. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

68. Ikasleek zikloetan sartzeko betekizun gisa aurkezten diren ikasketak edo probak zer ikastetxetan gainditu dituzten, ikastetxe horrek kalkulatu beharko du sarrera nota, edo, bestela, jatorriko hezkuntza administrazioak.

Ikasleak aurkezten duen ikasketa ziurtagiriak jasotzen baditu sarrerako betekizun gisa adierazitako ikasketak osatzen dituzten ikasgai edo modulu guztietako kalifikazioak, baina ez badago sarrera nota gisa erabili beharreko batez besteko notarik, izena emateko eskabidea jasotzen duen ikastetxeak egin beharko du sarrera nota horren kalkulua, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak ezartzen duenaren arabera; horri buruzko zalantzarik izatekotan, izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek kontsulta egiten ahalko diote aipatu atalari ordenafp@educacion.navarra.es helbide elektronikoan.

Sartzeko nota egiaztatzen ez bada edo aurkeztu den dokumentazioarekin sartzeko nota bat kalkulatu ezin bada, izen ematearen ikastetxeak lauko kalifikazioa adieraziko du sartzeko nota gisa Educan erregistratzen duen izena emateko eskabidean.

69. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak, oinarrizko zikloak, helduentzako bigarren hezkuntzako (HBH) ikasketak eta erdi mailako zikloetara sartzeko ikastaroak ematen dituzten ikastetxeek 2025-2026 ikasturteko onarpen prozesuan parte hartzeko aukera emanen diete Nafarroako erdi mailako heziketa zikloetan izena eman duten ikasle eta ikasle ohiei. Helburu horretarako, ikastetxeek honela jardun beharko dute:

a) Ikasketak 2025-2026 aurreko ikasturteetan burutu dituzten ikasleen kasuan:

–Ikastetxeak ez baditu kalifikazioak EDUCA bidez kudeatzen, titulazioari dagozkion ziurtagiriak eman beharko dizkie bere ikasle ohiei, bai eta sarrerako notarena ere.

–Ikastetxeak kalifikazioak EDUCA bidez kudeatzen baditu, DBH, oinarrizko ziklo eta erdi mailako zikloetara sartzeko ikastaroaren kasuan, titulazioari edo titulazio ezari lotutako erabakiak eta dagokien sarrerako nota jada sisteman agertuko dira; beraz, ez da beharrekoa izanen horiek aurkeztea eta eskabidea jasotzen dituen ikastetxeak ofizioz sartuko ditu. HBHaren eta DBHko proba librearen kasuan, titulazioari dagozkion ziurtagiriak eman beharko dizkie ikastetxeak bere ikasle ohiei, bai eta sarrerako notarena ere.

–2025-2026 aurreko ikasturteetan DBHko graduatu titulua lortu duten ikasleen erdi mailako zikloetara sartzeko notaren kasuan, ikasle horien azken notak EDUCAn erregistratuta daudenez, erdi mailako zikloetara sartzeko nota kalkulatzeko DBHko 3. eta 4. mailetako kalifikazioak baliatuko dira, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Ikasketak 2025-2026 ikasturtean burutzen dituzten ikasleen kasuan:

–Ikastetxeak ez baditu kalifikazioak EDUCA bidez kudeatzen, titulazioaren eta dagokien sarrerako notaren ziurtagiriak entregatu beharko dizkie ikasleei, nahikoa aurrerapenarekin, ikasleek horretarako ezarritako epe barruan lehen aukerako ikastetxean entrega ditzaten, 2026ko ekainaren 17tik 19ra artean (14:00ak arte). Halaber, ikastetxeek behar den laguntza guztia emanen diete ikasleei izena emateko zentroan dokumentazio hori aurkez dezaten. DBH egin duen eta DBHko graduatu titulua lortu duten ikasleen kasuan, erdi mailako zikloetara sartzeko nota kalkulatzeko DBHko 3. eta 4. mailetako kalifikazioak baliatuko dira, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera.

–Ikastetxeak kalifikazioak EDUCA bidez kudeatzen baditu, DBH, oinarrizko ziklo eta erdi mailako zikloetara sartzeko ikastaroaren kasuan, EDUCA aplikazio informatikoan sartu eta erregistratu beharko ditu titulazioari edo titulazio ezari lotutako erabaki guztiak, eta dagokion ikasturteko azken kalifikazioak ere, 2026ko ekainaren 17tik 19ra (23:59ra arte). Horrela, izena emateko eskabidea jasotzen duen ikastetxeak EDUCA eskola kudeaketako sistemak kalkulatzen duen sartzeko nota hartu eta erregistratu duen izen emateko eskabidean txertatzen ahalko du, ikasleek onartzeko prozesuan parte har dezaten. HBHaren eta DBHko proba librearen kasuan, titulazioari dagozkion ziurtagiriak eman beharko dizkie ikastetxeak bere ikasle ohiei, bai eta erdi mailako zikloetara sartzeko notarena ere.

Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleak.

70. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek honako hau aurkeztu behar dute lehen aukerako ikastetxean, eskabidearekin batera: ikasketen homologazioaren behin betiko egiaztagiria edo baldintzapeko agiria, behar bezala bete eta sinatua. Homologazio egiaztagiriak batez besteko nota adieraztea edo ez adieraztea gerta liteke, aplikatzekoa den estatuko araudiaren arabera.

Dokumentazio hori ohiko onarpen prozesuan izena emateko epean aurkeztu behar da, edo, bestela, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean ezarritako aurkeztu ez den dokumentazioa entregatzeko beste bi epeetako batean.

71. Barematzeko orduan, kontuan hartuko da zer urtetan eman zen jatorrizko herrialdeko tituluaren homologazioa: homologazioa 2025eko irailaren 1ean edo egun horren ondotik lortu bada, 2025-2026 ikasturtean lortu dela ulertuko da; homologazioa 2023ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean lortu bada, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan lortu dela ulertuko da; eta homologazioa 2023ko abuztuaren 31n edo lehenagoko data batean lortu bada, 2022-2023 ikasturtean edo aurretiko ikasturteetan lortu dela ulertuko da.

72. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako Ministerioaren ebazpenak batxilergoko 1. maila baliozkotzea ezartzen badu, aipatu baliozkotzea lortu den ikasturtearen aurreko ikasturtean DBHko titulua lortu izan balitz bezala parte hartuko da onartze prozesuan (baliozkotzea aurreko apartatuan adierazte diren irizpideen arabera lortuko da).

73. Apartatu honetan deskribatu diren kasuetan sartzeko notaren kalkuluarekin lotutako zalantza edo desadostasunik izatekotan, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak ebatziko du.

Onartzeko irizpideen baremoa.

74. Jendaurrean egon beharko dute, bai onartzeko irizpideen baremoak, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

Zozketa.

75. 2026-2027 ikasturteko onartzeko prozesuetan, zerrendei automatikoki aplikatuko zaie, Educa aplikazioan, berdinketak hausteko zozketa, zeina aipatzen baita ikasleak erdi mailako zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduan.

Uko egitea.

76. Ohiko onarpen prozesuan, aurkeztutako izena emateko eskabideari uko egiteko eta hura baliogabetzeko eskaera egiten ahalko da, eta izena emateko eskabidean hautatutako aukera guztiei eraginen die.

Lehen mailatik bigarren mailara igotzen diren eta maila errepikatzen duten ikasleen matrikula datak.

77. Talde bakoitzean sartuko diren ikasle berrientzako ikaspostu kopurua zehazte aldera, zikloko lehen mailako eta bigarren mailako taldeen matrikula informazioa behar da.

Horregatik, matrikula epe hau ezarriko da ikastetxe eta ziklo berean lehen maila edo bigarren maila errepikatuko duten ikasleentzat, eta baita ikastetxe eta ziklo berean lehen mailatik bigarren mailara igotzen diren ikasleentzat ere: 2026ko ekainaren 17tik 25era.

78. 2026-2027 ikasturtean ikastetxe eta ziklo berean jarraituko duten ikasleek, bai 2025-2026 ikasturtean egindako maila errepikatuko dutenek bai mailaz igoko direnek, adierazitako datetan eginen dute matrikula: 2026ko ekainaren 17tik 25era (14:00ak arte).

79. Matrikula aipatu datetan egin ezean, ikastetxe eta ziklo berean hasitako prestakuntzari uko egin zaiola ulertuko da.

Sartu berrientzako ikaspostuak zehaztea.

80. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoa betetzeko eta erdi mailako ziklo bakoitzean sartu berrientzako ikaspostuak zehazteko, ikastetxeetako zuzendaritzek honako informazio hau helarazi beharko dute, posta elektronikoz, 2026ko ekainaren 26ko 14:00ak baino lehen, ordenafp@navarra.es helbidera:

–Lehen mailako talde bakoitzerako: matrikulatu diren ikasle errepikatzaileen kopurua, 2. mailara igo diren eta matrikulatu diren ikasleen kopurua eta matrikula baliogabetzea onartu zaien ikaspostua gordetzeko eskubidea duten eta matrikulatu diren ikasleen kopurua.

–Bigarren mailako talde bakoitzerako: matrikulatu diren ikasle errepikatzaileen kopurua.

Horrela, erdi mailako zikloetako lehen eta bigarren mailetako talde bakoitzean dauden ikaspostu berriak zehazten ahalko dira, ohiko onarpen prozesuan adjudikatzeko.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa erdi mailako zikloetan.

81. Lanbide heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da sartu berrien postuen banaketa, oro har, sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA
TALDEA

2. SARRERA
TALDEA

3. SARRERA
TALDEA

4. SARRERA
TALDEA*

Hogeita lau

21

2

1

2

Hogeita hiru

20

2

1

2

Hogeita bi

19

2

1

2

Hogeita bat

18

2

1

2

Hogei

17

2

1

2

(*) Ratioa gainditzen duten ikaspostuak.

–1. sarrera taldea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena duten ikasleak edo Oinarrizko Teknikari edo Teknikari Laguntzaile titulua edo horren baliokidea duten ikasleak, bi kasuetan ere DBHtik gorako titulazio akademikorik ez badute.

–2. sarrera taldea: erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat, erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat, goi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat, goi mailako zikloetan sartzeko proba bat edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba bat gainditu duten ikasleak; pertsona horiek ez dute izanen erdi mailako zikloetan sartzeko baldintza den titulazio edo ikasketa akademikorik edo erdi mailako zikloetan sartzeko baliokidetzat jotzen denik.

–3. sarrera taldea: teknikari titulua, goi mailako teknikari titulua, batxilergo titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako horietako baten baliokidea den titulua duten ikasleak.

–4. sarrera taldea: izena eman duten zikloaren barne dagoen 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria egiaztatzen duten pertsonak.

82. Lanbide heziketako erdi mailako ziklo bateko lehen mailan ikasle sartu berrien kopurua 20tik beherakoa denean, norgehiagoka badago, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA
TALDEA

2. SARRERA
TALDEA

3. SARRERA
TALDEA

4. SARRERA
TALDEA*

Hemeretzi

16

2

1

2

Hemezortzi

15

2

1

2

Hamazazpi

15

1

1

2

Hamasei

14

1

1

2

Hamabost

13

1

1

2

Hamalau

12

1

1

2

Hamahiru

11

1

1

2

Hamabi

10

1

1

2

Hamaika

10

1

0

2

Hamar

9

1

0

2

(*) Ratioa gainditzen duten ikaspostuak.

83. Hamabost ikasleko ratioa duten arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako zikloetan sartzeko norgehiagoka badago, honako hau izanen da sartu berrien postuen banaketa, oro har, sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hamabost

13

1

1

Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako beste ziklo bateko ikasleekin batera unitate berean egoteagatik 8 ikasleko ratioa duten erdi mailako zikloetan, hau izanen da sartu berrien postuen banaketa, oro har:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Zortzi

6

1

1

–1. sarrera taldea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena duten ikasleak, eta erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak.

–2. sarrera taldea: erdi mailako zikloetan sartzeko ikastaro bat edo erdi mailako zikloetan sartzeko proba bat gainditu duten pertsonak, erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak.

–3. sarrera taldea: teknikari titulua, goi mailako teknikari titulua, unibertsitateko graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den tituluren bat duten ikasleak, eta erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Probaren ziurtagiria dutenak edo horretatik salbuetsita daudenak.

84. Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako ziklo bateko lehen mailan sartzeko norgehiagoka badago, eta ikasle sartu berrien kopurua 15etik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa, oro har, sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

3. SARRERA TALDEA

Hamalau

12

1

1

Hamahiru

11

1

1

Hamabi

10

1

1

Hamaika

10

1

0

Hamar

9

1

0

Bederatzi

9

0

0

Zortzi

8

0

0

Zazpi

7

0

0

85. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak ebatziko du, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalaren bidez, taldeen arteko norgehiagokarik baden ala ez, 2026-2027 ikasturtean onartzeko ohiko prozesuko zerrenda bakoitzerako, jarraibide hauek betez:

a) Erdi mailako ziklo bateko talde jakin baterako izen emateen kopurua eskainitako postuen kopurua baino txikiagoa dela zehazten bada, adierazi den postuen banaketa aldatuko da, ohiko onarpen prozesuan izena eman duten ahalik eta pertsona gehienei ikaspostua esleitzeko helburuarekin. Aldaketa horretan lehentasuna izanen dute, lehenik, 1. sarrera taldeko izen emateek, ondoren, 2. sarrera taldekoek, eta azkenik, 3. sarrera taldekoek.

b) Erdi mailako ziklo bateko 3. sarrera taldeari dagokion talde batean izena emateko eskabiderik ez dagoela zehazten bada, talde horri esleitu beharreko ikaspostua 1. sarrera taldeko postu orokorrei gehituko zaie. Era berean, erdi mailako ziklo bateko 2. sarrera taldeari dagokion talde batean izena emateko eskabiderik ez dagoela edo sarrera talde horretarako izena emateko eskabide bakarra dagoela zehazten bada, talde horri esleitu beharreko ikaspostua edo ikaspostuak 1. sarrera taldeko postu orokorrei gehituko zaizkie.

Ikasleak onartzeko prozesuaren ohiko epea. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

86. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak nahiz behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek jendaurrean jartzeko, EDUCAtik ateratzen diren zerrendak hartuko dira eta ‘Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Erdi Mailako zikloetan izena ematea’ tramitearen fitxan argitaratuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea.

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCAko erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.

Izena emateko eskaera aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendan jaso behar diren datu pertsonalak argitaratzeko.

87. Zerrenda horiek argitaratzeko, erreklamazioak egiteko eta matrikula egiteko aldiaren egutegia da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 41/2026 Ebazpenean jasotakoa.

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aipatu ebazpenean adierazitako epean eginen dira, eta aurrez aurre aurkeztuko dira lehen aukerako ikastetxean. Erreklamazio horiek izena emateko ohiko epean emandako datuetan egindako akatsei buruzkoak izanen dira, eta ekainaren 17tik 19ra bitarte eginen dira. Era berean, aurretik adierazitako epeetan aurkeztu ez diren agiriak aurkezten ahalko dira.

88. Ohiko onarpen prozesuan, onartutakoen behin betiko lau zerrenda argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du. Sarrera talde bakoitzari dagozkion ikaspostuak bereizita adjudikatuko dira, talde bakoitzari dagozkion lehentasun irizpideak aplikatuz.

89. Onartuen zerrenda horietako batean ikaspostua lortu duten ikasleek apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 30. eta 31. artikuluetan ezarritakoaren arabera jokatu beharko dute.

Matrikula egiteko, eranskin honen apartatu honetako jarraibideetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da: "Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa".

Ikasleen onarpena.

90. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Ikaslea izena emateko eskaeran hautatutako erdi mailako zikloren batean onartzen bada, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua 2026-2027 ikasturterako. Onarpenak eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak, eta beraz:

–2026-2027 ikasturtean batxilergoa, erdi mailako edo goi mailako ziklo bat egiteko matrikulaturikoek, erdi mailako zikloetarako onarpen prozesuan parte hartzeagatik ikaspostu bat lortzen badute, automatikoki galduko dute 2026-2027 ikasturterako matrikulatuta zeuden ikaspostu hori.

–Pertsona bati 2026-2027 ikasturterako ikaspostua erreserbatzeko eskubidea duen matrikula baliogabetze bat onartu bazaio erdi mailako ziklo batean, pertsona hori ikaspostu horretan matrikulatu bada eranskin honen "Lehen mailatik bigarren mailara igotzen diren eta maila errepikatzen duten ikasleen matrikula datak" apartatuko jarraibidean adierazitako datetan matrikulatu bada, eta erdi mailako zikloetarako ohiko onarpen prozesuan parte hartzeagatik ikaspostu bat lortzen badu, pertsona horrek automatikoki galduko ditu 2026-2027 ikasturterako matrikulatuta zegoen ikaspostuari dagozkion eskubideak.

–Pertsona batek 2025-2026 ikasturtean eskolatuta egon den ikastetxe berean maila errepikatu behar badu edo ziklo bereko hurrengo mailara igotzen bada, pertsona hori ikaspostu horretan matrikulatu bada eranskin honen "Lehen mailatik bigarren mailara igotzen diren eta maila errepikatzen duten ikasleen matrikula datak" apartatuko jarraibidean adierazitako datetan matrikulatu bada, eta erdi mailako zikloetarako ohiko onarpen prozesuan parte hartzeagatik ikaspostu bat lortzen badu, pertsona horrek automatikoki galduko ditu 2026-2027 ikasturterako matrikulatuta zegoen ikaspostuari dagozkion eskubideak.

–Aurreko kasuetan, erdi mailako ohiko onarpen prozesuan dagokion ikaspostua lortuz gero, nahitaez formalizatu beharko dute matrikula berria ikaspostuan, horretarako ezarririko epeen barruan, kasu bakoitzean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuz. Dagokion matrikula ez bada formalizatzen adierazitako epeetan, lorturiko ikaspostua galdu eginen da, eta onarpen prozesutik kanpo geldituko da, dagokion jarraibidean adieraziriko moduan.

Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

91. Matrikula gauzatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute. Lehen aukera ez den beste batean ikaspostua lortu duten ikasleek berariaz adierazi beharko dute "aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea" hautatzen duten. Ikastetxeak bestelako informazioa ere eskatzen ahalko die ikasle horiei. Horrez gain, informazio hau agertuko da gutxienez:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/AIZ/pasaportea, sexua, Gizarte Segurantzako zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Gurasoen edo tutoreen datuak: izen-abizenak, NANa/AIZ/pasaportea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

c) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horiei buruzko datuak: maila (erdi maila, goi maila); maila (1.a, 2.a); lehen mailan gainditu gabe dituen moduluak, baldin badira (2. mailako matrikuletan); heziketa zikloa; hizkuntza; txanda (baldin bada).

d) Egindako ordainketen zenbatekoa eta kontzeptua, egin badira.

e) Adin nagusiko ikasleak: berariaz adierazi beharko dute familiakoei baimena ematen dieten edo ez beren ikasketei buruzko informazioa ezagutzeko.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura agertu beharko du, eta, adingabeen kasuan, amarena, aitarena edo legezko tutorearena ere bai. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

92. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren, ikasle txartelaren edo pasaportearen fotokopia edo haien parekoarena.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko izapideei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-abizenak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei honako hauek eskatzen ahalko zaizkie:

–Osasun txartelaren fotokopia.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekorik.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

Matrikula baliogabetzea.

93. Ikaspostua lortu eta 2026-2027 ikasturterako erdi mailako zikloetan matrikulatu diren ikasleek matrikula baliogabetzeko eskubidea izanen dute, inolako justifikaziorik eman beharrik gabe. Matrikula 2026-2027 ikasturteko eskolak hasteko egunaren aurreko egunera arte (egun hori barne) baliogabetzen bada, matrikula egiteko unean ordaindutakoaren %100 itzultzeko eskubidea izanen du pertsonak, halako gasturik balego.

94. Era berean, "aukera hobetzeko" prozeduraren bidez ikaspostu berri bat lortuz gero eta onarpen prozesuan matrikula baliogabetzen bada, baliogabetutako matrikula egiteko unean ordaindutakoaren %100 itzultzeko eskubidea izanen du pertsonak, halako gasturik balego.

Matrikula: aukera hobetzea.

95. "Aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera garatuko da.

96. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, ikasle batek ikaspostua lortzen badu, aurreneko aldiz, izena emateko inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du matrikula egiten duenean:

a) "Aukera ez hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, ohiko onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) "Aukera hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar aukera izatea hobetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzeko, ohiko onarpen prozeduran onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

97. Era berean, "aukera hobetzea" erabiliz ikaspostua lortzen duten ikasleek, izena emateko eskabidean lehenengo aukera gisa adierazitakoaz beste batean, bi aukera hauetako bat hautatu beharko dute matrikula berria formalizatzen dutenean:

a) "Aukera ez hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar uko egitea eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukerari, ohiko onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) "Aukera hobetzea". Aukera hau hautatzeak berekin dakar eskabidean hobetsitako ikaspostuen artetik beste bat lortzeko aukera, argitaratzeke dauden ohiko onarpen prozedurako onartuen hurrengo behin betiko zerrendetan.

98. Matrikula berria egiteko, ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikasleek.

Ikasleak, ziklo berrian matrikulatu ondoren, aurretik matrikulatuta egon den ikastetxera jo beharko du aurreko matrikulan aurkeztutako dokumentazioa (egindako ordainketak barne, kasua bada) jasotzeko, betiere ikastetxe desberdina bada. Matrikulatuta dagoen ikastetxe berean ikaspostu berri bat lortzen badu, izapide horiek matrikula formalizatzen duenean eginen dira.

99. Lortutako ikaspostuaren matrikula egiteko unean hautatutako aukera ("aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea") aldatzen ahalko da onartuen behin betiko zerrenda argitaratu gabeei dagozkien hurrengo matrikulazio aldietan. Aldaketa horrek ondorioak sortuko ditu onartuen hurrengo behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Adibidez: behin betiko 1. zerrendan onartzeagatik egindako matrikulan "aukera hobetzea" hautatuz gero, aukera hori aldatzen ahalko da eta behin betiko 2. zerrendan matrikulatzeko epean "aukera ez hobetzea" hautatu (2. zerrenda horretan parte hartuko da, 1. zerrendako matrikulan "aukera hobetzea" adierazi zelako). Aukera berria onarpen prozesuko behin betiko hurrengo zerrendetarako kontuan hartuko da, zeinetan ez baita parte hartuko. Eta alderantziz, hasiera batean "aukera ez hobetzea" hautatu bada.

100. Matrikularen frogagirian adierazi beharko da "aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura aukeratu den. Era berean, ohiko onarpen prozesuan zehar hautatutako "aukera hobetzeko" edo "aukera ez hobetzeko" prozedura aldatzen bada, ikastetxeak egindako aldaketaren frogagiria eman beharko die ikasleei.

101. Matrikula formalizatzean, izena emateko inprimakian lehen aukera gisa adierazitako ikaspostua lortzen duten ikasleek ez dute "aukera hobetzea" hautatzen ahalko matrikulan, lehen aukeran lortu dutelako ikaspostua.

102. Gerta daiteke ikasleek ikaspostua lortzea lehen aldiz, edo "aukera hobetzearen" ondorioz, ohiko onarpen prozesuan onartutako pertsonen behin betiko azken zerrendan (behin betiko 4. zerrendan). Ikasle horiek "aukera hobetzea" edo "aukera ez hobetzea" hautatu beharko dute matrikula formalizatzean, nahiz eta zerrenda horrekin bukatzen diren ikasleak ohiko onarpen prozesuko jarduketak.

103. 4. behin betiko zerrendari dagokion matrikulan "aukera hobetzea" hautatzen bada, edo aurreko zerrendetako matrikulan "aukera hobetzea" hautatu bada eta ohiko onarpen prozesua bukatu arte mantentzen bada, horrek aukera emanen du honako hauetan parte hartzeko:

–Ikasturtea hasi aurreko eskaera aldian ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran (IHEP) parte hartzea, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 36. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Ikasturtea hasi ondoko eskaera aldian ikaspostu libreen esleipenean (ILE) parte hartzea, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren 37. artikuluan zehaztutakoaren arabera. Behin betiko itxaron zerrendako lehentasunen zerrendan pertsonak duen kokapena ILEan ikaspostua esleitzeko irizpideetako bat da.

104. Ohiko onarpen prozesuko onartuen behin betiko azken 4. zerrendari dagokion matrikula egin ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak adjudikatuko dira erdi mailako ikaspostu libreak esleitzeko (ILE) prozeduran.

Ohiko onarpen prozesutik kanpo uztea.

105. Ikaspostua lortu duten ikasleak, ezarritako egunetan matrikulatzen ez badira, ohiko onarpen prozesutik baztertuko dira, ondoren zehazten den moduan.

106. Onartuen behin betiko 1., 2., 3. edo 4. zerrendan ikaspostua eskabidean lehenetsitako aukeretako batean aurrenekoz lortzen duten ikasleak, matrikulatzen ez badira lortutako ikaspostuan, ohiko onarpen prozesutik erabat kanpo utziko dira, eta ez dute aukerarik izanen, beraz, prozesu horren ohiko epean beste ikasposturik lortzeko.

107. Ikasleek onartzeko ohiko prozesuan ikaspostua lortu dutelako matrikula egina badute eta lehenetsitako aukeretako batean ikaspostu berria lortu badute "aukera hobetzea" hautatzearen ondorioz, eta lortutako ikaspostu berrian matrikulatzen ez badira, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, baita egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere.

Ikasle horiek ez dira geldituko ohiko onarpen prozesutik kanpo –prozesuan parte hartzen jarraituko dute–, baina ez dute parte hartuko lortutako ikaspostu berriari dagokion aukeran (matrikulatu ez den horretan) onartutakoen hurrengo behin betiko zerrendetan. Nolanahi ere, adierazitako beste aukeretako batean ikaspostu berria lortzeko aukera izan dezakete, ohiko onarpen prozesuko onartuen behin betiko hurrengo zerrendetako batean.

108. Ikasleek matrikula egina badute eta onartutakoen behin betiko 4. zerrendan (azkena) lehenetsitako aukeretako batean ikaspostu berria lortu badute "aukera hobetzea" hautatzearen ondorioz, eta lortutako ikaspostuan matrikulatzen ez badira, matrikula egina duten ikaspostua galduko dute, baita egindako matrikulak ematen dituen eskubide guztiak eta adjudikatutako ikaspostu berriak emandako eskubide guztiak ere.

109. Behin betiko 4. zerrendari dagokion matrikula egin ondoren, ikasleak erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesua bukatuko da. Hutsik gelditutako ikasposturik badago, erdi mailako ikaspostu libreak esleitzeko (ILE) prozeduraren bidez eskainiko dira.

110. Aurrekoa gorabehera, erdi mailako ohiko onarpen prozesuan parte hartu duten baina prozesu horretan lehen aldiz lortutako ikaspostuan ez matrikulatzeagatik onarpen prozesutik kanpo gelditu diren ikasleek, izena emateko eskaera aktibatzeko eskatzen ahalko dute, hala badagokio, berriz ere ohiko onarpen prozesuan parte hartzeko, honako jarraibide hauen arabera:

Aktibatzeko eskaera egin beharko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari bidalitako eskaera orokor batean (dagokion izapide fitxan agertuko den ereduari jarraituz).

a) 1. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondoren matrikulatu ez direlako ohiko onarpen prozesutik kanpo gelditu diren pertsonek inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko dute, honako jarraibide hauek betez:

–1. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 2. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 3. eta 4. zerrendetan parte hartzeko.

–2. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 3. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 4. zerrendan parte hartzeko.

–3. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik aurrera aktibazioa eskatzen badute, jada ez da posible izanen inskripzioa aktibatzea; oinarrizko mailako ikaspostu bat lortu nahi badute, ikaspostu libreak esleitzeko prozeduran parte hartu beharko dute.

b) 2. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondoren matrikulatu ez direlako ohiko onarpen prozesutik kanpo gelditu diren pertsonek inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko dute, honako jarraibide hauek betez:

–2. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik 3. zerrendako matrikula egiteko epemugara arte eskatzen ahalko dute inskripzioa aktibatzeko. Kasu horretan, inskripzioa aktibatuko da 4. zerrendan parte hartzeko.

–3. zerrendako matrikula egiteko epemugaren biharamunetik aurrera aktibazioa eskatzen badute, jada ez da posible izanen inskripzioa aktibatzea; oinarrizko mailako ikaspostu bat lortu nahi badute, ikaspostu libreak esleitzeko prozeduran parte hartu beharko dute.

c) 3. edo 4. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu ondoren matrikulatu ez direlako ohiko onarpen prozesutik kanpo gelditu diren pertsonek ez dute inskripzioa aktibatzeko eskatzen ahalko; oinarrizko mailako ikaspostu bat lortu nahi badute, ikaspostu libreak esleitzeko prozeduran parte hartu beharko dute.

Egiten diren aktibazio guztietan, pertsonak hautatutako aukera guztietan parte hartuko du, matrikulatu ez den ikaspostuari dagokion aukeran izan ezik.

Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan izena emateko eskabidea eta, aldi berean, batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten pertsonak.

111. Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan izena emateko eskabidea eta batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenek jarraibide hauen arabera jardun beharko dute:

112. Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuko behin betiko 1. zerrendan nahiz batxilergoko onarpen prozesuaren behin betiko zerrendan lehen aldiz lortzen badu ikaspostua, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste onarpen prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

113. Erdi mailako zikloen onarpen prozesuko behin betiko 2. zerrendan nahiz batxilergoko onarpen prozesuan aukera hobetzeko irizpidea aplikatu ondorengo onarpen zerrendan lehen aldiz lortzen badu ikaspostua, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste onarpen prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

114. Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan zehar erdi mailako zikloko ikaspostua lortzen badu, eta batxilergoko onarpen prozesuan ikasposturik lortu ez badu, erdi mailako zikloan lortu duen ikaspostuan matrikulatu beharko da, zerrenda bakoitzarentzat ezarri den epe barruan, eta matrikula egitean erabaki beharko du ikasposturik lortu ez duen batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen, honako jarraibide hauek kontuan hartuta:

a) Batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio epe hauen barruan:

–Erdi mailako zikloetako ikaspostua 1. behin betiko zerrendan lortu badu, batxilergoko onarpen prozesuari uko egin beharko dio uztailaren 2an edo 3an (14:00ak arte), batxilergoko aurreinskripzio eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du batxilergoko onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo zerrenda aukera hobetzea aplikatu ondorengo onarpen zerrenda izanik).

–Erdi mailako zikloetako ikaspostua 2. behin betiko zerrendan lortu badu, batxilergoko onarpen prozesuari uko egin beharko dio uztailaren 16an edo 17an (14:00ak arte), batxilergoko aurreinskripzio eskabidea zuzendu zion ikastetxean edo Hezkuntza Departamentuko erregistroan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari zuzendua; hartara ez du batxilergoko onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo ikaspostu esleipena Hezkuntza Departamentuak uztailaren 20tik aurrera eginen duena izanik).

–Erdi mailako zikloetako ikaspostua 3. behin betiko zerrendan lortu badu, batxilergoko onarpen prozesuari uko egin beharko dio uztailaren 23an edo 24an, Hezkuntza Departamentuko erregistroan eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari zuzendua; hartara ez du batxilergoko onarpen prozesuan parte hartuko (eta itxaron zerrendatik kanpo geldituko da).

b) Ikasposturik lortu ez duen batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko prozesu horri dagokionez. Beranduago batxilergoan ikaspostu bat lortuz gero, 2026-2027 ikasturterako erdi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

115. Batxilergoko onarpen prozesuan zehar batxilergoko ikaspostua lortzen badu, eta erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan ikasposturik lortu ez badu, lortu duen ikaspostuan matrikulatu beharko da, batxilergo prozesuan zerrenda edo ikaspostu bakoitzarentzat ezarri den epe barruan, eta matrikula egitean erabaki beharko du (ikasposturik lortu ez duen) erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen, honako jarraibide hauek kontuan hartuta:

a) Erdi mailako zikloen onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio epe hauen barruan:

–Batxilergoko ikaspostua behin betiko onarpen zerrendan lortu badu, erdi mailako zikloen onarpen prozesuari uko egin beharko dio uztailaren 2an edo 3an (14:00ak arte), erdi mailako zikloetan izena emateko eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du erdi mailako onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo zerrenda 2. behin betiko zerrenda izanik).

–Batxilergoko ikaspostua lortu badu hobetzeko aukera aplikatu ondorengo onarpen zerrendan, erdi mailako onarpen prozesuari uko egin beharko dio uztailaren 16tik 20ra artean (14:00ak arte), erdi mailako zikloetan izena emateko eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du erdi mailako onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo zerrenda 3. behin betiko zerrenda izanik).

b) Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko prozesu horri dagokionez. Beranduago erdi mailako zikloetan ikaspostu bat lortuz gero, 2026-2027 ikasturterako batxilergoan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan eskabide bat eta goi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan beste bat aurkeztu dituztenak.

116. Izena emateko eskabide bat erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan eta beste bat goi mailakoen ohiko onarpen prozesuan aurkeztu dituztenek kontuan hartu beharko dute onarpen prozesu bakoitzak onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko bere egutegia duela; hurrengo jarraibideei segitu beharko diete.

117. Erdi mailako 1. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu badu, matrikula hori egin badu eta, ondoren, "aukera hobetzeari" esker ikaspostua lortzen badu, edo, bestela, ikaspostua lehenengoz lortzen badu erdi mailako zikloen onarpen prozesuaren 2. behin betiko zerrendan eta, horrez gain, ikaspostua lortzen badu goi mailako zikloen onarpen prozesuaren 1. behin betiko zerrendan, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

118. Erdi mailako 1. edo 2. behin betiko zerrendan ikaspostua lortu badu, matrikula hori egin badu eta, ondoren, "aukera hobetzeari" esker ikaspostua lortzen badu 3. behin betiko zerrendan, edo, bestela, ikaspostua lehenengoz lortzen badu erdi mailako zikloen onarpen prozesuaren 3. behin betiko zerrendan eta, horrez gain, ikaspostua lortzen badu goi mailako zikloen onarpen prozesuaren 2. behin betiko zerrendan lehenengo aldiz prozesu horretan, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

119. Erdi mailako zikloetan ikaspostua lortu badu 1. behin betiko zerrendan, erdi mailako ikaspostu horretan matrikula egin ala ez erabaki beharko du:

a) Matrikula egiten ez badu, erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesutik kanpo geldituko da eta goi mailako zikloen onarpen prozesuan parte hartzen jarraituko du.

b) Matrikula egiten badu, matrikula egitean erabaki beharko du goi mailako zikloetako onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen ala ez (zeinean oraindik ez den argitaratu onartutakoen behin betiko zerrenda), honako jarraibide hauen arabera:

–Goi mailako zikloen onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, prozesu horri uko egin beharko dio erdi mailako 1. behin betiko zerrendaren matrikula egiteko ezarri den epe barruan (ekainaren 30etik uztailaren 3ra, 14:00ak arte); uko egitea aurrez aurre eginen da hautatu den goi mailako lehen aukerako ikastetxean.

–Goi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Beranduago goi mailako zikloetan ikaspostu bat lortuz gero 1. behin betiko zerrendan edo hurrengoetan, 2026-2027 ikasturterako erdi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

120. Erdi mailako zikloen onarpen prozesuan zehar erdi mailako ikaspostua lortzen badu, eta goi mailako zikloen onarpen prozesuan ikasposturik lortu ez badu, lortu duen ikaspostuan matrikulatu beharko da, zerrenda bakoitzarentzat ezarri den epe barruan, eta matrikula egitean erabaki beharko du (ikasposturik lortu ez duen) goi mailako zikloen onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen, honako jarraibide hauek kontuan hartuta:

a) Goi mailako zikloen onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio epe hauen barruan:

–Erdi mailako zikloetako ikaspostua 2. behin betiko zerrendan lortu badu, goi mailako zikloen onarpen prozesuari uko egin beharko dio 2. zerrendaren matrikula egiteko ezarri diren egunetan (uztailaren 16tik 20ra, 14:00ak arte), aurrez aurre eta goi mailako zikloetan izena emateko eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du goi mailako onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo zerrenda 2. onarpen zerrenda izanik).

–Erdi mailako zikloetako ikaspostua 3. behin betiko zerrendan lortu badu, goi mailako zikloen onarpen prozesuari uko egin beharko dio 3. zerrendaren matrikula egiteko ezarri diren egunetan (uztailaren 23tik 27ra, 14:00ak arte), aurrez aurre eta goi mailako zikloetan izena emateko eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du goi mailako onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo zerrenda 3. onarpen zerrenda izanik).

–Erdi mailako zikloetako ikaspostua 4. behin betiko zerrendan lortu badu, goi mailako zikloen onarpen prozesuari uko egin beharko dio 4. zerrendaren matrikula egiteko ezarri diren egunetan (uztailaren 30ean, 14:00ak arte), aurrez aurre eta goi mailako zikloetan izena emateko eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du goi mailako onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo zerrenda 4. onarpen zerrenda izanik).

b) Ikasposturik lortu ez duen goi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko prozesu horri dagokionez. Beranduago goi mailako ikaspostu bat lortuz gero, 2026-2027 ikasturterako erdi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

121. Goi mailako zikloen onarpen prozesuan zehar goi mailako ikaspostua lortzen badu, eta erdi mailako zikloen onarpen prozesuan ikasposturik lortu ez badu, lortu duen ikaspostuan matrikulatu beharko da, zerrenda bakoitzarentzat ezarri den epe barruan, eta matrikula egitean erabaki beharko du (ikasposturik lortu ez duen) erdi mailako zikloen onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen, honako jarraibide hauek kontuan hartuta:

a) Erdi mailako zikloen onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio epe hauen barruan:

–Goi mailako zikloetako ikaspostua 1. behin betiko onarpen zerrendan lortu badu, erdi mailako zikloen onarpen prozesuari uko egin beharko dio goi milako 1. zerrenda horren matrikula egiteko ezarri diren egunetan (uztailaren 16tik 20ra, 14:00ak arte), aurrez aurre eta erdi mailako zikloetan izena emateko eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du erdi mailako onarpen prozesuan parte hartuko (prozesu horretako hurrengo zerrenda 3. onarpen zerrenda izanik).

–Goi mailako zikloetako ikaspostua 2. behin betiko onarpen zerrendan lortu badu, erdi mailako zikloen onarpen prozesuari uko egin beharko dio goi milako 2. zerrenda horren matrikula egiteko ezarri diren egunetan (uztailaren 23tik 27ra, 14:00ak arte), aurrez aurre eta erdi mailako zikloetan izena emateko eskabidea zuzendu zion ikastetxean; hartara ez du parte hartuko erdi mailako ILE prozeduran ohiko onarpen prozesuan adierazi zituen erdi mailako aukerekin.

–Goi mailako zikloetako ikaspostua 3. edo 4. behin betiko onarpen zerrendan lortu badu, ez da beharrezkoa izanen erdi mailako zikloen onarpen prozesuari uko egitea; izan ere, prozesu hori jada burututa egonen da ekainaren 29ko 4. behin betiko zerrenda argitaratu zenetik.

b) Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko prozesu horri dagokionez. Beranduago erdi mailako ikaspostu bat lortuz gero, 2026-2027 ikasturterako goi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

Ikasleak ohiko epetik kanpo onartzeko prozesua: eskaerak ikasturtea hasi aurretik egiteko aldia: ikaspostu libreak esleitzeko prozedura eta eskaerak ikasturtea hasi ondoren egiteko aldia: ikaspostu libreak esleitzea.

122. Erdi mailako ohiko epetik kanpo onartzeko prozesuaren jarraibideak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Arauaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraituz garatuko dena.

Matrikulen bateragarritasuna.

123. Helduentzako batxilergoko irakaskuntzetan matrikula egiteko aukera izanen dute, edozein modalitate eta aukeratan, batxilergo horretara sartzeko baldintzak eta betekizun akademikoak betetzeaz gainera, heziketa zikloetan matrikulatuta dauden eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza fasearen edo lantokiko prestakuntzaren (LOGSE zikloetako ikasleen kasuan eta zikloa martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren egokitzapenen aurretiko ikasketa planaren arabera burutzen ari direnen kasuan) ebaluazio positiboaren zain daudenak, lanbide heziketako zikloak badira, edo enpresetako, estudioetako edo lantegietako prestakuntza praktikoaren fasearen ebaluazio positiboaren zain daudenak, arte plastikoetako eta diseinuko zikloak badira.

124. 2026-2027 ikasturtean erdi mailako heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleak batxilergoko irakaskuntzetan ere matrikulatuta egon daitezke aldi berean, baldin eta, sarrerako baldintzak betetzeaz gainera, "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean, edo gaueko batxilergo batean, egiten ari diren erdi mailako zikloaren ordutegiekin bateragarria bada.

125. 2026-2027 ikasturtean erdi mailako ziklo baten aurrez aurreko modalitatean matrikulatuta dauden ikasleak, oro har, ez dira matrikulatzen ahalko ikastetxe berean edo Nafarroako beste ikastetxe batean beste erdi edo goi mailako ziklo bat egiteko, bigarren ziklo horren modalitatea zeinahi delarik ere (aurrez aurrekoa, erdipresentziala, birtuala-online).

Harremanetarako bideak.

126. Erdi mailako zikloen ohiko onarpen prozesuko harremanetarako bideak honako hauek dira:

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala. 848 426628 - 848 426036 - 848 423232 / 848 428981 / 848 426549 / 848 426597.

–Helbide elektronikoa: ordenafp@navarra.es.

Iragarkiaren kodea: F2605323