Iragarkia
89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1337/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, kazetarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, kazetarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 1327/2026 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
ERANSKINA.–DEIALDIA, KAZETARIEN BOST PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Honako hauek arautuko dute deialdia:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
1.2. Bost plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
- 2 plaza txanda irekian.
- 2 plaza igoera txandan.
- 1 plaza %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako plaza hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestalde, igoera txandan edo desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.
Hala ere, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte beteak dituztenei, baldin eta ez badute osatu beren aurreikuspen sozialeko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, bai eta pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak osatu ez dituztenei ere.
c) Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazioko espezialitate bateko graduko edo lizentziako titulua izatea, edo baliokidetzat jotzen den titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio egiaztagiria edo baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten pertsonei.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.5. Euskarazko C1 jakite-maila izatea betebehar gisa ezarrita duen plaza elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiri bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen dira, –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa "Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek eskaerari gehitu beharko diote agiri bat, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak, baldin badira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.
Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.
Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Garikoitz Montañés Laurenz jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Navarra.es Atariaren Ataleko burua.
Ordezko epaimahaiburua: Carlos Campo Ustárroz jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Navarra.es Atariaren Ataleko kazetaria.
–Epaimahaikidea: Natalia Martín Cobos andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko kazetaria.
Ordezko epaimahaikidea: Janire Arrondo Maguregi andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko kazetaria.
–Epaimahaikidea: Itxaso Ibarra García andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko kazetaria.
Ordezko epaimahaikidea: Jone Guindo González andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko kazetaria.
–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
–Idazkaria: Javier Solano Marzo jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko idazkaria: Ignacio Miguel Catalán Librada jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko zuzendaria.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2026ko azarotik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 ordu lehenago eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaientzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin deialdian parte hartzeko eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba.
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Proba hau egiteko ordu eta erdi izanen da gehienez.
Proba honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin izanen da inolako testurik edo dokumentaziorik erabili, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, eta txanda irekiari dagokionez, gehienez ere 100 izangaik egiten ahalko dute bigarren proba; hortaz, txanda horretan, lehenbiziko proban gutxieneko puntuazioa duten izangaiak gehiago badira, kalifikazio hoberenak lortu dituztenak bakarrik igaroko dira bigarrenera. 100. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, postu horretan berdinduta dauden guztiak igaroko dira. Txanda irekiko gainerako izangaiak oposizioaren hautapen prozesutik baztertuta geldituko dira.
6.3.2. Bigarren proba:
Praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatutako zenbait kasu egin beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako bigarren, hirugarren eta laugarren zatietako gaiekin loturikoak eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei buruzkoak.
Kasu horietan, eginbehar hauek izanen dira: prentsa oharrak idaztea, informazio ekitaldiak antolatzea, publizitate kanpainak diseinatu eta planifikatzea, sare sozialetako estrategia, web-orrietako informazioaren arkitektura, atari korporatiboetako edukiak kudeatzea, web eduki irisgarriak sortzeko jarraibideak ematea, web analitika eta tresna informatikoak erabiltzea, zehazki, testu prozesadoreak (Microsoft Word), kalkulu-orriak (Microsoft Excel) eta bideo ediziorako tresnak (VideoPad).
Proba egiteko ordenagailua eta entzungailuak erabiliko dira, zeinak epaimahaiak emanen baititu. Ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo proba egiteko esleitutako ordenagailuaz bestelako gailu elektronikorik ere, salbu eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.
Proba honetan 50 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da. Bi gai garatu beharko dira, idatziz, kazetaritzako erreportajearen estiloarekin:
–Lehenbiziko gaia: deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako hirugarren zatian agertzen diren gaien artetik ausaz hautatutako gai bat garatu beharko da, idatziz. Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu gai-zerrendako zati horretako bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.
–Bigarren gaia: deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako laugarren zatian agertzen diren gaien artetik ausaz hautatutako gai bat garatu beharko da, idatziz. Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu gai-zerrendako zati horretako bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.
Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.
Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba ordenagailuz eginen da, zeina epaimahaiak emanen baitu. Ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo proba egiteko esleitutako ordenagailuaz bestelako gailu elektronikorik ere, salbu eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
6.4. Bigarren eta hirugarren probak gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen dira.
6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Oposizioa gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, eta, azkenik, lehenbiziko proban lortutakoak.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duen plaza elebidunen bat eskuratu nahi dutenek eskatutako maila hori egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan, deialdi honen 2.1.5 atalean xedatutakoaren arabera.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta gero horiek kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendek indarra hartzeko unean indarrean den foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).
13.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.
13.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahi duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Telematikaz eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
13.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko, Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
13.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
13.6. Euskara.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
13.8. Indarrean jartzea.
Hautapen-prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
14.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne-igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak.
14.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzea eta lanpostuak hornitzea arautzen duena; eta 379E/2025 Foru Agindua, urriaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan; edo zerrenda horiek indarrean jartzen direnean indarrean den araudia.
14.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak eskabidean adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.
Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.
14.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:
a) Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, eta soziologo lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.
b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta sustapen-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.
c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.
14.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.
14.5. Oposizioaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.
Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
14.6. Titulazioa aurkeztea.
Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.
Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.
Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/.
14.7. Euskara.
Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.
14.8. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
14.9. Indarrean jartzea.
Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.
15.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Lehenengo zatia.–Oinarrizko araudia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.
6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".
10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.
11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
15. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.
16. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
17. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
18. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
19. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
20. gaia.–Espainiako eta Nafarroako hauteskunde sistema. Espainiako Konstituzioaren 13. eta 23. artikuluak. 5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzkoa. 16/1986 Foru Legea, azaroaren 17koa, Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeak arautzen dituena. 12/1991 Foru Legea, martxoaren 16koa, Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzen duena.
Bigarren zatia.–Komunikazioari aplikatzen zaion araudia.
1. gaia.–Informaziorako eskubidea Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean eta Europako Konstituzioan. Informazioaren ondorio juridikoak. Erantzuteko eta zuzentzeko eskubideak. 2/1984 Lege Organikoa, martxoaren 26koa, Zuzentzeko Eskubidea arautzen duena.
2. gaia.–1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako babes zibilari buruzkoa. 4/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, adingabeak telebistaren aurrean babesteko mekanismoen erabilera arautzen duena.
3. gaia.–Komunikazioaren antolaketa eta kudeaketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan. Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusia eta nola txertatzen den Nafarroako Gobernuaren egituran eta eginkizunetan. Komunikazio Zerbitzua. Eskumenak eta egiten dituen zerbitzuak.
4. gaia.–Araudiaren inplikazioak, lehentasunari, berdintasunari, irisgarritasunari eta euskarari dagokienez, Nafarroako Gobernuaren mezu komunikatiboa prestatzean: prentsa oharrak, web bidezko hedapena, sare sozialak eta publizitatearen sormena.
5. gaia.–Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzuak. 13/2022 Lege Orokorra, uztailaren 7koa, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzkoa. Ikus-entzunezko komunikazioaren printzipio orokorrak. Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoa ematea. 5/2012 Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuei buruzkoa.
6. gaia.–Nafarroan 2012tik deitutako eta ebatzitako lizentzia lehiaketak. EiTB Nafarroan ikusteko Nafarroaren eta Euskadiren artean izenpetutako lankidetza hitzarmena: hitzarmenaren sorrera eta edukia, telebista espektroaren erreserbak eta hura emititzeko gaikuntzak.
7. gaia.–Nafarroako Gobernuaren izaera korporatiboa eta instituzionala. 4/2016 Foru Dekretua, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena. Nafarroako Gobernuaren Erabakia, Nafarroa Marka ezarri eta garatzekoa. Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzua. Eskumenak eta egiten dituen zerbitzuak.
Hirugarren zatia.–Nafarroari buruzko gaiak.
1. gaia.–Nafarroa, erresuma independentea izatetik, probintzia izatera. Gaztelako Koroan sartzea. 1841eko Lege Itundua. Inguruabarrak, izaera juridikoa eta ondorioak.
2. gaia.–Foru araubidearen bilakaera. Foruaren kontzeptuaren adiera historikoak. Ituna, Nafarroako foruen oinarria. Itun foralen azterketa historian zehar.
3. gaia.–Nafarroaren txertaketa 1978ko Konstituzioaren sisteman. Espainiako Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Foruaren Hobekuntza. Negoziazio prozesua. Erreforma prozesuak. Estatuarekiko eta autonomia erkidegoekiko harremanak.
4. gaia.–Estatuarekiko hitzarmen ekonomikoak. Jatorria. Izaera. Berdintasunak eta desberdintasunak beste autonomia erkidego batzuek duten finantzaketa sistemaren aldean.
5. gaia.–Gaur egungo Hitzarmen Ekonomikoa. Negoziazioa, koordinazioa eta desadostasunen konponketa. Edukia. Hitzarmen Ekonomikoa eguneratzea. 4/2025 Legea, uztailaren 24koa.
6. gaia.–Nafarroa XX. mendean. Jarduera politikoa mendearen lehen herenean. II. Errepublika. Estatutuen planteamenduak. 1936-1939ko Gerra Zibila. Erbestealdia eta frankismoaren biktimak. Industrializazioa eta aldaketa soziala hirurogeiko hamarkadan.
7. gaia.–Trantsiziotik XXI. mendera arte (1975etik gaur arte). Demokraziarako trantsizioa Nafarroan. Hauteskundeen emaitzak. Ondoz ondoko Nafarroako gobernuen eraketa etapa demokratikoan. Gertaera politikoak eta sozialak. Alderdien eta hauteskunde koalizioen bilakaera.
8. gaia.–XI. legegintzaldiko Nafarroako Gobernua. Osaera eta departamentuen egitura. Akordio programatikoa: konpromiso nagusiak. Proiektuak eta alor bakoitzean garatutako ekimen nagusiak.
9. gaia.–Foru Administrazioa XXI. mendean. Administrazio gardenagoa, irekiagoa, eskuragarriagoa eta modernoagoa lortzeko ekintzak. OANA eta Nafarroako Gobernuaren salaketen kanala. Herritarrei arreta emateko eredu berria: kanalak, zerbitzuak eta jardueraren adierazleak. Herritarren parte-hartzerako politikak.
10. gaia.–Nafarroako sinboloak eta zeremoniak. Nafarroako sinboloak: lege araudia. Agintarien lehentasun-ordena. Jai instituzionalak: Nafarroaren Eguna. Nafarroako sari eta golardo nagusiak.
11. gaia.–Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Diru-sarrerak eta gastuak. Sailkapen ekonomikoa, organikoa eta funtzionala. Kontu Orokorrak.
12. gaia.–Foru Komunitateko toki mapa: ezaugarriak eta erronkak. Berritzeko proiektuak eta oraingo egoera. Toki autonomia eta finantzaketa. Nafarroako Despopulatzearen aurka Borrokatzeko Estrategia.
13. gaia.–Justizia Nafarroan. Administrazio antolaketa. Epaitegiak eta auzitegiak. Nafarroako Justizia Kontseilua. Justizia soziala. Justizia modernizatzeko eta digitalizatzeko prozesua.
14. gaia.–Berdintasuna Nafarroan. Berdintasun politikak eta planak Europar Batasunean, Estatuan eta Nafarroan. Nafarroako araudia genero berdintasunaren arloan. Hizkuntza ez-sexista. Genero indarkeriaren aurkako borroka. Berdintasun politika berriak.
15. gaia.–Euskara Nafarroan. Aplikatu beharreko araudia. Egungo egoera. Euskara sustatzeko ekimen publikoak.
16. gaia.–Nafarroako egitura ekonomikoa. Bilakaera XXI. mendean. Egungo egoera. Indize ekonomiko nagusiak. Nafarroaren nazioartekotze ekonomikoa, sektoreak, merkatuak, helburuak eta erronkak. Nafarroako Nazioarteko Plana eta beste laguntza tresna batzuk.
17. gaia.–Lan merkatua Nafarroan. Bilakaera XXI. mendean. Biztanleria aktiboa, landunak eta langabeak: oraingo egoera orokorra eta sektoreen araberakoa. Lan nitxo berriak. Lan-harremanak, hitzarmenak eta enpleguaren aldeko politika aktiboak. Eragile ekonomiko eta sozialekin parte hartzeko organoak.
18. gaia.–Lehen sektorea. Bilakaera eta ekoizpen faktoreak. Nekazaritzaren azpisektorea. Abeltzaintzaren azpisektorea. Basogintzaren azpisektorea. Nekazaritzako elikagaien industria.
19. gaia.–Industria sektorea. Nafarroako industria egiturak azken 50 urtean izan duen bilakaera. Egungo egoera. Ezaugarriak. Azpisektorerik nabarmenenak. Erronka nagusiak. 4.0 industria.
20. gaia.–Eraikuntzaren sektorea: bilakaera, krisia eta suspertzea. Zerbitzuen sektorea: bilakaera, jardueraren ezaugarriak eta azpisektoreak.
21. gaia.–Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategia. Helburuak. Ardatz estrategikoak. Garapena: plan sektorialak. Klusterrak. Ezarri zenetik izandako emaitza nagusiak. Aurreko beste garapen eredu batzuk. Antzekotasunak eta ezberdintasunak.
22. gaia.–I+G+B ekosistema Nafarroan. Berrikuntzaren egoera eta erronkak Foru Komunitatean. Administrazioaren tresnak berrikuntza sustatzeko. Nafarroako I+G+B Sistema (SiNAi). Berrikuntza digitala, Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloa eta pertsonalizatutako medikuntza.
23. gaia.–Nafarroa Europan. Eskualdeen Batzordea. Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoa. Mugaz haraindiko lankidetza: Pirinioetako Lan Elkartea eta Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea. NEXT estrategia.
24. gaia.–Garapen jasangarrirantz 2030ean: Gaurko egoera eta erronkak. Estrategiak: 2030 Agenda, klima aldaketaren kontrako borroka, ekonomia zirkularra eta energia-efizientzia. Uraren zikloa. Ekintza eta emaitza nagusiak orain arte.
25. gaia.–Nafarroa eta lurraldea. Banaketa geografikoa. Lurraldea kudeatu eta antolatzeko tresnak eta planak. Hirigintza: biztanlegune nagusien bilakaera. Hirigintza jasangarrirako estrategiak.
26. gaia.–Etxebizitza Nafarroan. Ikuspegi orokorra. Babes ofizialeko etxebizitza. Alokairurako laguntzak: David, Emanzipa eta Alokairuen Poltsaren programak. Bizitegi-merkatu tentsionatuko zona deklaratzea. Birgaitze babestua.
27. gaia.–Nafarroako komunikazioak eta logistika. Bide, trenbide eta aireko azpiegiturak. Foru Komunitateko errepide sarea: oraingo egoera, erronkak eta proiektuak. Logistika: garrantzia, helburuak, nodo logistikoak eta Europako korridoreak.
28. gaia.–Azpiegitura handiak Nafarroan: Itoitz-Nafarroako Ubidea, 1. eta 2. faseak. Prestazio handiko trena: proiektua, finantzaketa, bilakaera eta obren garapena. Belateko tunelak bikoiztea. Esako urtegia handitzea. Beste proiektu garrantzitsu batzuk.
29. gaia.–Eskubide sozialak Nafarroan. Politika publikoak adinekoei, desgaitasuna dutenei eta adingabeei arreta ematearen arloan. Gizarte inklusioa eta errenta bermatua. Ekimen pribatua eta haren ituntzea sare publikoarekin.
30. gaia.–Immigrazioa Nafarroan. Zifra nagusiak eta migrazio mugimenduak. Politika publikoak immigrazioari arreta emateko: plan eta jarduketa nagusiak. Garapenerako nazioarteko lankidetza.
31. gaia.–Nafarroako osasun sistema. Bilakaera eta egungo egoera. Osasun sistema pribatua eta haren ituntzea sistema publikoarekin. Arreta soziosanitarioa Nafarroan. Osasun publikoa eta lan osasuna.
32. gaia.–Nafarroako hezkuntza sistema. Ekimen pribatua eta publikoa. Derrigorrezko irakaskuntzak, unibertsitate aurrekoak eta lanbide heziketaren modalitate guztiak. Unibertsitateaz kanpoko beste irakaskuntza batzuk. 0-3 urteko zikloa.
33. gaia.–Nafarroako unibertsitateak. Oraina, iragana eta etorkizuna. Ikerketa eta garapena Foru Komunitatean finkatutako unibertsitateetan.
34. gaia.–Segurtasun publikoa. Nafarroaren eskumenak. Foruzaingoa. Babes Zibila eta Suhiltzaileen Zerbitzua. Larrialdien kudeaketa. Bide segurtasuna.
35. gaia.–Nafarroako kultur ondarea. Ondare historiko-artistikoa. Ezaugarriak. Kontserbazioa eta erabilera. Kultura azpiegiturak, artxiboak eta museo garrantzitsuak. Nafarroako Gobernuaren kultur programak.
36. gaia.–Turismoa. Nafarroako baliabide turistikoen eskaria eta eskaintza. Turismoaren bilakaera azken hamarkadan. Turismoaren Plan Estrategikoa eta Nafarroako Gobernuaren beste ekimen batzuk arlo horretan.
Laugarren zatia.–Espainiari buruzko gaiak, nazioarteari buruzkoak eta komunikazioari buruzko berariazkoak.
1. gaia.–XV. legegintzaldiko Espainiako Gobernua. Ministerioen antolaketa eta eskumenen banaketa. Espainiako gobernuak 1977tik: historia, gako politikoak eta lorpen instituzional nagusiak.
2. gaia.–Autonomia erkidegoen estatua. Autonomia erkidegoen ekimena. Autonomia erkidegoak sortu, aldatu eta desegiteko modua. Autonomia erkidegoen estatutuak: prestatze prozesua, eskumenak. Desberdintasunak eta berdintasunak autonomia erkidegoen artean. Bilakaera eta gaur egungo egoera.
3. gaia.–Espainiako ekonomia. Produkzio sektoreak. Indize ekonomikoak. Aberastasunaren banaketa. Azken krisialdi ekonomikoak 2008tik.
4. gaia.–Lan merkatua Espainian. Langabezia: bilakaera XXI. mendean eta oraingo egoera. Itun sozialak. Sindikatuen eragina.
5. gaia.–Espainiaren kanpoko harremanak eta haien bilakaera XXI. mendean. Estrategiak. Eremuak eta ildoak. Helburuak eta lorpenak.
6. gaia.–Europar Batasuna. Sorrera eta bilakaera. Ekialdearen eta mendebaldearen arteko tirabirak eta bi abiadurako Europa.
7. gaia.–Nazioarteko harremanak. XXI. mendeko gertaera nagusiak eta haien ondorioak: globalizazioa, nazioarteko terrorismoa eta mugimendu politiko berriak. Potentzia handien gako geoestrategikoak. Herrialde emergenteak eta gainbeheran daudenak.
8. gaia.–Deontologia informatiboa. Egia informazioaren arloan. Objektibotasunaren kontzeptuak. Egiazkotasun informatiboa eta haren hausturak. Kontzientzia klausula. Iturriak. Sekretu profesionala. Kode deontologikoak.
9. gaia.–Iritzi publikoa. Definizioa eta ebaluazio metodoak. Komunikabideen eginkizuna. Zundaketen ezaugarriak, erabilera eta lege esparrua. Desinformazioa "fake news"en garaian. Informazio egiaztatzaileen eginkizuna.
10. gaia.–Komunikazioaren sektorea Espainian. Enpresa egitura. Publikoak eta audientziak.
11. gaia.–Paperezko eguneroko prentsa. Jatorria eta egungo egoera. Paperezko eguneroko prentsaren ezaugarriak Espainian eta Nafarroan.
12. gaia.–Irratia. Komunikabide horren bilakaera eta oraingo egoera Espainian eta Nafarroan. Irrati-etxe publikoak eta pribatuak. Haien informazioaren edukiak. Publikoak eta audientziak. Irratiaren digitalizazioa: estaldura eta maiztasunak.
13. gaia.–Telebista. Komunikabide horren bilakaera eta oraingo errealitatea Espainian eta Nafarroan. Telebista-etxe publikoak eta pribatuak. Haien informazioaren edukiak. Publikoak eta audientziak. Ordainpeko telebista eta eskaripekoa.
14. gaia.–Albiste agentziak. Nazioarteko agentziak. Informazio orokorreko eta espezializatuko Espainiako agentziak. Nafarroan dituzten ordezkaritzak.
15. gaia.–Komunikabide digitalak. Jatorria eta egungo egoera. Komunikabide digitalen ezaugarriak Espainian eta Nafarroan. Haien audientzien kontrola. Online publizitatea.
16. gaia.–Datuen kazetaritza. Datuak biltzea: iturri ofizialak Nafarroan, Espainian, EBn eta nazioartekoak. Tresna nagusiak datuak inportatu, tratatu, bistaratu eta hedatzeko. Hedapenerako gehien erabiltzen diren eragiketa matematikoak: diferentziaren portzentajea eta hiruko erregela. Big dataren aukerak.
17. gaia.–Komunikabideak Nafarroan: XX. mendean zehar eta gaur egunera arte izandako bilakaera: prentsa, irratia, telebista eta hedabide digitalak. Enpresa egitura eta komunikazio taldeak.
18. gaia.–Komunikazio kabineteak eta antzeko egiturak Nafarroako Gobernua ez diren erakunde publikoetan eta Foru Komunitateko enpresetan eta entitateetan. Ereduak. Eginkizunen azterketa eta eraginkortasuna.
19. gaia.–Publizitatea. Izaera eta ezaugarriak. Publizitateko sormena. Hedabideen ikerketa eta plangintza. Publizitatearen eraginaren ebaluazioa. Publizitateko inbertsioa Espainiako komunikabideetan.
20. gaia.–Publizitatea Nafarroan. Nafarroako publizitatearen merkatuaren bereizgarritasunak. Sormen agentziak. Planifikazio eta erosketa agentziak. Publizitatearen forma berriak.
21. gaia.–Publizitate instituzionala. Bereizgarritasunak. Publizitatearen arautze legala Espainian eta Nafarroan. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kanpainetarako Sormeneko esparru akordioa eta Publizitate espazioak erosteko esparru akordioa.
22. gaia.–Publizitate kanpaina instituzionalen kudeaketa. Briefing-a prestatu eta berrikustea. Publizitatearen sormen prozesua. Publizitaterako hedabideen eta euskarrien plana.
23. gaia.–Nafarroako Gobernuaren presentzia sare sozialetan. Presentzia korporatiboa eta tematikoa. Publikoak. Hedapenerako eta solaserako tonuak. Kudeaketa deszentralizatua eta lana kanpora ateratzea. Nafarroako Gobernuaren sare sozialen erabilerarako eskuliburua.
24. gaia.–Facebook, X, Instagram, Youtube eta Linkedin, Tik Tok, Pinterest. Xede-audientzia eta argitalpen motak. Argitalpen organikoa eta publizitaterako estrategiak. Sareko joera eta erabilera berriak. Nafarroako Gobernuaren presentzia sare sozial horietan.
25. gaia.–Nafarroako Gobernuak sare sozialen kudeaketan erabiltzen duen tresna: METAren Business Manager tresna. Tresna horren funtzionamendu orokorra: ahalmena eta mugak. Sare sozialak kudeatzeko beste tresna batzuk: abantailak eta desabantailak.
26. gaia.–Publizitatea sare sozialetan. Nola diseinatu publizitaterako estrategia bat sare sozialetan eta Google Ads-en. Publizitatearen kontratazioa Facebooken eta Instagramen Business Manager tresnaren bidez. Kontratazioa eduki ez-linealeko plataforma berrietan edo Spotify bezalako beste batzuetan. Marketineko estrategiak: zozketak, eragin-sortzaileak, web-mintegiak eta beste batzuk. Analitika eta monitorizazio eta neurketa txostenak.
27. gaia.–Komunikazioa garai digitalean. Ikus-entzunezko edukiak komunikazio instituzionalaren estrategian integratzea. Ekoizpen, errealizazio eta edizio grafikoaren eta ikus-entzunezkoaren oinarriak. Komunikazio instituzionalerako erabiltzen diren euskarri berriak. Irudia, audioa eta bideoa editatzeko doako programak: funtzionamendu orokorra. Irudi bankuak, hirugarrenen irudiak erabiltzeari buruzko araudia eta lizentzia motak: Copyright, Copyleft eta Creative Commons.
28. gaia.–Komunikazio instituzionala eta ospe onaren krisiak edo larrialdi egoerak. Plangintza. Jarduteko estrategiak. Ekintzak. Aginte bakarra edo deszentralizazioa. Koordinazioa kabinete politikoekin eta beste komunikazio kabinete batzuekin. Herritarrekiko solasa edo feedbacka krisiaren komunikazioan.
29. gaia.–Nafarroako Gobernuaren laguntzak Nafarroako telebisten ikus-entzunezko ekoizpenerako. Bilakaera historian zehar eta egungo egoera.
30. gaia.–Web-orrien bilakaera. Erabilgarritasuna, erabiltzailearen esperientzia, informazioaren arkitektura, responsive diseinua eta posizionamendua (SEO, SEM eta SMO). Irisgarritasuna. Webaren azterketa eta neurketa. Gaurko egoera eta erronkak.
31. gaia.–Nafarroako Gobernuaren presentzia Interneten. Nafarroa.eus ataria: Bilakaera. Eredu kontzeptuala. Ereduaren isla edukien egituran. Nabigazio eredua. Gobernu Irekiaren Ataria. Beste web atari batzuk.
32. gaia.–Nafarroako Gobernuaren informazioa prestatu eta hedatzea. Hedapenaren ezaugarriak, tipologia eta formatuak. Banaketa bideak.
II. ERANSKINA.–KAZETARIEN PLAZA HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
63 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOAREN ETA PROIEKZIO INSTITUZIONALAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
4003 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOAREN ETA PROIEKZIO INSTITUZIONALAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
4596 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOAREN ETA PROIEKZIO INSTITUZIONALAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EUSKARA, C1 | ||
5841 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOAREN ETA PROIEKZIO INSTITUZIONALAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
12087 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA | TURISMO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | INGELESA, C1-EUSKARA, B2 |
Iragarkiaren kodea: F2606042
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
