89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

79E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 11ko 42E/2026 Foru Agindua, onesten duena kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia. DDBN kodea: 892727.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak erabaki du martxoaren 11ko 42E/2026 Foru Agindua aldatzea, onesten duena kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia. Haren helburua da kulturaren arloko elkarte profesionalen funtzionamendua eta jarduna sustatzea, bai eta prestakuntza, berrikuntza eta hobekuntza profesionalerako proiektuak ere.

Martxoaren 11ko 42E/2026 Foru Agindua onetsita egonda, zeinak arautzen baitu dirulaguntzen deialdi hori, eta, Kultur Ekintza Zerbitzuko giza baliabideen egungo egoeraren ondorioz, balorazio batzordearen osaera aldatu behar da, deialdia normaltasunez izapidetu ahal izateko.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea 42E/2026 Foru Agindua, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak martxoaren 11n eman zuena, zeinaren bidez onesten baita kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia.

7.2 oinarria (Tramitazioa eta ebaluazioa) honela aldatzen da:

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da, eta honako hauek izanen dira batzordekideak:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza nagusi horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, hitza eta botoa izanen dituela.

c) Kideak: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua, eta, hura izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 15ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2605657