89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza, gehienez ere, oposizio bidez betetzeko (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa). Deialdi horretan, 2026ko martxoaren 18an argitaratu ziren lehenbiziko probaren behin betiko emaitzak, eta horien aurkako gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Juan Manuel Mateo González, Ignacio Álvarez De Arcaya Larrarte, José Javier Maiza Beguiristáin, Edurne Alzórriz Martínez, María Iranzu Rico Arrastia, Beatriz Vilches Ramírez, Cristina Del Rincón Irurzun, Idoya Munguira Elizondo, Ignacio Calleja Cuesta, Beatriz Zabala Poceiro, Gonzalo Argandoña Agós, Ana Ibarrola Salas, Santiago Alonso Ortiz, María Esther Ayape Galar, Beatriz Ranera León, María Teresa García de Andoin Fernández, María Jesús Jiménez Marco, María Teresa Salazar Rocha, Rebeca Rodrigo Millán, Alberto Royo Romeo, Luminita Botonogu, Beatriz Pellejero Pérez eta Stella Los Huertos García-Sacedón jaun-andreek.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko apirilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2606291