Iragarkia
89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1350/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien hiru plaza oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 308/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, bide, ubide eta portuetako ingeniarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2025era luzatutako Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, bide, ubide eta portuetako ingeniarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 1073/2026 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu zirela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien hiru plaza sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien hiru plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
ERANSKINA.–BIDE, UBIDE ETA PORTUETAKO INGENIARIEN HIRU PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA
Hona hemen deialdia arautuko duten:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniarien hiru plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
1.2. Hiru plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–Plaza 1 txanda irekian.
–2 plaza igoera txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.
Hala ere, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte beteak dituztenei, baldin eta ez badute osatu beren aurreikuspen sozialeko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, bai eta pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak osatu ez dituztenei ere.
c) Bide, ubide eta portuetako ingeniariaren unibertsitate-titulua izatea, edo araututako lanbide horretan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-gradua eta -masterra, edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat; edo, bestela, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen titulua eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio egiaztagiria edo baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten pertsonei.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako baldintza espezifikoak:
Desgaitasuna duten izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia-egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek eskaerari gehitu beharko diote agiri bat, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak, baldin badira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.
Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.
Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: José Francisco López García jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Proiektu eta Obren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Estela Moso Sarasa andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko bide, ubide eta portuetako ingeniaria.
–Epaimahaikidea: María del Carmen González Martínez andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan, Proiektu eta Obren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko bide, ubide eta portuetako ingeniaria.
–Epaimahaikidea: Gabriel Morezuelas Igualador jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Proiektuak eta Obrak Zuzentzeko eta Gauzatzeko Bulegoko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Daniel Echeverría Jadraque jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko bide, ubide eta portuetako ingeniaria.
–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
–Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
–Idazkaria: Eduardo Jiménez Izu jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
–Ordezko idazkaria: María Begoña Alfaro Oricain andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2027ko urtarriletik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaientzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin deialdian parte hartzeko eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Teorikoa. Gehienez ere 4 orduz bi gai idatziz garatu beharko dira. Zozketaz aukeratuko dira, gai zerrendako III. zatitik bata eta IV. zatitik bestea.
Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.
Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
6.3.2. Bigarren proba:
Teorikoa. Gehienez ere 4 orduz bi gai idatziz garatu beharko dira. Zozketaz aukeratuko dira, gai zerrendako I. zatitik bata eta II. zatitik bestea.
Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.
Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa. Gai-zerrendako III. eta IV. zatietako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin lotuta proposatuko kasu bat (edo gehiago) idatziz garatu beharko da.
Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.
Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egitean, oposizioko gai-zerrendarekin lotutako araudia eta dokumentazioa kontsultatzen ahalko dira. Halaber, kalkulagailuak erabiltzen ahalko dira, baita marrazketa-materiala ere (erregelak, koloretako boligrafoak...).
6.4. Plika sistemaren bidez eginen dira probak.
6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, hirugarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, eta, azkenik, bigarren proban lortutakoak.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, hautapen probak gaindituz gero, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen-proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epearen barnean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua). Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Aipatutako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen batek plazaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatua izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
I. zatia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.
6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".
10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.
11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio egintzak: Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Exekuzioa. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
II. zatia.
1. gaia.–Nafarroa: egitura fisikoa eta geografikoa. Haren natur baliabideak eta gune babestuak. Hirietako lurralde egitura. Ekonomia.
2. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Lurralde antolamenduko tresnak: Nafarroako lurralde estrategia. Lurralde antolamenduko planak. Lurralde ekintzako plan zuzendariak. Udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialak.
3. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Udalen hirigintza-plangintza: Hirigintza-antolamendua osatzen duten determinazioak. Udal plan orokorra: garatzeko irizpideak. Xedea, edukia eta izapideak.
4. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Garapenerako plangintza: Plan partziala, plan berezia, xehetasun-azterketak, katalogoak eta ordenantzak: kontzeptua. Xedea eta ezaugarriak. Edukia eta izapidetzea.
5. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Lurzoruaren hirigintza-araubidea: Lurzoruaren sailkapena. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren jabeen eskubideak eta betebeharrak. Lurzoru urbanizaezinaren araubidea.
6. gaia.–Trenbide-azpiegitura, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua onesten duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren barnean (I). Interes Orokorreko Trenbide Sarea. Azpiegituren plangintza, proiektua eta eraikuntza. Estrategia Adierazgarria. Azterlanak eta proiektuak: motak, edukia eta izapideak. Eraikitzea eta zerbitzuan jartzea. Hirigintza-plangintzaren gaineko eragina.
7. gaia.–Trenbide-azpiegitura, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua onesten duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren barnean (II). Trenbide-azpiegituren administrazioaren xedea eta erantzukizuna. Tren-azpiegituren administratzaileak: eginkizunak, izaera, baliabideak, ondarea eta haren jardunaren kontrola. (19.-30. artikuluak).
8. gaia.–Trenbide-azpiegitura, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua onesten duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren barnean (III). Zerbitzuguneak. Jabetzari ezarritako mugak: jabari publikoko eremua, babes-eremua eta eraikuntzaren muga. Baimenak.
9. gaia.–Trenbide-azpiegitura: trazadura eta geometria. Oinarrizko parametroak zehaztea oinplanoan eta altxaeran. Gomendatutako balioak eta muga. Zeharkako sekzioak. Galiboak. Ardatz artekoa. Trenbide-azpiegituretako irizpideak, abenduaren 17ko FOM/3317/2010 Aginduan ezarriak (FOM/3317/2010 Agindua, Sustapen Ministerioaren trenbide-azpiegituren, errepideen eta aireportuen herri-lanen exekuzioaren efizientzia hobetzeko neurri espezifikoei buruzko Jarraibidea onesten duena).
10. gaia.–Trenbideetako asentu-geruzak. Plataforma: geruzak eta materialen ezaugarriak. Balastoa: eginkizunak eta materialen ezaugarriak. Dimentsionatzea.
11. gaia.–Trenbidea eta bere osagaiak. Tipologia eta materialak. Trenbideko aparatuak. Plaka gaineko trenbidea. Trenbidearen zabalera Espainian. Hainbat zabalera batera egotearen arazoa, eta irtenbide teknikoak. Zabalera-aldagailuak. Hiru hariko trenbidea: elementu nagusiak eta arazoak.
12. gaia.–Bizikleta-azpiegituren plangintza, diseinua eta kudeaketa. Espazio publiko urbanizatuak erabiltzeko oinarrizko irisgarritasun-baldintzak.
13. gaia.–Obra-kontratua 2/2018 Foru Legean: Obra-kontratuaren definizioa. Xedapen orokorrak. Obra-kontratuak exekutatzea. Obra-kontratua azkentzea. Arriskua eta mentura. Prezioen berrikuspena. Kontratuen aldaketak.
14. gaia.–Nahitaezko desjabetzea: Erregulazioa Konstituzioan. Desjabetzeko ahalaren izaera eta justifikazioa. Subjektuak, objektua eta kausa. Desjabetuaren eskubideak. Prozedura orokorra. Presako prozeduraren berezitasunak. Prozedura bereziak. Desjabetzearen xedeko ondasunak itzultzea.
15. gaia.–Informazio geografikoko sistemak: definizioa. Bilakaera. Informazio geografikoko sistema baten osagaiak. Motak. Aplikazioak. Lurraldeko informazio sistemak. GIS batekiko ezberdintasunak. Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura.
16. gaia.–Azpiegituren proiektu eta obretarako kartografia. Jasotze topografikoak prozedura klasikoen eta teknologia berrien bidez.
17. gaia.–Herri-lanetako segurtasuna eta osasuna. 1627/1997 Errege Dekretua: Berariazko segurtasun eta osasun xedapenak obren proiektu eta exekuzio faseetan. Langileen eskubideak. Lan-agintaritzari jakinaraztea.
18. gaia.–Plangintza-azterlanak, informazio-azterlanak eta eraikuntza-proiektuak: Xedea eta ezaugarri nagusiak. Errepideen informazio-azterlanak eta eraikuntza-proiektuak izapidetzea Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legean.
19. gaia.–Eraikuntza-proiektua: Xedea. Egitura. Memoria: Egitura eta edukia. Planoak. Preskripzio tekniko partikularren agiria: egitura eta edukia. Aurrekontua: egitura eta edukia.
20. gaia.–Obra lineal bat eraikitzeko proiektua idazteko lizitazioan, kontratazioa arautzeko agiriaren egitura eta edukia.
21. gaia.–Obra-zuzendaritza. Obraren aurreko fasean, garapen fasean eta azken fasean jarraipena egiteko antolamendua, arlo hauetan: kalitate-kontrola, ekonomia, epeak, segurtasuna eta osasuna, eta ingurumen-zehaztapenak.
22. gaia.–Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea: egitura. Nafarroako Errepideen Plan Gidaria. Azterlanak eta proiektuak. Errepidearen babes-eremuak eta eraikuntza-lerroa. Erabilera baimengarriak.
23. gaia.–Bide-segurtasuneko auditoriak errepide berrietan. Betebeharrak. Bide-segurtasuneko auditoriak egiteko etapak.
24. gaia.–Bide-segurtasuneko auditoriak martxan dauden errepideetan. Kontzeptua. Auditoria egiteko egoera. Prozesua. Kontuan hartu behar diren alderdiak.
25. gaia.–Zirkulazioan segurtasun falta dakarten faktoreak. Bide-segurtasuneko datu-baseak. Zirkulazio-istripuekin lotutako indizeak. Istripuen kontzentrazio-tarteak. Istripuen kostuaren balorazio ekonomikoa. Istripu-tasak Espainian eta Nafarroan.
III. zatia.
1. gaia.–Errepideen Instrukzioa, 3.1 araua: alderdi orokorrak. Trazadura aztertzeko oinarrizko datuak. Oinplanoko trazadura. Altxaerako trazadura. Oinplanoko eta altxaerako trazaduren koordinazioa.
2. gaia.–Errepideen Instrukzioa, 3.1 araua: zeharkako sekzioa. Errei gehigarriak eta trazaduraren beste elementu batzuk.
3. gaia.–Tunelak kalkulatzea obra lineal bat eraikitzeko proiektu batean. Trazadura. Eredu-sekzioa. Geologia eta geoteknia. Eraikuntza-sistema. Zerbitzu-sareak.
4. gaia.–Zubiak eta zubibideak: definizioa. Elementuak. Tipologia. Exekuzioa. Zubi integralak.
5. gaia.–Egiturak auskultatzea eta kontserbatzea. Oinarrizko ikuskapen nagusiak. Narriadura arruntak martxan dauden egituretan. Ikuskapen bereziak: saiakuntzak eta probak. Konponketa-lanak.
6. gaia.–Zimendu motak. Diseinurako irizpideak. Exekuzioa. Pantailako murruak. Pilote-murruak.
7. gaia.–Hormigoia: materialak eta horien ezaugarri nagusiak. Erresistentzia. Moldakortasuna. Motak. Armadura pasibo eta aktiboetarako altzairua: Definizioa eta ezaugarriak.
8. gaia.–Geruza granularrak errepideetako bide-zoruen eraikuntzan. Geruza granular tratatuak.
9. gaia.–Hartxintxarrik gabeko garaztatzeak. Hotzeko nahaste bituminosoak. Nahasketa bituminoso baten proiektuaren faseak. Beroko eta hotzeko nahasketen fabrikazioa.
10. gaia.–Beroko nahasketa bituminosoak. Motak. Ezaugarriak. Exekuzioa. Kalitate-kontrola.
11. gaia.–Hormigoizko zoladurak: historia. Ezaugarri orokorrak. Motak. Materialen ezaugarriak. Zabalgunearen betekizunak. Junturak. Exekuzioa.
12. gaia.–Bide-zoruak dimentsionatzea. Metodoak. Errepideen Instrukzioa, 6.1 araua.
13. gaia.–Bide-zoruak berrerabiltzea: berrerabilpen motak, definizioa eta teknika bakoitzaren eragiketak. Bide-zoruak berrerabiltzeko teknikak aplikatzeko irizpideak, 2/2023 Agindu Zirkularraren arabera. Bakoitzaren alde onak eta txarrak.
14. gaia.–Errepideen Instrukzioa, 6.3 araua, "Bide-zoruak birgaitzea": Birgaitzeko beharraren planteamendua. Soluziorik egokiena zehazteko metodoa. Zoruaren egoera eta agortze-maila ebaluatzea. Egitura birgaitzeko jarduketak. Gainazala birgaitzeko jarduketak.
15. gaia.–Errepideen argiztapena: 36/2015 Agindu Zirkularra, aire zabaleko errepideen argiztapenean aplikatu beharreko irizpideei buruzkoa. Errepide tarte bat argiztatzeko irizpideak. Argiztapen motak. Argiztapen instalazio baten osagaiak. Argiztapen instalazio bat exekutatzea. Luminariak telematikoki kudeatzeko sistemak.
16. gaia.–Zelaitzeak: Aurretiazko eragiketak. Erauzketa, karga eta garraioa. Hondeatze-lanen sailkapena. Lurren balantzea. Maileguak eta zabortegiak. Masa-diagrama.
17. gaia.–Lubetak: Definizioa. Lubeta motako betelanen eremuak. Materialen ezaugarriak. Materialen sailkapena. Erabilera eremuka. Arreta-neurri bereziak lur mota desberdinekin. Trinkotzea. Erreferentziazko saiakuntzak.
18. gaia.–Harri-lubetak. Zabor-legarrezko betegarriak. Lurra hobetzeko tratamenduak.
19. gaia.–Laginak hartzea lurzoruetan. Lurzoruen propietateak, sailkatzeko. Lurzoruen laginei buruzko saiakuntzak. Lurzoruen sailkapenak, errepideetan erabiltzeko. Arroken sailkapenak, errepidean erabiltzeko.
20. gaia.–Zabalgunearen definizioa. Prestakuntza. Lurzoruak egonkortzea. "Zabalgunea" Errepideen Instrukzioa 6.1 arauan.
21. gaia.–Zutikako seinaleak: Errepideen Instrukzioa, 8.1 araua. Egitura. Helburuak eta oinarrizko printzipioak. Seinaleak funtzionaltasunaren arabera sailkatzea. Eduki finkoko seinaleak. Kartelak. Ikusgarritasuna. Atzeraerreflektantzia. Eusteko elementuak. Seinaleztapen bertikalaren printzipioak loturetan, bidegurutzeetan, gehieneko abiaduran, aurreratzeetan eta bihurguneetan.
22. gaia.–Ibilgailuei eusteko sistemak: Motak eta definizioak. Arriskutsuak izan daitezkeen elementuak edo egoerak. Instalatzeko irizpideak. Euste-maila. Deflexio dinamikoa eta lan-zabalerak. Larritasun-indizea. Xedapena. CE marka.
23. gaia.–Korapiloak: Definizioa. Sailkapena. Diseinurako irizpideak. Korapiloen elementuak.
24. gaia.–2+1 motako errepideak: Kontzeptua, historia, nazioarteko esperientziak. OC 1/2021 Agindu Zirkularra: 2+1 motako errepideak jartzeko irizpideak. Diseinatzeko oinarrizko printzipioak. Bide-zati bat 2+1 motako errepide bilakatzeko irizpideak. Aurreratzeko erraiak zehaztea, txandakatzen direnean. Zeharkako sekzioa. Korapiloak ezartzeko kontuan hartu beharreko printzipio orokorrak. Noranzko aldaketak.
25. gaia.–Kanpaina geoteknikoak errepide-proiektuetan: Ezaugarriak. Honako hauetan kontuan hartu beharreko alderdiak: lur-erauzketak, betelanak, maileguak, zabortegiak, egituren zimenduak eta tunelak.
26. gaia.–Errepideen kontserbazioa. Kontserbazio- eta ustiapen-jardueren arteko desberdintasunak. Datu baseak. Errepideko elementuak ikuskatzea. Kontserbazio-jarduketak.
27. gaia.–Bide-sareen ustiapenaren helburuak eta eginkizunak. Ustiapenari laguntzeko elementuak. Bidezaintza neguan. Zirkulazioaren kudeaketa edukiera handiko bideetan. Zirkulazioaren kudeaketa hiriguneetan.
28. gaia.–Errepideen edukierari buruzko gidaliburua (HCM): trafikoaren intentsitateak. Edukiera. Dentsitatea. Bolumena. Zerbitzuaren kalitatea eta maila. Etengabeko zirkulazioa duten bideen azterketa: autobideak, errei anitzeko bideak eta bi erreiko errepideak.
29. gaia.–Trafiko-azterlanak: Aginduak eta gomendioak. Garraio-ereduen simulazio motak: makrosimulazioa, mesosimulazioa eta mikrosimulazioa. Trafikoa simulatzeko informatika-programak.
30. gaia.–Irizpide anitzeko prozedurak bide-sarea hirigintza-garapenen arabera zehazteko. Trafikoa baretzeko jarduketak hiri barruko eta hiriarteko bideetan. Korapiloak semaforizatzeko prozesua. Jatorri/helburuko matrizeak egiteko prozedurak.
31. gaia.–Errepideen Instrukzioa, 5.2 araua: Ohar orokorrak eta oinarrizko irizpideak. Emarien kalkulua: Ohar orokorrak. Plataformaren eta bide-bazterren drainatzea. Zeharkako drainatzea.
32. gaia.–Lurpeko drainatzearen proiektua eta eraikuntza errepideetako obretan: 17/2003 Agindu Zirkularra.
IV. zatia.
1. gaia.–21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa. I. titulua: Xedea eta helburua. Ingurumen ebaluazioaren printzipioak. Definizioak. II. titulua: II. kapitulua: Proiektuen ingurumen inpaktuaren ebaluazioa. I. eranskina: Ingurumen ebaluazio arrunta behar duten proiektuak. II. eranskina: Ingurumen ebaluazio sinplifikatua behar duten proiektuak.
2. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. Atariko titulua: Printzipio eta xedapen orokorrak. I. titulua: Ingurumen arloko esku-hartzea ingurumen-baimen bateratuaren bidez. 2. eranskina: Ingurumen-ukipenen txostena behar duten proiektu, instalazio, jarduketa eta jarduerak.
3. gaia.–Natura 2000 Sarea. Natura 2000 Sarea Nafarroan. Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea. Habitaten zatiketa prebenitzea eta arintzea obra linealetan. Ingurumena lehengoratzea errepide-proiektuetan. Ingurumena zaintzeko programak.
4. gaia.–Hondakinen kudeaketa eta tratamendua azpiegituren eraikuntzan. Materialak berrerabiltzea. 23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa.
5. gaia.–Kutsadura akustikoa eta horrek osasunean eta ingurumenean dituen ondorioak. Neurri zuzentzaileak. Zaratari buruzko Europako eta Espainiako araudia. Zarata-mapak eta ekintza-planak. CNOSSOS-EU metodoa.
6. gaia.–Ubideak: dimentsionatzea. Estaldura. Junturak. Ubideko obra bereziak. Eraikuntza. Nafarroako Ubidea. Ponpak: elementuak. Potentzia. Kurba bereizgarriak.
7. gaia.–Presak: Proiektu-irizpideak. Hormigoizko eta material solteko presak: tipologiak, elementu funtzionalak eta materialak. Presak eraikitzea. Presaren hustubideak.
8. gaia.–Hondakin-uren ezaugarriak. Horiek ezaugarritzeko parametroak. Aurretratamendua eta lehen tratamenduak. Bigarren tratamenduak. Hirugarren tratamendua: iragazketa eta esterilizazioa. Mantenugaiak ezabatzeko tratamendu aurreratuak: fosforoa eta nitrogenoa.
9. gaia.–1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onesten duena: egitura. Xedea. Jabari publiko hidraulikoa osatzen duten ondasunak. Uraren arloko kudeaketaren printzipio gidariak. Garapenerako erregelamenduak.
10. gaia.–Uraren Kontseilu Nazionala. Arroko erakundeak. Uren polizia.
11. gaia.–Ibilgu publiko eta pribatuak. Ur-bazterrak. Jabari publiko hidraulikoaren babesa. Zortasun- eta polizia-eremuak. Ohiko ubidearen eremua. Erabileren mugak. Uholdeak kudeatzea.
12. gaia.–Jabari publiko hidraulikoaren erabilera motak. Erabileren lehentasun-ordena. Ur-emari ekologikoak. Polizia-eremuan lurzoruaren erabilera eta jarduera berriak izapidetzeko prozedurak.
13. gaia.–Plangintza hidrologikoa: plangintza hidrologikoaren helburuak eta irizpideak. Arroko plan hidrologikoak egitea. Edukia. Aurreikuspenak. Planak berrikustea. Plan Hidrologiko Nazionalaren edukia. Interes orokorreko obra hidraulikoak.
14. gaia.–Uholde-arriskuak ebaluatzea eta kudeatzea: lege esparrua. Uholde-arriskuaren mapak. Uholde-arriskuko eremuen kartografia-sistema nazionala. Uholde-arriskua kudeatzeko planak. Uholde-arriskua kudeatzeko planen edukia.
15. gaia.–Lehorte-plan bereziak. Uraren baliabideen eraginkortasuna areagotzeko teknika bereziak eta zeharkakoak. Itsasoko ura eta gatzduna gezatzea: kontzeptuak eta eskakizunak. Hondakin-urak berrerabiltzea. 1085/2024 Errege Dekretua, Ura Berrerabiltzeko Erregelamendua onesten duena. Urtegiak lurruntzea prebenitzea.
16. gaia.–Ur-ibilguetako ur-emaria. Ur-emari motak. Ur-emarien datuak osatzeko metodoak. Ur-emaria neurtzeko estazioak. Ur-emaria neurtzeko estazioen sare ofiziala. Informazio hidrologikoko sistema automatikoak.
17. gaia.–Ibilguen babesa. Ura bideratzeko teknikak. Ibilguak zuzendu eta erregulatzea. Uholdeen kontrako babesa.
18. gaia.–Lurpeko ur-hartzeak. Kutsatzen ahal diren akuiferoak. Akuiferoak babesteko neurriak. Nafarroako lurpeko urak. Unitate hidrogeologikoak eta akuifero nagusiak. Kalitatea eta kutsadura.
19. gaia.–Eguzki-erradiazioa. Tenperatura eta intsolazioa. Presio atmosferikoa. Hezetasuna. Eguratseko perturbazioak. Euriaren sorrera. Euri-tasen aldakortasuna. Araubide plubiometrikoak. Batez besteko euri-tasen legeak. Ura elur gisa erortzea. Euri artifiziala.
20. gaia.–Lurrunketa: kontzeptua eta faktoreak. Transpirazioa: kontzeptua, faktoreak eta neurketa. Ebapotranspirazioa, egiazko eta balizko ebaporatranspirazioak.
21. gaia.–Estazio klimatologikoak. Neurketa tresnak: erradiazioaren, tenperaturaren, intsolazioaren, presioaren eta hezetasunaren neurketa. Haizea, elurra, euria. Behatoki-sareak.
22. gaia.–Hidrograma. Hidrogramaren forma eta osagaiak. Hidrogramaren forman eragina duten faktoreak. Agortze kurba.
II. ERANSKINA.–BIDE, UBIDE ETA PORTUETAKO INGENIARIEN PLAZA HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | HAUTAKETA-EREMUA | ARAUBIDE | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
12045 | LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | NGko FUNTZIONARIOA | IRUÑA | B | ||
3948 | LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | NGko FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
12046 | LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | NGko FUNTZIONARIOA | IRUÑA | B |
Iragarkiaren kodea: F2606047
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
